Jesusen hitza

domingo, 9 de octubre de 2016

Aita Koikili (Felix Astondoa Gortazar) hil da.



Madeiran hil da aita Koikili (Cecílio, Félix Astondoa Gortázar) ehun urtegaz. Urriaren 9an, domekaz egingo jako mezea bere jaioterrian, Zeanurin.


Agorrilaren 6an ospatu ziran aita Koikili - Cecílio (Félix Astondoa Gortázar) karmeldaren hiletak. Funchal, Madeira, Portugaleko karmeldarren kidea izan da eta 100 urtegaz hil da. Bertan izan da lurperatua, San Martin kanposantuan.

1915. azaroaren 20an jaio zan Zeanurin aita Koikili, sei senideetan lehena, Silvestra Gortázar eta Francisco Astondoaren semea.  11 urtegaz, 1927. agorrilaren 17an sartu zan Larreako, Zornotzako seminario karmeldarrean.

Lehen ikasketak burutu ondoren, Larreako komentuan hasi eban nobiziadoa, 1931. uztailaren 3an, eta bertan egin zituan profesa sinpleak 1932. uztailaren 7an, San Fermin, eta solemneak Markinan, 1940. irailaren 8an, Andra Mariaren jaotzaren jai egunean.

Larreratik Markinara, eta Markinatik Bitorira. Filosofia eta Teologia ikasten Bitoriko komentuan bizi zala, Francoren indarrek okupatu eben, eta soldadu bialdu, postari edo karteru legez.

Ondoren organo jolea eta irakasle Villafranca eta Corellan (1942/44), eta inglesera ikasi eban Irlandan.



Hurrengo destinoa Portugal izan zan. Organo jolea, ingles eta frantsez irakaslea... hainbat herritan. “Aita santutxua” lez ezaguna izan zan herritxo baten, han aitortzak ospatu eta zuzendaritza espirituala egiten eban-eta: Marco de Canaveses izeneko herritxoan, hain zuzen ere, 1970. urtean.

Carmelo Edizioak izenekoan be hainbat aldiz parte hartu eta, barriz be, karteru lanetan. Azkenean, Funchalera heltzen da. 1988. urtetik aurrera berton izan da, hil arte, laguntzaile espiritual eta musiko lez.

Egon zan komunidade guztietan organo jole ibili zan, behar bada bere bizitza luzearen sekretua:  musikak lasaitu, baketu, arima elikatu, bizitza edertu eta badauka zeozer eternoa-eta. 





Felix Astondoa Gortazar, aita Koikili

El próximo domingo, 9 de octubre, la parroquia de Andra Mari de Zeanuri recordara a uno de sus hijos ilustres recientemente fallecido en Madeira, Portugal, a la edad de 100 años: Félix Astondoa Gortázar, padre carmelita. Al entrar en la orden tomó el nombre de Cecilio, y llevado por su amor al euskera, Aita Koikili.

Hijo de Silvestre y Francisco, fue el mayor de seis hermanos, de los cuales dos viven en  en su Zeanuri natal, en el caserio Artea del barrio de Altzuste: Hipólito (92 años) y Petra (86), y un tercero, Ventura (89 años), en Bilbao. Dos han fallecido: Lucia, religiosa que falleció de joven en Tarragona, y Eugenio, muerto en Peru donde estaba de misionero.  

Félix tenía 96 años cuando visitó por última vez su pueblo natal. Aunque le costaba caminar viajaba sin compañía en el avión. A la celebración de sus 100 años viajó su sobrina Bego hasta Portugal. Ahora el pueblo de Zeanuri le despedirá con una misa en la misma parroquia donde fue bautizado.

En la familia recuerdan su bondad y afición musical. Su sobrina Mari Carmen recuerda de niña que sus visitas a casa eran una fiesta, donde el tío Félix aportaba su buen hacer musical con cantos religiosos y profanos. No en vano se e recuerda como un organista excepcional.

Sobre la larga vida del recientemente fallecido y sus hermanos, en la familia nos comentan con ironía, que ha sido tema de conversación habitual y lo relacionan con la “porru patata” que han comido en abundancia. En Madeiram Portugal, también comería porru patata Aita Koikili?

Lo cierto es que Aita Félix ha sido organista en todas las comunidades donde ha vivido, y sus compañeros mencionan su amor a la música como causa de su larga vida: la música calma, tare paz, alimenta el espíritu, embellece la vida y tiene algo eterno.

No hay comentarios: