sábado, 17 de diciembre de 2016

Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan: elkarrekin juntos

“Bizitzako gauzarik onenak elkarrekin eraikitzen ditugu“Las mejores cosas de la vida se construyen en común

Gure bizitzan, komunitatean eta gizartean benetan garrantzitsuak diren gauzen inguruko hausnarketa egitera gonbidatu nahi zaitugu. Zerrenda bat egiten badugu, konturatuko gara “bizitzako gauzarik onenak elkarrekin eraikitzen ditugula”.
Hauxe izango da gure leloa oraingo honetan, eta etxera eraman dezakezue, egin ditugun eskuko kartelen bidez, Gabonetan etxean ikusgai izateko. Hainbat pertsonaren eskuez eraikitako Belengo izar bat erakusten du kartelak. Alaitasunez jaioberriari harrera egin eta bere bideari jarraitzeko gonbita egiten digu. Iluntasuna argitzen duen berri onaren etorrera iragartzen digu.
Jesusi elkarrekin jarraitu ahal izateko eskuzabaltasuna, samurtasuna, konpromisoa… behar ditugu, hedatzen ari diren indibidualtasun, kontsumismo eta axolagabekeriaren aurrean. Horregatik, eskuko kartel horren atzeko aldeak balio batzuk proposatzen ditu, gure kristau komunitatearen nortasun keinu izan behar direnak (eskuzabaltasuna, erantzukizuna, konpromisoa, iraunkortasuna, samurtasuna, kooperazio, aniztasuna…). Adieraz ditzagun eta izan gaitezen ausartak.
Horrela, pertsona kalteberenen duintasun eta giza eskubideen aldeko lanari ekin ahal izango diogu, hainbeste sufrimendu eta min eragiten dituzten bidegabekeriak ekintza bakoitzaren bidez saihesten saiatuz.
Elkarrekin eraikiko dugu, elkarrekin posible da, jakin badakigu “bizitzako gauzarik onenak elkarrekin eraikitzen ditugula”.
Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa dizkizuegu.

“Las mejores cosas de la vida se construyen en común

Os invitamos hoy a reflexionar sobre las cosas que de verdad importan en nuestra vida, en nuestra comunidad, en la sociedad. Si hacemos una lista, nos daremos cuenta de que “las mejores cosas de la vida se construyen en común.”
Ese es nuestro lema en esta ocasión, y os invitamos a llevarlo a vuestras casas a través del pequeño cartel de mano que podéis recoger y tener visible durante estas Navidades. Es un cartel que muestra la estrella de Belén construida con manos de personas distintas. La estrella nos invita a buscar con alegría al recién nacido y a seguir su camino. Nos anuncia la llegada de la luz que supera a toda oscuridad.
Esta tarea de seguir juntos a Jesús sólo es posible desde claves de generosidad, ternura, compromiso,… que debemos de proclamar y confrontar ante el individualismo, consumismo o la indiferencia que van ganando terreno. Por eso, la parte posterior de ese cartel de mano propone unos valores que deben ser señas de identidad de nuestra comunidad cristiana (generosidad, responsabilidad, compromiso, sostenibilidad, ternura, cooperación, diversi-dad…). Vamos a mostrarlos y vivirlos con valentía.
De esta manera podremos afrontar juntos el trabajo en favor de la dignidad y los derechos de las personas más frágiles, intentando en cada una de nuestras acciones denunciar y tratar de evitar la injusticia que causa tanto sufrimiento y dolor.
Mano con mano construimos, mano con mano es posible, convencidos de que las mejores cosas de la vida se construyen en común.
Os deseamos una feliz y sentida Navidad y un buen 2017.
Publicar un comentario