Domekan Familia Ospakizuna

domingo, 20 de noviembre de 2022

Jesus gure liderra! Familia ospakizuna


 Giro ezin hobeaz ospatu da gaur Familia Meza Gernikako San Bartolomen. Kanpoko hotzari gehiago egin deutso barruko beroak eta pozak. Kristo gure Errege, Jesus gure liderra.

Argazkian, Aimar, Xabi, Jon, Paule, Ander, Peio, Garazi, Uxue, Libe eta beste ume batzuk. Eskuetan zintak, mila kolore, eta erdian gure liderra, Jesus. 

Kitarra joleak, sinbolo eta ezaugarriak, poza eta esperantza. Ez dogu behar bete erregerik, beste liderrik!

Hona egin doguzan otoitz batzuk:


Jauna,
gaur Liderraren Jaia
ospatzen dogu.
Zeu zareala gure liderra.
Zu liderra izan zinan
behartsuak zerbitzean.
Zu liderra izan zinan irainak parkatzean.
Zu liderra izan zinan bakardadean
bizi ziranei laguntza emotean.
Zu liderra izan zinan MAITASUNEAN.
Guk ere, Jesus, zeure antzean nahi dogu
liderra izatea: MAITASUNEAN. 
AMEN

Jesus,
nire liderra zara:
Nire eskuak
eskeintzen deutsudaz
zure lana egiteko.
Nire oinak eskeintzen deutsudaz
zure bidea jarraitzeko.
Nire begiak eskeintzen deutsudaz
zeuk lez ikusteko.
Nire mihiña
eskeintzen deutsut
zure hitzak esateko
Nire adimena
eskeintzen deutsut
zuk neure bidez pentsatzeko
Nire bihotza eskeintzen deutsut
nire bidez
pertsona guztiak
maitatu dagizuzan. AMEN







No hay comentarios: