Ibilbidearen “inaugurazino ofiziala” bagilearen 20an
egingo da, Arratiako herriek San Antonioetan Urkiolara egiten daben errogatibea
aprobetxatuz; egun horretan Urkiolara oinez joan gure dabenek, Zeanuritik
antolatuko dan ibilbide gidatuan parte hartzeko aukerea izango dabe; urteerea
goizeko 07:30ean izango da.
Joko-Alai
Alkarteko mendi saileko bazkide talde batek Zeanuriko plazatik abiatuz
Urkiolarainoko bidea margo zuriz eta beilegiz, ibilbide labur (PR) moduan seinalizatu eban apirilaren 19an. Aurrerantzean,
bide hau egin gura dauan edozeinek galtzeko inolako arrisku barik egiteko aukerea
izango dau.
Ibilbidea
Zeanuriko plazan hasten da Soleta auzora zuzentzeko eta hemendik Makaztuira; Makaztuitik aurrera eginez,
Barazar eta Zumeltza lotzen dauzan pisteagaz topo egiterakoan “artzainen bidea”
izenaz ezagutzen da ibilbide luzeagaz (GR) egiten dau bat, Zumeltza eta
Arkaolatik igaroz Urkiolaraino helduteko.
Joko Alaiko
arduradunen arabera “martxa lasaian hiru ordu eta hamabost minutuan egin
daiteke Zeanuritik Urkiolarainoko bidea; ibilbidea ez da bat be gogora eta oso polita
da; gainera, batez be gasteentzat, bide ezezaguna da”.
Ibilbidearen “inaugurazino ofiziala” bagilearen 20an
egingo da, Arratiako herriek San Antonioetan Urkiolara egiten daben errogatibea
aprobetxatuz; egun horretan Urkiolara oinez joan gure dabenek, Zeanuritik
antolatuko dan ibilbide gidatuan parte hartzeko aukerea izango dabe; urteerea
goizeko 07:30ean izango da.
Argazkia eta kronikea: Jon Urutxurtu
No hay comentarios:
Publicar un comentario