San Inazioren otoitza

sábado, 15 de diciembre de 2018

Bilboko alkatea be Arratiako tonbola solidarioan: Erdu zu be!



Arratiako tonbola solidarioa Igorren: 12 + 1 + 500 = alkartasuna
Misiolarien aldeko 12. tonbola solidarioa Arratian

Gaur zabaldu da! Domekara arte zabalik!!

Bariku arrastian Igorren dagoan Tonbola solidariora urreratu direnak ustebakoa hartu dabe Bilboko alkatea txartelak erosten ikusi dabenean. Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Iñigo Pombo, Bilboko zinegotzia eta andra antolatzaile batzuk ikusi geinkez argazkian, tonbolan agertu diren familietako umeakaz batera. 
Erdu zu be! Eroan sari itzelak eta lagundu gure misiolariak Perun eta Kongon. 

Maribel Egiluz, misionera en el Congo, junto a algunas de las organizadoras de la tómbola
Gaur zabaldu da Igorren Arratiako tonbola solidarioa!! Domekara arte zabalik!!


12 + 1 + 500 = alkartasuna. 12 urte tonbola solidarioa zabaldu zala Igorren. 1 tonbola bat, eta euro baten saltzen dira txartelak. 500 sari baino gehiago. Dana alkarturik, gabon giroko ekintza solidarioa. Erdu!

500 sari baino gehiago banatuko ditu misiolarien aldeko tonbola solidarioak Igorren aurten ere. Zabalik egongo eguenetik domekara, abenduaren 13, 14, 15, eta 16an, goizez 10:00-13:30etara eta arrastiz, 16:30-20:00etara.


Urteotako ohitura dogu hau Igorren, eta huts egin barik, aurten ere zabalik egongo da tonbola solidarioa. Euro baten txartela erosiz sari ikusgarriak eskuratu daitekez.

Sariak eurak era bitara lortzen dira. Hamaika andra martitzenero batzen dira, urte guztian zehar, esku lanak egin eta tonbolan opari moduan jartzeko: erropak, amantalak, neskatil jantziak etab. luze bat.
Beste opari sorta handi bat  Igorreko dendari, enpresa eta familiek emoten dabez doan. Beñat Etxebarria futbolistaren kamisetea berak izenpetuta edota markako kosmetiko garestiak. 

Aurten bostehunetiok gora sari dagoz. Eta sari bako boletoa ez da bota behar, otzara baten zozketean sartzen da-eta tonbola itxi ondoren, azken egunean, abenduaren 16an, domekan, zotz egiten dana.

Ekintza honetatik ataraten dan dirua misiolari igorreztar birengana bideratzen da: Maribel Egiluz, Congon dabilena, argazkian ikusten dogu andra antolatzaileakaz batera Igorrera egindako bisitaldi baten, eta Juanita Agirre, Perun bizi dana. 

Tonbola solidarioa aurten ihazko leku berean dago, Ana Mari denda liburudenda izandakoan, zubi ondoan, Dimako bus geltoki pare-parean.

Maribel Egiluzerdi-erdian KTko umeakaz




Tómbola solidaria con sabor misionero en Arratia

Igorre: la tómbola solidaria cumple doce años 



Tómbola solidaria con sabor misionero en Arratia
Igorre: la tómbola solidaria cumple doce años
Se abrirá el día Santa Lucía, hasta el domingo 16

Ya llega la Navidad, la solidaria, la de verdad. Y en Igorre y Arratia se nota porque abre la Tómbola solidaria, a  cargo de un grupo numeroso de mujeres solidarias que la preparan con mimo durante todo el año.



De jueves a domingo, los días 13,  14, 15 y 16 de diciembre, de 10:00 a 13:30 de la mañana y de 16:30 a 20:00 de la tarde estará abierta la tómbola solidaria de Igorre en la antigua tienda librería de Ana Mari, en el puente, a la altura de la parada del autobús de Dima.



Más de quinientos premios a un euro y un poquito de suerte. Unos premios son elaborados artesanalmente por el grupo de mujeres del pueblo que se reúnen todos los martes del año en un taller de costura y  manualidades. Otros premios son donados por comercios, empresas y familias de todo Arratia.



Desde la camiseta firmada por el propio Beñat Etxebarria, futbolista local, a cosméticos de última generación, cualquier premio se puede conseguir comprado los boletos en la sede de la tómbola.



No hay que desprenderse de los boletos no agraciados con premio directo, pues todos ellos entrarán en el sorteo de preciosas cestas de Navidad al finalizar los días de tómbola, el domingo 16 de diciembre.



Los beneficios de la iniciativa, que  celebra sus doce  años consecutivos en la anteiglesia de Igorre, se destinan a la labor social de dos religiosas monjas misioneras arratiarras Juanita Agirre y Maribel Egiluz ( a quien podemos ver en la fotografía en el taller de costura con el grupo de mujeres organizadora de la tómbola), quienes desempeñan su labor en Perú y en el Congo.



No hay comentarios: