Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

jueves, 20 de diciembre de 2018

Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan: tus gestos lo cambian todo

Azken urtean Caritas Arratiak 36 familia lagundu dauz eta ia ia 14.000 euro alkarbanatu dauz. Lau kanpaina eta afari solidarioa pobreen mundu mailako egunean izan dira bere ekintza nagusiak. Gaixoak be bisitatu dira egoitza eta euren etxeetan.
Durante el último año, Caritas Arratia ha compartido casi 14.000 € y ha atendido, de distinta manera, a 36 familias arratianas. No reparte comida ni ropa. Si hay necesidad de ropa se entregan valez canjeables en la red de tiendas de Ekorropa. Cuatro colectas anuales en las iglesias y la cena solidaria con motivo del Día mundial de los pobres son también algunas de sus actividades. También se ha visitado a enfermos y personas ancianas en las residencias y en sus hogares.



Carlos Bargos: “Gauza txikiak esanguratsu bihurtu gura doguz”

Datorren asteburuko –abenduak 22 eta 23- liturgia ospakizunetan batu daiten dirua Bilboko Eleizbarrutiko Caritasen esku itziko da, eskuartean dituan egitasmoetan erabili daian. Carlos Bargos erakundeko zuzendariak, gainera, mundua eraldatzeko “esanguratsu” izan daitekezan keinu “txikiak” egitea proposatu dau. Oraingoan, ospakizunen amaieran oparituko daben postalean idatziz Gabon aldiko zorion-agurra zabaltzea da proposamena.

Gero eta gutun eta posta-txartel gitxiago idazten dogun sasoi honetan, Caritasek Gabon aldiko zorion-agurra postal baten bidez bialtzeko ohitura berreskuratu gura dau. “Idatzi eizu patxadaz, samurtasunez, hitz bakotxa zentzunez betez”, dino Carlos Bargosek.
 
Eta beste aukera batzuetan lez, dei egiten dabe, beste era bateko keinuak be egin daiguzan: “denpora eskaini, esperientzia eta ezagutzak beste batzukaz konpartitu…”. Baina, esan dogunez, kanpaina hau harago doa, Gabon aldiaren Barri Ona zabaldu gura daualako, “keinu txiki bat alkarbanatutako bizi-esperientzia bihurtuz”.

 

Carlos Bargos: “Queremos provocar que lo sencillo se haga significativo”

En las celebraciones litúrgicas de este fin de semana, 22 y 23 de diciembre, la recaudación de las misas se destinará a apoyar los proyectos de Cáritas diocesana de Bilbao. El director de la entidad, Carlos Bargos, propone además realizar gestos “sencillos” que pueden ser “significativos” para transformar el mundo. En esta ocasión invitan a desear una Feliz Navidad escribiendo en una postal que regalarán a la salida de las eucaristías.

En estos tiempos en los que cada vez escribimos menos cartas y tarjetas postales, Cáritas propone recuperar la costumbre de felicitar la Navidad por medio de una postal. “Escríbela despacio, con ternura, cada palabra con sentido”, señala Carlos Bargos.

Como en ocasiones anteriores se invita, además, a realizar otro tipo de gestos como “ofrecer parte del tiempo, compartir la experiencia y los conocimientos…”. Sin embargo, esta campaña va más allá porque quiere difundir la Buena Noticia de la Navidad “haciendo de un pequeño gesto una experiencia de vida compartida”.

 

Arratiako datu batzuk, azken urtekoak

Arratian, urtean zehar parrokietan egin dira lau kolektatan, 10.370 € alkarbanatu dira.

Pobreen Eguna zala-eta, 3.610 € batu ziran eta, oso-osorik, Askabide alkartearen esku itxi ziran.

36 familiari laguntza emon jako: gestinoak egiten, informaziona, eta beste diru iturririk ez eukenean, batzuri diru laguntza be emon jake. Inoiz be ez erropa edo jatekorik. Erropa beharra dagoenean, Ekorropako denda sarean erropea hartzeko txartelak emon izan dira.

Eskerrik asko lagundu dozuen guztioi!


No hay comentarios: