Goazen 2024 Jarri bidean

domingo, 16 de julio de 2017

17 zeaniztar Berriz 17 udalekuan


Aurten 17 pertsona zeanuriztar Berrizen batu gara.
Lehen egunean herria ezagutu genduan jolas baten bidez, bertan danok batera puzle bat osatu behar genduan.



Gero piszinara joan ginan.



Hurrengo egunean, martitzena, Andikonara ibiltzen joan ginan, eskauten orientazio trukoak erabiliz.

Ur gerra Andikonan


Bertan bazkaldu eta gero piszinara joan ginan.
Gauean talde bakoitzak asmatutako ipuina kontatu eben eta gero magia ikusi genduan.



Hurrengoan jarraituko dogu kronika gehiago kontatzen.

Beharrean


Maialen eta Olatz.

Bigarren kapitulua


Eguaztenean Lekeitiora joan ginan, bertako Isuntza hondartzara, eta gero herria bisitatu genduan.



Berrizen, bueltan, gauean play-backa-a egin genduan.



Eguen goizean piszinara joan ginan. Gero, aterpean, kanpokaldean eskulanak egiten egon ginan: tximeletak, pintzelekin marraztu, tapoiak marraztu...



Gauean kantaldia, talde bakoitzak abesti bat abestu eban.



Olatz eta Eunate agurtu genduzan eta gero ohera joan ginan.

Maialen B.

Eta bideak jarraituko dau...

 
Azken kapitulua

Bariku goizean, autobusa eta trena hartu genduzan Elorrioko piztinetara joateko.

Bertan  bazkaldu eta itzel pasatu gendun.
Arratsaldean, Elorrio pixka bat bisitatu gendun. Autobusean, etxerako bidean, gure ebaluaketa pentsatu gendun eta gauean denon artean aipatu  gindun.
Zapatuan, dena txukundu, maletak egin eta gero, gurasoak etorri ziren.
Badatoz gurasoak!
Denok batera bazkaldu ostean etxera joan ginen poz-pozik.
Bazkarian

Hurrengoan errepikatu dagigula!

Maialen B.











 


No hay comentarios: