«JESUSEN
BERRI ONA», Jose Antonio Pagola (PAX) (10 euro)
• Liburu honen helburua: A urtean, igandeetan
eta festaburu bakan batzuetan irakurriko diren ebanjelioez komentario bat
eskaintzea da.
• Zergatik da Jesus «Berri On»? Haren esanak
jendeari on egiten diolako.
• Gauza bat da Jesusez hitz egitea, entzutea,
irakurtzea. Beste bat, bizi-iturri, erruki-iturri, barkazio-iturri… dela
sentitzea. Horretarako lagun eta eragile izan nahi du liburu honek.
«Jesusen
Lagunak», Jose Antonio Pagola (Mezulari)
• Jesus hobeto ezagutzeko ibilbidea, lagun
artean.
• Taldeko esperientzia honen jatorria Jesusen
promes hau: «Bi edo hiru lagun nire izenean elkartuko direnean, han nagoke ni
neu ere haien artean».
• Esperientzia hau adiskidetasun-giroan egitea
da helburua.
• Beti ere, zeruko Aitaren asmoaren zerbitzari
izanik.
• Taldea ez da ghetto izateko jaioa. Eliza
osoan konbertsioa eragiteko asmoa du.
• Talde hauek ez dute zertan izan buru, ez
apaiz bat, ez erlijioso
bat, ez erlijiosa bat. Laikoen eginkizuna da
funtsean.
«JESUSENGANA
ITZULI», Jose Antonio Pagola (Mezulari)
• Europan eta munduan aldaketa sozio-kultural
sakonak bizitzen ari gara.
• Giro horretan ez digute balio hain
aspaldikoak ez diren ohitura batzuek.
• Elizak, hau da, Eliza osatzen dugun guztiok
«bihotz berri» baten beharra dugu.
• Azken urte hauetan Frantzisko aita santua
gure kontzientziari astindu bat eman nahian ari da.
• Besteak beste, «aro ebanjelizatzaile berri
bat sustatu edo eragin» nahi du.
• Arazoa ez da gure bizitzari axaleko ukitu
batzuk ematea. Iturburura itzultzea da kontua; Jesusengana itzultzea.
• Horixe du helburu liburuxka honek. Hasiera
hartako freskotasuna berreskuratzen eta gozatzen laguntzea.
«LITURGIA
ULERTU ETA BIZI», Xabier Basurko (PAX) (2012)
•Basurkoren artikulu labur askoren bilduma da
liburu hau.
• Begi itxi-ireki batean irakurtzekoa.
• Ipuinak bailiran irakurtzen dira, atsegin
handiz.
• Liturgia bizia eta bizigarria dela agertu
nahi izan du.
• Berea egin du Basurkok Saint-Exupéry-ren
esaldi hau: «Ezin erein duzu ezkurra goizean, arratsaldean haritz baten
itzalean etzango zaren esperantzarekin». Gure haritzak ez dira mardul egin
gauetik goizera.
• Liturgian ez da automatismo magikorik. Biok
behar dira: liturgiak duen eragina eta hartzailearen harrera bihozkoia.
«EGUNEAN
EGUNEKO EBANJELIOA 2017» (Mezulari)
• Urteko egun bakoitzeko ebanjelioa
(igandeetan festaburuetan, beste bi irakurgaiak ere bai) eta komentario labur
bat.
• Jesus eta haren mezua ezagutzeko tresna izan
nahi liburu honek: ezagutu gabe, ezin maitatu.
• Jesus ezagutu eta maitatzearekin, biziago
eta sakonago izatera bultzatu nahi lituzke liburu honek jendearen arteko
elkartasuna eta solidaritatea.
PAGOLAREN
BESTE LIBURU BATZUK:
•
«Jesus. Hurbilketa historikoa (2009). Liburu mardula. Su handia eragin zuena.
(IDATZ)
• «Ebanjelioa
bizi. San Markosi entzunez» (B urtea)
(2011-2012) IDATZ
•
«Begiak Kristogan finko. San Lukasi entzunez» (C urtea) 2012-2013) IDATZ
(agortua)
• «Gizon-emakume
guztientzat da Jesus. San Mateori entzunez» (A urtea) (2013-2014). IDATZ
(agortua)
•
«Iturburura itzuli. San Markosi entzunez» (B urtea) (2014-2015). (IDATZ).
No hay comentarios:
Publicar un comentario