jueves, 20 de octubre de 2016

Jose Sagarna Uriarte abadea



80 urte fusilatu ebela

Datorren eguenean, 2016ko Urriak 20, laurogei urte betetzen dira Markina-Xemeingo Amalloa auzoko abade gaztea, Zeanuriko seme Jose Sagarna Uriarte  erail ebenetik. Inkisizioaren sasoian legez, jende askok aprobetxatu eban 1936ko gerra egoerea mendeku pertsonalak hartzeko. Datu guztien arabera hauxe izan zan be Jose Sagarnaren kasua: jauntxo auzotar batek jarritako salaketa faltsu bategaitik afusilatu eben militar francozaleek. Domekan gogoratuko dabe Zeanurin, bera bateatu eta abadetu zan parrokian, meza bategaz.

Ahora con traducción al castellano.


Koadro profetikoa

Zeanuriko sakristinian dagoen koadro baten, Pedro Atutxak holan azaltzen dau kasua labur labur: “Jose Sagarna Uriarte, Zeanuriko "sastrena" deritxon etxean otsailaren 4ean, 1910ean jaioa. Felix eta Enkarnaren semea. Urribigarrena edo urriaren 20ean. 1936.ean fusilatua izan zan "Larruskain" Markinako auzunean abade egoala. Frankotarrek hil eben. Eleiztar baten eritziz onegia zalako eta abade hil zan”.

Koadro hori profetikoa izan da benetan. Sasoi ilun eta baltz haretan, herri adiskidetu eta baketu baten aldeko oihu bihurtu da orman eskegitako koadro ha. Bertan dira Zeanuriko zortzi eliz-gizon, gerran eraildakoak: zazpi erreplubikazaleek hilda eta bat, Jose Sagarna Uriarte, frankistek. Bertan dira Zeanuriko parrokoa izanik herriko plazan bertan hil eben Benito Atutxa Agirrelezeaga, 1937. apirilaren 7an, eta Bizente Ocerinjauregui Uria, egun berean, praile frantziskotarra, Zeanuriko bazterren baten milizianoek hil eben fraile zala-ta. Bere gorpua oraindik ez da aurkitu eta une egokia litzateke hau, batan batek ezer baleki hau argituteko.

10 seme-alabetatik bera eta beste anai bat sartu ziran abade. 1911. azaroaren 15an jaio zan (datu hau oker dakar Don Pedro Atutxaren koadroak) eta hurrengo egunean bateatu eben. Bere ikasketak bete eta gero 1935ko ekainaren 28an abadetu eben, eta egun horretan bertan jaso eban Amalloako San Inazio elizako eta bere 249 biztanleen ardura pastorala. Meza baria be ez zan izan edozelangokoa. Egunean bertan sei zeanuriztar abadetu ziran-eta. Holan kontatzen dau egun ha Jon Urutxurtu historialariak: “Andra Mari eleizea gainezka egon ei zan, 2.500 lagun inguruk beteta, eta ospakizunean gotzain bik hartu eben parte: Mateo Mujikak, Gasteizeko gotzainak eta Eugenio Artaraz igorreztarrak, Bach Nihineko (Indotxina) gotzainak.Eleizkizuna amaitu ondoren, eleizearen aurrean herriko jantzari gazteek jantzatu eben eta "Basarri" eta Uriarteren bertsoak entzuteko aukera izan zan”.

Meza barriaren oroigarria

Abade urteak eta  heriotza

Don Josek ia urtebete egin eban Amalloa auzoan abade. Goizero mezea ospatu eta arratsaldean katekesia emon, hori izaten zan bere bizimodua; hortik aparte idatzi eta irakurtzen pasatzen ei eban eguna, auzotarren esanetan. Danon lagun modura gogoratzen dabe, mutil apala eta ona. Gainera, askotan joaten zan baserrietara gaixoak eta zaharrak bisitatzera. Amalloatar guztiak asko maitatu izan eben Sagarna, herriko jauntxo bat izan ezik.

1936. ekainean Berritura abade joateko agindua jaso eban. Berehala hasi eben gerra golpistek. Ihes egiteko ahalegina be egin eban, baina azkenean bertan geratzeko konbentzidu eben, berak ezer txarrik ez ebala egin-eta. Hobeto egongo zalakoan, baketan, Amalloara itzuli zan. Aukera txarra eta okerra. Bertan atxilo hartu eben, elizan errezatzen egoala, atea itxi eta leihopean soldadu bi itxita. Handik baserri batera preso, eta ezelango epaiketa barik, astelehen goizaldean, hilak 20, fusilatzera atara eben. Jose Sagarna golpisten kapeilauagaz konfesatu zan, eta gauza pertsonal batzuk familiari eroatea eskatu eutsan. Gainera, Larruskaingo elizara begira hiltzea eskatu eban. Horregaitik, Amulategi ondoko zelai batera jaitsi eben atzera; orduan pinurik ez egoan eta elizea ikusten zan bertatik. Salaketa herriko jauntxoak jarri ei eban militarren aurrean. 24 urte zituan hil ebenean. Gorpua burdi baten kargatu eta Larruskaingo kanposantuan lurperatu eben.

Herri jakituria

Amalloako Amulategi baserrikoak fusilamendua ikusi eben. Tokian bertan estaka bat ipini eben, lekua gogoratzeko. Urtetan. Geroztik, herriak ahoz esaterik ez eukana, legenda eta ohituraz azaltzen eban. Hil eben lekutik hamabost metrora sagar arbola batek, pentsatu barik ere, ekaitz gogorrak bota eta hurrengo egunean zutik eta bizirik iraun. 

Amalloako Amulategi baserri ondoan sagarrondo handi bat egoan. 1.958 urteko ekaineko ostegun batez, ekaitz batek arbola zaharra bota egin eban, baina sustrairen bat lur barruan eta bizirik gelditu zan zuhaitza. Azaroaren 13an baina, eguen gau batez, zohia bere lekuan sartu eta biharamonean barriro tente aurkitu eben sagarrondoa. Inork ezin azaldu zelan gertatu zan. D. Jose Sagarna hil eben lekutik 15 metro eskasera egoan sagar arbola hori. 

Barri harrigarria laster zabaldu zan eskualdean eta hurrengo zapatuan hainbat jende, Ondarroatik eta batez be, hurreratu zan toki haretara notizia egiaztatzera.  Hainbeste zurrumurru be zabaldu zan. D. Joseren odola jausi zan lurrean ez zala gehiago bedarrik hazi ... sagarrondoak sagarrak emoten zituela sasoitik kanpo (azaroan) ... D. Joseren gorpua usteldu barik egoala .... Kontua da,  D. Joseren gomuta biztu egin zala  eta zuhaitzarena abertzaleen aldeko ezaugarri miragarritzat hartu ebala  jendeak.
Jendea erromes joian arbola gurtzera eta Don Joseren heriotza gogoratzera. Markinatik guardia zibilak hori debekatzera, isunak jartzen, etab. Aginteak isildu gura ebana, herriak memorian gorde!

Zeanuriko kanposantuan atseden

Fidel Sagarna, don Joseren anaia abadea, 1952garren urtean Amalloara joan zan haren gorpuzkinak Zeanurira eroateko asmotan. Auzotarrak hainbeste maite ebela ikusita baina, bertan hobe egozela pentsatu eban.

2015. abenduaren 29an hartu eben lur Zeanuriko kanposantuan bere gorpuzkiak orain arte egozan kanposantutik ekarrita. Familia arteko ekitaldi apala bezain sentibera izan da. Aspaldiko asmoa atzo gauzatu zan. Familiakoen artean hartu dau betiko atsedena Jose Sagarna Uriarte abadearen gorpuak. Lur emon aurretik, otoitzaldi bat zuzendu eban Ander Manterola Zeanuriko seme eta abadeak.

Holan esan eban: "Bere etxean dago Jose Sagarna abadea. Zeanuriko parrokian bateatua, dotrina hartua, abadetua... Zeanuriko kanposantua izango dau etxea. Baina batez be Jainko Aitaren etxea, bateoz geroztik bere semea izan zana".

Jose Sagarna ez zan izan gerran hil eben euskal eliz-gizon bakarra. Bera eta bestea asko gogoratuak izan ziran Bitoriko Katedralean egin jaken hileta kolektiboan. “Consejos de guerra contra el Clero vasco. La Iglesia vasca vencida” Anxo Ferreiroren lana argigarria dogu honetan, oraintsu gaertua. Aurretiaz lan handia egin ben Euzko apaiz taldeak, diktaduraren urte tristeetan datu zehatz asko batu eta argitara emonaz.

Atsedena Zeanuriko kanposantuan


Frankismoko biktimen kereila

Maria Servini epaile argentinarrak eskatuta hartu eutsoen  deklarazioa, irailan, Jose Sagarna Uriarte apaizaren loba dan Jose Sagarna Ocerin-Jauregiri Gernika-Lumoko epaitegian. Frankismoaren krimenen aurkako Argentinako kereila zuzentzen dauen Maria Servini epaileak maiatzean egin eutson Gernikako epaitegiari deklarazio hori hartzeko eskaera. Holan, Sagarna Ocerin-Jauregik bere osabaren hilketa salatu eban, epailearen aurrean.

Domekean Mezea

Familiak eskatuta, datorren domekan, urriaren 23an, Zeanuriko parrokian mezatan Don Jose gogoratuko da eta bere alde otitz egingo. Gogoan izango dira, aldi berean, gerrako biktima guztiak. Loba batek esaten dauenez “hau ez dogu gorrotoz eta bengantzaz egin gura, duintasunez agurtzeko osabea eta bakebidean aurrera egin daigun herri osoak”.

Gehiago jakiteko:

www.arratia.tk  Arratiako Elizaren webgunea
  Historia General de la Guerra Civil en Euskadi, Tomo V. Editado por Euzko Apaiz Taldea.
  Consejos de Guerra contra el Clero Vasco. Autor, Anxo Ferreiros Currás. Editado por Intxorta Kultur Taldea.
Jose Mari Kortazar


REGRESA A SU CASA EL SACERDOTE JOSÉ SAGARNA URIARTE
Jose Mari Kortazar

Como en tiempos de la Inquisición, mucha gente aprovechó la situación de guerra de 1936 para tomar venganzas personales. A tenor de todos los datos, ese fue también el caso de José Sagarna: los militares franquistas lo fusilaron a raíz de una falsa denuncia puesta por un cacique del barrio. El domingo lo recordarán con una misa en Zeanuri, parroquia en la que fue bautizado y ordenado sacerdote.

En un cuadro que hay en la sacristía de Zeanuri, Pedro Atutxa explica brevemente el caso de esta forma: “José Sagarna Uriarte, nacido el 4 de febrero de 1910 en la casa denominada Sastrena de Zeanuri. Hijo de Félix y Encarna. El 20 de octubre de 1936 fue fusilado siendo sacerdote del barrio Larruskain de Markina. Lo mataron los franquistas. En opinión de un feligrés, murió porque era demasiado bueno y porque era cura”.

Ese cuadro ha sido ciertamente profético. En aquel tiempo oscuro y negro, ese cuadro colgado en la pared se ha convertido en un grito a favor de un pueblo reconciliado y pacificado. En él figuran ocho clérigos que fueron asesinados en la guerra: siete matados por los republicanos y uno, José Sagarna Uriarte, por los franquistas. En él están Benito Atutxa Agirrelezeaga, que siendo párroco de Zeanuri fue asesinado el 7 de abril de 1937 en la plaza del pueblo, y Vicente Ocerinjauregui Uria, fraile franciscano que fue asesinado por los milicianos el mismo día en algún lugar de Zeanuri por ser fraile. Su cadáver no ha sido encontrado aún y este sería un momento adecuado para que quien sepa algo lo aclare.

De una familia de 10 hijos e hijas, él y otro hermano se metieron para cura. Nació el 15 de noviembre de 1911 (este dato viene equivocado en el cuadro de Atutxa) y fue bautizado al día siguiente. Tras acabar sus estudios, fue ordenado sacerdote el 28 de junio de 1935, y ese mismo día recibió la encomienda pastoral de la iglesia de San Ignacio de Amalloa y de sus 249 habitantes. La misa nueva fue algo inhabitual. Ese día se ordenaron sacerdotes seis zeanistarras. Así cuenta dicho día el historiador Jon Urrutxurtu: “Dicen que la la iglesia de Andra Mari estuvo a rebosar, que acogió a unas 2.500 personas, y que en la función tomaron parte dos obispos: Mateo Múgica, obispo de Vitoria, y el igorreztarra Eugenio Artaraz, obispo de Bach Nihine (Indochina). Acabada la celebración, bailaron delante de la iglesia los jóvenes dantzaris del pueblo y actuaron los bertsolaris Basarri y Uriarte”.

SUS AÑOS COMO CURA Y SU MUERTE

Don José estuvo casi un año como cura del barrio Amalloa. Cada mañana celebraba misa y a la tarde impartía catequesis, esa era su forma de vida. Al margen de eso, al decir de los vecinos pasaba el día escribiendo y leyendo. Lo recuerdan como amigo de todos, como un chico humilde y bueno. Además, iba muchas veces a los caseríos a visitar a los enfermos y a los ancianos. Todos los amallotarras lo quisieron mucho, a excepción de un cacique del barrio.

En junio de 1936 recibió el mandato de ir de cura a Berriatua. Poco después los golpistas iniciaron la guerra. Estuvo pensando en huir, pero al final le convencieron para que se quedara en el pueblo, aduciendo que no había hecho nada malo. Regresó a Amalloa, pensando que allí estaría mejor, más tranquilo. Fue una decisión mala y equivocada. Le detuvieron allí, estando rezando en la iglesia; le cerraron la puerta y dejaron a dos soldados junto a la ventana. De allí le llevaron preso a un caserío, y sin ningún juicio, en la madrugada del lunes día 20 lo sacaron a fusilar. José Sagarna se confesó con el capellán de los golpistas, y le pidió que hiciera llegar algunas cosas personales a la familia. Además, pidió que le mataran de cara a la iglesia de Larruskain. Por eso, lo bajaron de nuevo a una campa cercana a Amulategi; entonces no había pinos y se veía la iglesia desde allí. Al parecer la denuncia la puso el cacique del barrio ante los militares. Tenía 24 años cuando lo mataron. Cargaron el cadáver en una carreta y lo enterraron en el cementerio de Larruskain.

LA SABIDURÍA POPULAR

Los del caserío Amulategi de Amalloa vieron el fusilamiento. Colocaron una estaca en dicho lugar, para recordar el sitio. Allí estuvo durante años. Desde entonces, lo que no podía decir de palabra, el pueblo lo explicaba a través de leyendas y costumbres. A quince metros del lugar donde lo mataron, un manzano fue derribado inesperadamente por una fuerte tormenta, pero al día siguiente siguió con vida y de pie.

Junto al caserío Amulategi de Amalloa había un manzano grande. Un jueves de junio de 1958 una tormenta derribó el viejo árbol, pero alguna raíz quedó bajo tierra y el árbol siguió vivo. Sin embargo, el 16 de noviembre, un jueves a la noche, la tierra volvió a su sitio y al día siguiente encontraron de nuevo en pie el manzano. Nadie podía explicar cómo ocurrió. Aquel manzano se encontraba a unos quince metros del lugar donde mataron a José Sagarna.

Aquel suceso extraordinario se extendió rápidamente en la comarca y el sábado siguiente se acercó al lugar mucha gente, principalmente de la zona de Ondarroa, para verificar la noticia. Corrieron también otros rumores. Que en la tierra donde cayó la sangre de Don José no creció más la yerba… que el manzano daba fruto fuera de tiempo (en noviembre)… que el cadáver de Don José permanecía incorrupto… La cosa es que el recuerdo de Don José se reavivó y lo del árbol la gente lo tomó como una señal prodigiosa en favor de los nacionalistas.

La gente peregrinaba para adorar el árbol y recordar la muerte de Don José. Los guardias civiles de Markina iban a impedirlo, a poner multas, etcétera. Las autoridades lo querían silenciar, pero el pueblo lo guardaba en la memoria.

REPOSO EN EL CEMENTERIO DE ZEANURI

Fidel Sagarna, sacerdote hermano de Don José, fue en 1952 a Amalloa con la intención de llevar a Zeanuri sus restos. Pero viendo que los vecinos lo querían tanto, pensó que estarían mejor allí.

El 29 de diciembre de 2015 sus restos fueron traídos del cementerio donde reposaban y fueron enterrados en el de de Zeanuri. Fue un acto familiar sencillo y emotivo. Se materializó un deseo de hace tiempo. El cadáver del cura José Sagarna Uriarte ha recibido el descanso eterno entre sus familiares. Antes de ser enterrado, dirigió una oración Ander Mantrola, cura y vecino de Zeanuri.

Dijo lo siguiente: “El cura José Sagarna reposa en su casa. Fue bautizado en la parroquia de Zeanuri, allí recibió catequesis, allí fue ordenado sacerdote… Su casa será ahora el cementerio de Zeanuri. Pero será principalmente la casa de Dios Padre, de quien fue hijo desde que fue bautizado”.

José Sagarna no fue el único eclesiástico que mataron en la guerra. Él y muchos otros fueron recordados en el funeral colectivo que se les dedicó en la Catedral de Vitoria. La obra de Anxo Ferreiro recientemente publicada “Consejos de guerra contra el Clero vasco. La Iglesia vasca vencida” resulta esclarecedora en esta materia. Anteriormente realizó una gran labor el colectivo de curas vascos, recogiendo y publicando muchos datos concretos durante los tristes años de la dictadura.

QUERELLA DE LAS VÍCTIMAS DEL FRANQUISMO

A solicitud de la jueza argentina Maria Servini, en septiembre tomaron declaración en el juzgado de Gernika-Lumo a José Sagarna Ocerin-Jauregi, sobrino del sacerdote José Sagarna Uriarte. La jueza Maria Servini, que dirige la querella argentina contra los crímenes del franquismo, dirigió en mayo al juzgado de Gernika la solicitud para dicha declaración. Así, Sagarna Ocerin-Jauregi denunció ante el juez el asesinato de su tío.

Como ha dicho una sobrina, “esto no lo queremos hacer por odio y venganza, sino para despedir dignamente a nuestro tío y para todo el pueblo avancemos por el camino de la paz”.
Publicar un comentario