Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 29 de noviembre de 2022

Abenduko 2. domekea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.











                                             

                                          ABENDU-ALDIKO II. DOMEKEA - A

ALKARREGAZ  eta  ALKARTEAN

 

 

SARRERAKO OHARRA

 

            Egun on, kristau batzar honetara etorri zareen guztioi:

          Abenduko bigarren domeka honetan Joan Bateatzaileari begiratzeko esaten jaku: basamortutik, Jaunari bidea prestatzeko dei egiten deusku.

 

           Bidea alkarregaz egitea dagokigu, herritar ta atzerritar, txiki ta handi, zuri ta baltz alkar lagunduz, alkar bidea eginez,  alkartea sortuz, jakinik Espirituak emongo deuskula argia, alkar maitatzeko indarra,

         

          Gure jarrera pertsonalak eta sozialak aldatzeko dei bizia da,  bidea lautuz, Jaungoikoaren ametsa egi bihurtu daiten: gizon eta emakume guztiek pozez sentitu dagigula benetako askapena.

         

            Hasi gaitezan,  Jaunari datorrela gure bizitzara eskatuz. "Zatoz, Jauna..."

 

ABADEAREN AGURRA

          Zuzentasunezko estalkiaz batu gura gaituan bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 

 KANDELEA BIZTEN DANEAN

 

          Anai-arrebok: egin dagigun Abenduko bigarren astean sartzen gaituan zeinua.

 

Kandelak bizten diranean  ondorengo otoitza esan:

 

          Israelen itxaropena bizturik eusten eben profetek.

          Guk, ezaugarri lez, bigarren kandela  bizten dogu.

          Jauna, zabalik egon daitela gure bizitza,

          Gure bihotzean itxaropena sortu dagizun eta bizturik eutsi deiozun.

          Zatoz, laster, Jauna. Zatoz, Salbatzailea!

 

DAMU OTOITZA

 

          Apaltasunez, onartu daigun gure zauriak osatuko dituan Jaungoikoaren eta anai-arreben parkamena.

 

·        Jesus, munduaren argia. ERRUKI, JAUNA.

·        Jesus, Aitagana garoazan bidea. KRISTO, ERRUKI.

·        Jesus, gure bizia. ERRUKI JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 11, 1-10:

 

            Gure inguruan zuzentasuna egiten dogun eta behartsuekin arduratzen garean neurrian, etorriko da Mesias gure artera.

 

 

 

 

Erantzun-Salmoa:    71. Salmoa

 

            Salmo hau Jesus Jaunari abestuko deutsagu, Bera bai da, gizartera etorri zan eta datorren Erregea.

 

 "Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu”

 

Erm 15, 4-9:

 

            Jaunari bidea prestatzeko, ez dogu aparteko gauzarik egin behar, Bera onartu baino. Eta, Jauna onartzeko, onartu dagigun alkar: Jaungoikoa gure senideakan aurkitzen da, guk maitatu ahal izan dagigun.

 

Mt 3, 1-12:

 

            Joan Bateatzaileak, gaurko ebanjelioan, Jaunarentzat bidea urratzera eta haren bide-zidorrak zuzentzera dei egingo deusku. "Aleluia".

 

 

Homili amaieran:

 

Ezaugarria:  ALKARTEA

 

Abenduaren kolorea da

eliz barruan morea,

seigarren plana aitzaki dala

bertso sorta dotorea

orlegi, hori, urdina, gorri,

hona gure kolorea

laurok batuta plan bakarra da

hazi behar dan lorea.

 

Abenduaren bide honetan

Joan dogu bide txori:

txiki ta handi, alkar lagunduz,

gonbidatu edonori.

Espirituak emongo deusku

behar dogun indar hori,

alkarteagaz txapeldunaren

jantziko guk maillot hori.

 

 


 

 HERRI OTOITZA

 

Bihotz batez eta aho batez egin deiogun otoitz bere Semea mundura bialdu dauan Jaungoiko Aitari:

 

·        Elizea osotzen dogun guztion alde. Jesusen mezua giza eta gizarte errealitate barrietan erakusteko eta sinisgarri egiteko gauza izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

 

·        Bizkaiko Elizako kide garan gizon-emakume eta alkarte guztien alde. Alkarregaz bideak erraztu dagiguzan eta itxaropentsu ekin deiogun ebanjelizatzeko eginkizunari. Egin dagigun otoitz.

 

·        Herrialde aberatsetako agintariek, aberastasuna herri guztien artean zuzen banatzeko deia euren bihotzetan entzun dagien  eta  bide zuzenak hartzeko adorea izan dagien. Egin dagigun otoitz.

 

·        Parroki alkarte honetako kide guztion alde. Bihozbarritzeko deia geure egin dagigun, alkarrengandik banatzen gaituen jarrerak albo batera itxi eta danon artean mundu zuzenago bat egin dagigun. Egin dagigun otoitz.

 

            Jainko Aita: entzun gure otoitza eta egizu, eskatu dogun hau geure jokabideetan bizi dagigula, zure salbamena guztiakana heldu daiten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

JAUNARTZE ONDOREN

Jaungoikoa haundia da bere errukian.

Ez ditu sekula bertan behera izten bere seme-alabak.

Amets egin daikezu, Jaungoikoaren errukia amaibakoa dalako.

 

Amestu egizu mundu barria, gizaki askea,

gizarte  solidarioa!

Amestu egizu bakea, egia,

zuzentasuna, maitasuna!

 

AZKEN AGURRA

 

            Elizatik urtetean, ekin deiogun gure gizarteko bide-zidorrak, alkarregaz zuzentzeko lanari, Jaungoikoa geroago eta hurrago sentidu dagigun.

 

            "Jaun ona, mundua salbatzera..."





ABENDU-ALDIKO II. DOMEKEA – A

ALKAR TEAN  eta  ALKARREGAZ

 

SARRERAKO OHARRA

 

            Egun on, kristau batzar honetara etorri zareen guztioi:

          Abenduko bigarren domeka honetan Joan Bateatzaileari begiratzeko esaten jaku: basamortutik, Jaunari bidea prestatzeko dei egiten deusku.

            En este segundo domingo de Adviento, se nos invita a preparar  juntos el camino al Señor. Se trata de crear COMUNIDAD donde quepamos todos y todas, los que piensan de una forma o de otra, pequeños y mayores, negros y blancos. Hoy queremos hacer visible nuestra diversidad, integrando distintas sensibilidades eclesiales, y caminar juntos en el seguimiento de Jesús.

         

          Hasi gaitezan,  Jaunari datorrela gure bizitzara eskatuz. "Zatoz, Jauna..."

 

 

ABADEAREN AGURRA

          Zuzentasunezko estalkiaz batu gura gaituan bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 

 KANDELEA BIZTEN DANEAN

 

          Anai-arrebok: egin dagigun Abenduko bigarren astean sartzen gaituan zeinua.

 

Kandelak bizten diranean  ondorengo otoitza esan:

Los profetas mantenían encendida la esperanza de Israel.

Nosotros, como un símbolo, encendemos la segunda vela.

Que abramos nuestra vida, Señor, para que brotes

y mantengas en nuestro corazón encendida la esperanza.

¡Ven pronto, Señor. Ven, Salvador!

 

DAMU OTOITZA

 

          Apaltasunez, onartu daigun gure zauriak osatuko dituan Jaungoikoaren eta anai-arreben parkamena.

 

·        Jesus, munduaren argia. ERRUKI, JAUNA.

·        Jesus, Aitagana garoazan bidea. KRISTO, ERRUKI.

·        Jesus, gure bizia. ERRUKI JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 11, 1-10:

 

            Gure inguruan zuzentasuna egiten dogun eta behartsuekin arduratzen garean neurrian, etorriko da Mesias gure artera.

            Para construir el mundo de nuestros sueños, no estamos solos. Jesús, muerto y resucitado derribó todos los muros de separación entre los pueblos.

 

 

 

 

Erantzun-Salmoa:    71. Salmoa

 

            Salmo hau Jesus Jaunari abestuko deutsagu, Bera bai da, gizartera etorri zan eta datorren Erregea.

 

            El salmo 71 reza la oración que expresa su esperanza: no como evasión del presente, sino como voluntad de extender el nombre y el reino de Cristo y hacer germinar la paz.

 

 "Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu"

 

Erm 15, 4-9:

 

            Jaunari bidea prestatzeko, ez dogu aparteko gauzarik egin behar, Bera onartu baino. Eta, Jauna onartzeko, onartu dagigun alkar: Jaungoikoa gure senideakan aurkitzen da, guk maitatu ahal izan dagigun.

 

            Nuestro centro de unidad no es el egoísmo.  Acogernos, defendernos... no porque seamos iguales; sino por ser distintos

 

Mt 3, 1-12:

 

            Joan Bateatzaileak, gaurko ebanjelioan, Jaunarentzat bidea urratzera eta haren bide-zidorrak zuzentzera dei egingo deusku.

            Juan Bautista nos llama a una conversión permanente, y a una actitud sincera que debe influir en la familia, el trabajo, el descanso, la pertenencia a la comunidad.

"Aleluia".

 

Homili amaieran:

 

Ezaugarria:  ALKARTEA

 

Abenduaren kolorea da

eliz barruan morea,

seigarren plana aitzaki dala

bertso sorta dotorea

orlegi, hori, urdina, gorri,

hona gure kolorea

laurok batuta plan bakarra da

hazi behar dan lorea.

 

Abenduaren bide honetan

Joan dogu bide txori:

txiki ta handi, alkar lagunduz,

gonbidatu edonori.

Espirituak emongo deusku

behar dogun indar hori,

alkarteagaz txapeldunaren

jantziko guk maillot hori.

 

 


                

HERRI OTOITZA

 

Bihotz batez eta aho batez egin deiogun otoitz bere Semea mundura bialdu dauan Jaungoiko Aitari:

 ·        Elizea osotzen dogun guztion alde. Jesusen mezua giza eta gizarte errealitate barrietan erakusteko eta sinisgarri egiteko gauza izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

 ·        Herrialde aberatsetako agintariek, aberastasuna herri guztien artean zuzen banatzeko deia euren bihotzetan entzun dagien  eta  bide zuzenak hartzeko adorea izan dagien. Egin dagigun otoitz.

 ·        Por quienes formamos parte de esta comunidad parroquial, que hagamos nuestra, la llamada a la conversión, descubriendo y eliminando las actitudes que nos separan a unos de otros. Egin dagigun otoitz.

 ·        Por todas las personas y comunidades que formamos  la Iglesia de Bizkaia, que allanemos los caminos de la fraternidad y nos empeñemos caminando juntos en la tarea evangelizadora.  Egin dagigun otoitz.

             Jainko Aita: entzun gure otoitza eta egizu, eskatu dogun hau geure jokabideetan bizi dagigula, zure salbamena guztiakana heldu daiten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 JAUNARTZE ONDOREN

 

Jaungoikoa haundia da bere errukian.

Ez ditu sekula bertan behera izten bere seme-alabak.

Amets egin daikezu, Jaungoikoaren errukia amaibakoa dalako.

 

Amestu egizu mundu barria, gizaki askea,

gizarte  solidarioa!

Amestu egizu bakea, egia,

zuzentasuna, maitasuna!

 

Fue Jesús, Dios que vino a salvarnos,

quien se empeñó a fondo por nosotros,

hasta la muerte, mostrándonos un amor sin fin.

            ¡Sueña, mientras preparas los caminos al Señor!

 

AZKEN AGURRA

 

            Elizatik urtetean, ekin deiogun gure gizarteko bide-zidorrak zuzentzeko lanari, Jaungoikoa geroago eta hurrago sentidu dagigun.

            El cristiano tiene derecho a soñar; pues su esperanza está puesta en el Señor. No estamos solos; Él vive en nosotros y nos empuja a la unidad en la diversidad. Caminar juntos para construir un mundo de fraternidad.

            "Jaun ona, mundua salbatzera..."














IRAKURGAIAK
AB II A
3.-   Is 11, 1‑10.

      Isaias profetaren liburutik.
      Egun haretan, kimu barri bat sortuko da Jeseren zugatz‑ondotik, muskil barri bat loratuko da haren sustraitik.
      Haren gainean Jaunaren Espiritua jarriko da: jakituri ta adimen espiritua; kontseju ta sendotasun espiritua, ezaguera ta Jaunaren bildur‑espiritua. Jaunaren bildur‑espirituak beteko dau.
      Ez da hauzia itxuraz bakarrik erabagiko; ezta epaitu ere entzuten dauanaz.
Zuzen erabagiko dau apalaren hauzia, eta zintzoro epaituko ditu herriko behartsuak.
Bere ahoko zigorraz joko dauz gogorrak, bere ezpanetako arnaseaz hilgo ditu gaizkileak.
      Zuzentasuna izango dau gerrian ugel, leialtasuna mokor‑gainetan gerriko. Otsoa bildotsagaz biziko da, eta leoi‑nabarra aumeagaz etzungo; zekorra ta leoikumea alkarregaz larratuko dira; eta umetxo bat izango dabe artzain.
      Beia ta artza batera larratuko dira, eta euren umeak alkaregaz etzungo; leoiak eta idiak batera jango dabe lastoa.
      Bularreko umea suge‑zulo ondoan jolastuko da, eta bularra itzi‑barriak bere eskua suge‑gorriaren zuloan sartuko dau.
      Nire mendi santu osoan ez da, ez gatxik ez ondamendirik ikusiko; Jaunaren ezagueraz beteko dalako lurraldea, itsasoa urez beterik dagoan lez. Jaunak esana.

4.- Erantzun‑Salmoa

Salbatzailea, zatoz lehen bait lehen,
Zure zain, jauna, gagoz gu hemen.

Emoizu, Jauna, zure hauzia erregeri,
zure zuzentasuna errege‑semeari.
Zaindu begi zure herria zuzentasunez,
eta zure gizajoak zuzenbidez..
      Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
bakea ugari iretargia amatau artean.
Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,
ibaitik legor‑mugaraino.
Onik atarako daualako oihuka diharduan jente behartsua,
eta laguntzailerik ez dauan zoritxarrekoa.
Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia,
salbauko dau behartsuen bizia.
      Betirako izan bedi haren izena,
eguzki‑argia aina haren izenaren iraupena.
Lurreko leinu guztiak harengan izango dira bedeinkatuak,
dohatsu autortuko dabe herri guztiak.

5.- Erm 15, 4‑9

      San Paulo Apostoluak Erromatarrei.
      Senideok: Lehengo idazki guztiak gure irakasbiderako idatzi ziran, gure iraupenaz eta Liburu Santuak emoten deuskuen pozaz itxaropena izan dagigun.. Iraupenaren eta pozaren Jaungoikoak emon deizuela alkarregaz iritxi bateko izatea, kristinauei jagoken lez; bihotz batez eta aho batez goratu dagizuen Jaungoikoa, Jesukristo gure Jaunaren Aita.
      Holan, bada, harrera ona egiozue alkarri Kristok zuei harrera ona egin deutsuen lez, Jaungoikoaren aintzarako. Hauxe esan nahi deutsuet: Judutarren zerbitzari egin zala Jesukristo, asabei egindako agintzariak beteten dituan Jaungoikoaren leialtasuna egiztatzeko; eta beste aldetik, harrra ona egiten deutsela jentilei, Jaungoikoari aintza emon deioen, bere errukiagaitik. Holan dino Liburu Santuak:
      "Ospatuko zaitut atzemetan, Jauna, goratuko dot zure izena".
      Jaunak esana.

6.- Mt 3, 1‑12

Aleluia           
Urratu egizue bidea Jaunarentzat, zuzendu Haren bide‑zidorrak;
eta ikusiko dabe guztiak Jaungoikoaren salbamena.         Aleluia

      + Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik.
      Egun hareetan, Joan Bateatzailea Judeako basamortuan agertu zan, iragarriaz: "Bihotz‑barritu zaiteze, zeruetako erreinua hurrean dago‑ta" Honegaitik esanda eukan Isaiasek:
      "Ahots bat dabil oihuka basamortuan: urratu egizue bidea Jaunarentzat, zuzendu Haren bidezidorrak".
      Joanek ganbelu‑narruzkoa eukan jantzia; eta garrin, narruzko garrikoa; eta basa‑langosta eta basa‑eztia zituan janari.
      Jerusalendik, Judea osotik eta Jordan aldetik harengana joaten zan jente guztia; euren pekatuak autortzen ebezan, eta harek bateatu egiten zituan Jordan ibaian. Baina Joanek farisear eta saduzear asko bere bateoa hartzen etorkozala ikusirik, esan eutsen: "Sugekumeok! Nok irakatsi deutsue, gainean dozuen asarreari ihes egiten? Emoiozuez bihotz‑barritzeari dagokiozan frutuak. Eta ez esan zuen barruan:"Guk Abrahan dogu aita". Hara zer esaten deutsuedan: Jainkoak harri horreetatik ere sortu leikeoz semeak Abrahani. Ezarri deutsoe aizkorea zugatzondoari; frutu onik emoten ez dauan zugatza, ondotik ebagi eta surtara botako dabe.
      Nik urez bateatzen zaituet, bihotz‑barritu zaitezen; nire ostean datorrena, ostera, ni baino ahaltsuagoa da, eta ni ez naz inor Haren oinetakoak eroateko ere; Harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue. Eskuan dauko sardea; larraina garbituko dau eta garia sabaian batuko dau; lastoa, barriz, amatau ezin  daiteken surtan erreko dau". 
                                                                                                Jaunak esana






No hay comentarios: