Gabon kantak 2/4

jueves, 15 de diciembre de 2016

Belenetik Arratiara: Bakearen Argia zapatuan helduko da gurera

Areatzako parrokian egingo jako harrerea aurten Belengo Bakearen Argiari, Belenetik Arratiara heldu dana, Bedia eta Igorreko gaztetxoen eskutik.
Este año en la parroquia de Areatza se le dara la bienvenida a la Luz de la Paz de Belén, de la mano de los jóvenes de Bedia e Igorre.



Beste urte batez, Belengo Bakaren Argiaren inguruko ospakizuna izango dogu Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) mobimentuaren eskutik. Datorren barikuz, abenduak 16, izango da Santiago katedralaren eleizpean. Euskalerriko Eskautak Bizkaiak astegoien honetan batu dau 'Bakearen Argia´Logroñon eta Bilbora ekarri dau.


Vienan urten ebanetik milazak kilometro egin dauz Argiak gure lurraldera heldu arte. Asteburu honetan Logroñora ekarri dabe eta bertara joan dira Euskalerriko Eskautak Bizkaia taldeko partaide batzuk beronen bila. Han Eskauten mobimentuko beste 300 bat gaztegaz alkartu dira topaketa baten parte hartzeko.

‘TÚ LA LLEVAS / ZEURE TXANDA’ goiburua aukeratu dabe aurtengo ekitaldirako. Jardunaldiaren aurkezpenean, ekitaldira joan gura daben guztiei egiten deutse konbitea: “beste behin be –dinoe- Belengo Argia gure bizitzetara dator, gure kristau konpromisoaren garra suspertzeko".

Argi hori parrokiako ospakizunetan agertzera emoteko dei egiten dabe eta, ondoren, auzo eta herrietako beste alkarte, talde, egoitza… batzuei eskaintzeko, “ danok bat eginda Jaungoikoaren Erreinua eraikitzen jarraitu daigun, argia hedatu eta ahalik eta persona gehienen bihotzetan biztu daiten”.

Bariku honetako ospakizunean parte hartu eta argia etxera, taldera edo parrokiara eroan gura dabenek kriseilua eroan beharko dabela dinoe eskautetatik.

Bakearen Argia
 
Belengo Bakearen Argia Aurtriako eskaut eta gidariek suspertutako jarduera da. Honeek, Europako eta beste kontinente batzuetako eskauten laguntzagaz, urtero Belenen bizten dan Bakearen Argia banatzen dabe. Vienatik ekimenean parte hartzen daben gainerako herrialde guztietan banatzen da Bakearen Argia. Vienan, Gabonen aurreko asteetan, Argia banatzen jake bertan batutako ordezkaritzei, Maitasun, Bake eta Itxaropenezko mezua eroan daien euren herrialdeetara.

Informazioa: Bizkeliza.org eta Roberto Jauregibeitia


Desde Belen a Arratia.

Este año en la parroquia de Areatza se le dara la bienvenida a la Luz de la Paz de Belén, de la mano de los jóvenes de Bedia e Igorre.

Un año más, Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) nos acerca la celebración de la Luz de la Paz de Belén. Será este próximo viernes, día 16 de diciembre, a las 19:00 h., en el pórtico de la catedral de Santiago. Euskalerriko Eskautak Bizkaia ha recogido la vela en Logroño este fin de semana.

La `Luz de la Paz´ que ha recorrido miles de kilómetros, ya está en Bilbao. Como todos los años, salió de Viena y este fin de semana ha llegado a Logroño. Allí la han recogido algunos miembros de Euskalerriko Eskautak Bizkaia y han participado en un encuentro, junto a más de 300 jóvenes del Movimiento Scout Católico (MSC).

El lema de esta edición es TÚ LA LLEVAS/ZEURE TXANDA. En la presentación de la jornada invitan a acudir a cuantas personas están interesadas “Una vez más –dicen- la luz de Belén vuelve a nuestras vidas para avivar la llama de nuestro compromiso cristiano".

También animan a hacer presente la luz en las celebraciones parroquiales, y después ofrecerla a otras asociaciones, colectivos, residencias…, que hay en barrios y pueblos “para que entre todos sigamos construyendo el Reino de Dios, que la luz se multiplique y se haga presente en los corazones de mucha más gente”.

Quien tenga intención de participar en la celebración de este próximo viernes, debe portar un candil para poder llevarse la luz a su casa, grupo, parroquia o comunidad.

Luz de la Paz

La Luz de la Paz de Belén es una actividad promovida por los Scouts y Guías de Austria que, con la colaboración de Scouts de diferentes países de Europa y otros continentes, reparten la Luz de la Paz encendida cada año en Belén. La distribución de la Luz de la Paz a todos los países participantes se realiza desde Viena. Allí, unas semanas antes de Navidad, se reparte las Luz a todas las delegaciones asistentes para que hagan llegar a sus respectivos países el mensaje de Amor, Paz y Esperanza.

Publicar un comentario