Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Klikatu irudian informazino gehiago jasoteko

domingo, 24 de mayo de 2015

Botoa nori eta zertarako?

Areatza. Arratia. Ojanguren argazkia
Hautagai gehienei aitortzekoa zaien arren erkidegoari beren zerbitzua eskaintzean erakusten duten eskuzabaltasuna, kontuan izan behar da, orobat, arazo askori irtenbidea emateko guztiz beharrezkoa dela prestakuntza tekniko eta profesional egokia, eta hori ez da ohikoa izaten.  Etikarte Fundazioa.
Reconociendo a la mayoría de las candidaturas su generosidad para prestar su servicio a la comunidad, es obligado constatar que la solución de muchos problemas requiere además de la cercanía y una conducta social intachable, una preparación técnica y profesional adecuada, algo que no es frecuente.




Maiatzeko hauteskundeak gero eta hurbilago ditugun honetan, gaurkotasun handia du milaka euskal herritarrek beren buruari egiten dioten galdera horrek. Behin baino gehiagotan egin dugu gogoeta gai honi buruz. Oraingo honetan ere ongi eta erantzukizunez hautatzea dagokigu.

Datozen hauteskundeak, baldintza sozial eta ekonomiko onenetan izango ez badira ere, erabakitzeko askatasun esparru batean gauzatuko dira, eta gogoan izan behar dugu ez dela beti horrela izan gure herrian: bai hauteskunde mapa eta bai hautatuen geroa baldintzatuta egon baitira. Ez genuke hori ahaztu behar.

Krisi ekonomikoa oraindik indarrean dugula, erakunde publikoekiko eta haiek ordezkatzen dituzten pertsonekiko konfiantza kinka larrian dagoen honetan, hauteskundeetan parte hartzeak erantzukizun are handiagoa eskatzen die bai hautesleei eta bai hautagaiei. Horregatik, kezka sortzen digute iritzi publikoan oihartzuna izateko xedez era itogarrian egiten ari diren kanpainaurrearen zenbait alorrek. Egia da hauteskunde-prozesuek muturrera eramaten dituztela alderdien arteko aldeak, baina boto gehiago lortzeko helburuak ez du justifikatzen hauteskunde-borrokan edozein prozedura erabiltzea. Promes faltsuak, mezu engainagarriko hitzontzikeria iruzurgilea, aurkarien kontrako etengabeko deskalifikazioak, irainak, arerioaren fama belztea beste helbururik ez duten eguneroko salaketa publikoak, erdi-egien bidezko informazio manipulatzaileak, herri-ordezkaritza eta espazio publiko osoaren monopolio bidegabea, jarduera politikoaren judizializazioa, «eta hik gehiago...» bezalako argudio pobreak... horiek guztiek zeharo degradatzen dute jarduera politikoa eta zerbitzu kaskarra egiten diote bakearen eta bizikidetasun demokratikoaren kausari, guztiak hitzez horien alde agertu arren, praktikan ez baitute halakorik erakusten. Horrela dantzatzen da ustelkeria-opereta hau, errua beti besteari egotziz.

Beharrezkoa zaigu, ahal den eperik laburrenean, birgaitze demokratikoa xede duela, premiazko neurriak biltzen dituen programa bat. Hor jaso beharko dira ustelkeria modu guztiekiko zero tolerantzia, baliabide publikoak arrazionaltasun zorrotz eta arduratsuz kudeatzeko etika, alderdi politikoen legearen berrikuspena, alderdien demokratizazioa, hauteskunde legea eta zerrenda itxien sistema, eta abar.

Zehazki, herritar bakoitzak juzgatu eta hautatu behar du, aurkezten zaizkion hautagaitza eta programen artetik. Juzgu arduratsu horretan datza, neurri handi batean, demokraziaren kalitatea, zenbait alditan, hautesleak promes faltsuen bidez limurtzeko formulatzen baitira programak. Beste batzuetan, lortu ezingo dituzten aldaketak agintzen dituzte hauteskundeetara aurkezten diren alderdiek eta taldeek. Ez da, beraz, harritzekoa, herritarren eszeptizismoa gero eta handiagoa izatea. Oso gutxitan aitortzen da beste aukera politiko bat ordezkatzen dutenen jarduera egokia eta nekez adierazten dira honelakoak: «Guk eramango dugu azken burura gure aurretik egon direnek hasitakoa». Alderdi batzuen portaerak, berak pausoa aldatuta eramanik, desfilean doazen gainerakoei pausoa oker eramatea egozten zien soldaduarena gogorarazten digu... Kontu handiz egin beharrekoa eta zaila iruditzen zaigu, bestalde, hautagaitzen osaketa, hautagai guztiak ez baitira beti ongi prestatuta egoten hautesleen aldetik eskatuko zaienari erantzuteko. Hautagai gehienei aitortzekoa zaien arren erkidegoari beren zerbitzua eskaintzean erakusten duten eskuzabaltasuna, kontuan izan behar da, orobat, arazo askori irtenbidea emateko guztiz beharrezkoa dela prestakuntza tekniko eta profesional egokia, eta hori ez da ohikoa izaten. Hautagaiaren konpromisoak norberaren programarekiko leialtasuna eta beste aukera batzuk aldezten dituztenekin lan egiteko prestasuna konbinatzeko ahalmena eskatzen du, zeren eta itunak egitea, malgutasunez negoziatzea eta akordioak lortzea ez baitira etsitzearen eta amore ematearen sinonimoak. Prestasun horrek, kritikarako ahalmenarekin batera, autokritika egitera obligatzen du.

Erkidegoan bizitzeak, bestalde, azterlan serio eta objektiboak egin ondoren, praktikara eraman daitezkeen proiektuak, aurrekontuak eta planak gauzatzea eskatzen du, norberaren itxaropen guztiak asetzen ez dituzten kasuetan ere. Desadostasunean elkarri leial izateak herria eraikitzen du, masa izan ordez. Jarduera politikoa ez da, esan izan den bezala, irabazi ala hiltzea, edo agonia-egoera batetik irtetea «zerua irabazteko», edo «gerra egiteko beste modu bat», baizik eta agindu dena egingarri eta eraginkor egitea.

Jarduera politikoa eta konpromiso soziala, bere akats guztiekin, gizarte zuzenago, zintzoago eta egiazkoago baten alde lan egiten dugun guztiok ezagut dezakegun zeregin prestuen eta ederrenetako bat da.



VOTAR ¿ A QUIÉN Y PARA QUÉ? (II)


1- En la medida que se acercan los comicios de mayo adquieren gran actualidad estas preguntas que se hacen miles de ciudadanos vascos. Hemos reflexionado en reiteradas ocasiones sobre el particular. También en esta ocasión se nos impone de nuevo elegir bien y con responsabilidad.

2- Las próximas eleccciones, aunque no en las mejores condiciones sociales y económicas se enmarcan en un ámbito de decisión y de libertad, que no siempre se han dado en nuestro pueblo y que han condicionado el mapa electoral y la suerte de los elegidos. No debemos olvidarlo.

En estos momentos de crisis económica y crisis generalizada de confianza en las instituciones públicas así como en las personas que las representan, la participación electoral exige una mayor responsabilidad y preocupación, tanto para los electores como para los candidatos. Por eso vemos con preocupación algunos aspectos de la precampaña que de forma asfisiante quieren incidir en la opinión pública. Es cierto que los procesos electorales exacerban las diferencias entre los partidos, pero el objetivo de conseguir más votos no justifica la utilización de cualquier procedimiento en la confrontación electoral. Las falsas promesas, la palabrería tramposa de mensajes engañosos, las descalificaciones continuadas de los grupos oponentes, los insultos, la permanente acusación pública con el único fin de degradar al contrario, las manipulaciones informativas con medias verdades, el monopolio injusto de la totalidad de la representación popular y del espacio público, la judicialización de la actividad política, y el pobre argumento de “tú más…”,etc. degradan la actividad política y prestan un mal servicio a la causa de la paz y la convivencia democrática, que todos de palabra decimos defender, pero que luego no se demuestra con hechos. Así, se baila la “opereta de la corrupción” imputando siempre ésta a los demás.

Se impone en el más corto plazo posible un programa de medidas urgentes de regeneración democrática, persiguiendo de raiz el saqueo de bienes públicos. Tolerancia cero contra la corrupción en todas sus formas, una ética de estricta y responsable racionalidad de los recursos disponibles, la revisión de la ley de partidos políticos, la democratización de los mismos, y la reforma de la ley electoral.

3. En concreto, cada ciudadano/a debe juzgar y optar entre las candidaturas y programas que se le presentan. Es en este juicio responsable donde reside en gran parte la calidad de la democracia, pues a veces los programas se formulan para seducir al electorado con falsas promesas. Otras veces, partidos y agrupaciones electorales prometen cambios imposibles. De ahí que crezca el escepticismo de la ciudadanía. Rara vez se reconoce el buen hacer de quienes representan otra opción política y pocas veces suele afirmarse: “Nosotros llevaremos a buen término lo que han iniciado los que nos han precedido”. El comportamiento de algunos partidos recuerda a aquel soldado que desfilando con el paso cambiado acusaba al resto de sus compañeros de su mal caminar… También nos parece delicada y difícil la elección de candidaturas porque no todos sus miembros están bien preparados para corresponder a las exigencias de sus electores. Reconociendo a la mayoría de las candidaturas su generosidad para prestar su servicio a la comunidad, es obligado constatar que la solución de muchos problemas requiere además de la cercanía y una conducta social intachable, una preparación técnica y profesional adecuada, algo que no es frecuente. Este compromiso pide capacidad para combinar la fidelidad al propio programa y la disposición a trabajar con quienes defienden otras opciones, pues pactar, ceder y acordar no es sinónimo de claudicación. Esta disposición obliga a que la capacidad crítica incluya la autocrítica.

4. Vivir en comunidad nos exige también hacer factibles y reales aquellos proyectos, presupuestos y planes que después de un estudio serio y objetivo sean susceptibles de llevarse a cabo, aunque no satisfagan todas las espectativas de cada uno. La lealtad mutua en la discrepancia construye pueblo y no masa. La actividad política no se reduce, como se ha dicho, a vencer o morir o a salir siempre de una situación agónica para “ganar el cielo”, o que sea “otra forma de hacer la guerra”, sino de hacer posible y real lo que se promete para el bien de todos.

La actividad política y el compromiso social, con todos sus graves defectos, son algunas de las tareas más nobles y hermosas que podemos experimentar y apoyar todos aquellos que trabajamos por una sociedad más justa, más honesta y más cohesionada en la verdad.
Publicar un comentario