Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

domingo, 2 de diciembre de 2018

Kalean da Juanjo Elezkano abade kantariaren azken diskoa



Jainkoa geurekin dugu, Juanjo Elezkanoren azken diskoa

Erosi eizu Arratiako edozein parrokitan 10 eurotan. Nork ez ditu inoiz abestu Eskerrik asko, Jauna edo Goazen elkarturik ospakizun edo mezaren baten? Amerika latinoan be zabal zabal entzuten dira Virgen de la Merced edota Monseñor Romero. Urteotan isil isilik egon ondoren, berriro datorkigu CD baten 23 kanta eskainiz. Hamabigarren diskoa dugu hau, hiru urteko lanaren  emaitza.





Azken urteotan sortu eta ondutako kanta bilduma da disko hau. Grabaketa ere ez da izan une batetik bestera egindakoa, urteetan zehar, abade zereginei tarteak hartuz, Zestoako Gaztain estudioetan grabatua da bere ahots eta gitarraz, arregloak eta nahasketak bertan eginaz, mimoz eta astiz.
                           
“Fede ibilbidean” lagungarri izateko kantak ditugu, ospakizun, elizkizun zein mezatan erabilgarriak. Akorde errazen bitartez, gitarraz laguntzeko eta ikasteko arazorik gabeko musikak dira gehienak, herriak laster bereganatzen dituenak. Orain herriz herri dabil CDaren aurkezpena egiten, entzuleak eurak kantari jarriaz.

Euskaraz halako eskaintza urriak dira eta gustura hartzen dira holako ekimenak, apaltasunean fedea konpartitzeko poema musikatuak. Bizitzari poesia zaion antzera, fedeari otoitza dagokio. Eta elkarrekin abestu egitea beti izan dugu gustuko gure herrian.

Letra edo hitzetan nabaria behartsu, baztertu eta apalen aldeko aukera ebanjelikoa. CDa eskuetan hartu eta azalak be halako mezua dakarkigu. Juanjo ezagutzen dugunok argi dugu bere jokabide hau bere bizitza luzean. Bere doinu eta hitzetan esperantzari, ebanjelioaren pozari beti tartea eginaz.


Bertan honako kanta hauek aurkito dituzu:

1. JAINKOA GEUREKIN DUGU 2. BARKATU NIRI, JAUNA 3. AINTZA JAUNGOIKO AITARI
4. ZUZENDU GAITZAZU, JAUNA 5. ALELUIA, GORA JAUNA           6. JAUNA, SANTUA DA ZURE IZENA
7. HARTU, JAUNA 8. GURE AITA 9. ALELUIA, ZATOZE ETA KANTA 10. BAKEA
11. ZATOZ GUGANA, JAUNA 12. POZ-POZIK 13. JAUNA, ZEUREA DA DENA 14. AGUR, JESUS
15. BATZARRETIK BIZITZARA 16. MARIA DA JAINKOAREN AMA 17. BEDEINKATUA, JAUNA
18. GORA ZU, BEDEINKATUA ZU 19. SALBATZAILEA ETORRI ZAITEZ 20. ERRUKITSUA DA GURE JAINKOA 21. POZTU ZAITEZE 22. EMAIEZAGUZU ESPIRITU SANTUA 23. ZATOZ ESPIRITU SANTUA



Gabonetan oparitu kristau musika!

No hay comentarios: