Urriaren 5ean, eguaztenean,
arrastiko 19:30ean, Gure Aita izenburua daroan liburua aurkeztu da
Bediako Udal Liburutegian. Idazlan hau Arratiako Elizak kaleratzen dauan Arratia
sortako hamargarren alea da.
Argitalpen zaindua, elebiduna,
108 orrialdekoa, Martin Valmaseda Hondurasen dagoan misiolari marianistaren testua
eta bere itzulpena biltzen dituana.
Martin Valmaseda liburuaren
egileak eta PPC argitaletxeak erraztasun guztiak emon dabez argitalpen pastoral
hau aurrera eroateko.
Testua euskeratzeko lan-talde
zabalak hartu dau parte: Aitor Etxebarriak, Jesus Mari Agirrek, Jone
Ozerinjauregik eta Jose Mari Kortazarrek, danak Aitor Erdoiza itzultzaile
profesional eta filologoaren zuzendaritzapean. Ezin da itxi aitatu barik Kepa
Intxausti bertsolaria; berak jarri ditu
euskeraz, kapitulu bakoitza laburbiltzen dabezan bertsoak.
Horrez gain, jatorrizko testua
aberastu egiten da hainbat autorek sortutako Gure Aita ezbardinak gehituz:
Bitoriano Gandiagak, Xabier Letek, Patxi Ezkiagak, Asiseko San
Frantziskok, Patxi Loidik…
Idazlan honetan Gure Aita otoitza azaltzen da berbaz
berba, jatorrizko zentzuna argituz eta gaur egun daukan balioa agertuz.
Azala Xabier Egaña margolariaren
—gaur egungo euskal artistarik finenetariko bat— lana da.
Bediako udal liburutegian egin
dan aurkezpenen ekitaldian une musikalak be izan dira, Gure Aita desbardinak kantatuz eta errezitatuz.
Liburua Arratiako parrokietan
erosi ahal izango da, 5 eurotan.
ARRATIA SORTA
Arratia sorta honako hamar
liburuak osatzen dabe:
1.- Jose Mari Kortazar, Maite
Zuloaga: Gurasoekin otoitzean/Para
rezar en familia
2.- Joxe Arregi: Jesusen Berri Ona XXI. Menderako/ Jesús, buena
noticia para el siglo XXI
3.- Roman Bilbao: Ipuinak parrokiak arnasbarritzeko/ Cuentos
para revitalizar las parroquias
4.- Jose Mari Kortazar: Palenque bertatik
5.- Arantxa Jaka, Juan Mari
Uriarte: Bakearen Pazkoa
6.- Roman Bilbao: Ogia zatitzean ezagutzen zaitugu Jauna/
Te conocimos Señor al partir el pan
7.- Autores varios / Askoren
artean: Arratiako errogatibak
Urkiolara/Rogativas de Arratia a Urkiola
8.- Juan Mari Uriarte, Jorge
Muriel, Txemi Santamaria: Gaurko
familia eta ebanjelioa/Familia actual y evangelio
9.- Autores varios / Askoren
artean: Arratiako altxorra
10.- Martin Valmaseda: Gure aita/Padre nuestro
No hay comentarios:
Publicar un comentario