Domekan Familia Ospakizuna

lunes, 25 de mayo de 2015

Artea, Bedia eta Zeanuri: ospakizunez ospakizun



Hona hemen Famili meza eta katekesiaren harira jaso ditugun kronika eta argazkiak. Gaur hiru lekutatik datorkuz: Bedia, Artea eta Zeanuritik.



BEDIA: MENDEKOSTE EGUNA ETA BATEO GIROA

Mendekoste eguna izan dan domeka honetan, hileko laugarren domeka guztietan bezala, meza familiarra ospatu dogu Bedian. Egun handi eta poztasunez beteriko ospakizun honetan ere Maixen bataioa ospatu dogu, sakramentu honen ura jaso du gure fedearen sinbolo bezala.




Gaurko homiliak Jesusek ura eskeintzen deutson samariar onari erreferentzia egin dautso. Ur horretatik edaten dauenak ez dau inoiz egarririk izango. Ospakizunean KT-ko umeek eskaintza momentuan Espiritu Santuaren sinboloa sugar eta Espiritu Santuaren dohiaren eramaile diren usoen bitartez irudikatu dabe. 



Nuestra Iglesia de Bizkaia nos ha propuesto con el gesto diocesano Batu eta Banatu tomar conciencia que los bienes de cada persona están al servicio de las necesidades de todos. Junto a Caritas en Arratia hemos colocado en cada Iglesia una hucha en favor de Nepal. 

Para atender esta necesidad, al finalizar la eucaristía, el grupo de adolescentes y jóvenes de la KT de Bedia han puesto un mercadillo solidario en el pórtico de nuestra parroquia a favor de todas aquellas personas afectadas por este terrible acontecimiento.  

La venta ha sido un éxito total ya que se han vendio todas las pulseras y demás avalorios que ellos mismos elaboran. Os damos las gracias por vuestra gran aportación, y por el valor que daís al esfuerzo que hacen este grupo de chaval@s.

Eskerrik asko danori!!

ARTEA: Merendola aurretik Igokunde esku lanak errepasatzen

Artean lehengo domekan osaptu genduan Igokunde Jaia familia mezatan, baina zapatu honetan alkartu gara merendola eder bat egiteko. Oraindino familien bazkaria falta jaku,  baina hori egiteko eguna be aurkitu dogu.

Merienda aurretik Igokundeko eguneko esku lanak errepasatu ditugu:


ZEANURI: Jaunartzeak eta usoak eleizea bete dabe

Zeanurin be domeka honetan jai handia izan dogu: Jaime, Pablo, Arturo eta Julenek lehen jaunartzea osaptu dabe guraso, familia eta lagunekaz batera. Zorionak lauroi!

Espiritu Santuaren Jaia zala eta, katekesiko ume askok mugikaria ekarri dabe etxean eginda:


Zelan egin holako mugikari bat Espirituaren dohaiekaz?


Klikatu hemen eta neskatxi honek erakusten deutsun moduko mugikari dotore bat errez errez egin daikezu etxean.

Hona Zeanuriko KT, anhiz eta batzuk falta izan!



Eta amaitzeko Peio Ospital kantariagaz ixten zaituegu: Zatoz Espiritua!

No hay comentarios: