Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
DOMUND 2025
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on
Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaurko ebanjelioan Jesusek otoitzaren indarrari buruz hitz
egingo deusku. Ezinbestekoa da otoitza kristau baten bizitzan.
Baina, zer eta zertarako da otoitza?. Fededunak
Jainkoarekin daukan harremana da otoitza. Fededun batek bere bizitza
Jainkoarekiko erlazioan bizi dau. Fededun batentzat Jainkoa bere Jauna da, eta
Jaun horren arabera ulertu eta eratu nahi dau bere bizitza. Horregaitik
beharrezkoa dau Jainko horrekin harremanetan jartzea, Jaun horren asmoak
ezagutzeko eta asmo horrein arabera bere bizitza eratzeko..
Horrexetara etorri gara Eukaristia ospatzera, Jainkoarekin harremanetan jarri, Jainkoa
goratu, eskertu, bere hitza entzun...
DOMUND eguna be ospatzen dogu gaurkoan, "Herrien arteko itxaropen misiolariak" lemapean. Mundu zabaleko kristau alkarte guztiekin bat eginda, ospatu dagigun Eukaristia. Hasi gaitezan, "Zein gozo ta eder dan..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok, damutasunez autortu dagigun geure pekatua eta
eskatu dagigun Jaunaren parkamena:
- Jesus Jauna, alkar maitatzera eta alkarri laguntzera
dei egiten deuskuzuna. ERRUKI JAUNA.
- Jesus Jauna, herri bakar batean alkartu nahi gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zeure salbamenaren grazia
gizon-emakume guztiei eskeintzen deutsezuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 17, 8-13:
Jaungoikoak beti entzuten ditu gure otoitzak, nahiz eta
batzuetan ez-entzun egiten deuskula guk uste izan. Moises, Jaungoikoaren
bitarteko eta testigu dogu.
Erantzun-Salmoa: 120. Salmoa
Salmo
hau abestukeran, barritu dagigun Jainkoaganako uste osoa, Bera bai dogu gure
lagun ta
zaintzailea
"Zeru ta lurren Egilea dogu lagun ta
zaintzailea"
2 Tm 3, 14 - 4, 2:
San
Paulok Barri Ona zabaltze lanetan lagun dauan Timoteori idazten deutso, fedean
sendo iraun dagiala esanez eta Ebanjelioa adore haundiz zabaldu dagiala
eskatuz. Horixe bera egiten dabe
misiolariek: hartu eta bizi daben fedea zabaldu.
Lk 18, 1-8:
Daukagun guztia Jaungoikoagandik hartu dogu; horregaitik
da hain beharrezkoa otoitza fededunen bizitzan.
Goratu dagigun berba egingo deuskun Jesus: "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaunaren inguruan alkartuta, otoitz egin deiogun
Jaungoiko Aitari:
- Bizkaiko elizearen alde: Seigarren Ebanjelizatze
Egitasmoa geureganatuz, bakotxak “lekuanlekuko” berbaz eta egitez Jainkoaren Barri Onaren mezulari izan
gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gaur, era apartekoz Jesusen Barri Ona zabaltzen urrutira joan diren misiolarien alde: itxaropenaren argi eta barritasunaren iturri izan daitezan. Egin dagigun otoitz
- Munduko herri
guztien alde, gerrarako bideak hartu barik, pakean bizitzeko bide egokiak hartzen saiatu daitezen. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Otoitzean alkartuta gagozan guztion alde:
Kristogaz otoitzean bat egiteak, eroan
gagizala egunero Jainkoarekin
harremanetan bizitzen eta Beragandik hartzen doguzan dohai guztiak alkarren
zerbitzuan jarri dagiguzala eguneroko bizitzan. ESKATU DEIOGUN J.
Jesus Jauna, zatoz
eta bete egizu mundua zeure maitasunez. Egizu munduko
gizon-emakume guztiek ezagutu dagiela maitasun hori. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA DIRUA BATU ORDUKO
Gaur batzen dan dirua, gure alkartasunaren fruitua, Misioen alde erabiliko da. Eskerrik asko!
AZKEN AGURRA
“Eskatu eta emon
egingo jatzue” esaten jaku ebanjelioan. Baina zer emongo jaku? Jainkoaren
borondatea betetzeko indarra da emongo jakuna. Jainkoaren hurbiltasuna da
otoitzak ziurtatzen deuskuna. Otoitzak Jainkoaren indarra emoten deusku,
munduko gauzak berak nahi dituan eran jartzen lan egiteko, munduko
zuzentasunaren alde jokatzeko.
Eskerrik
asko Jauna..
Zure antzera Jauna gaitezela ibili,
Zure antzera Jauna, on eginez beti.
URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - C
DOMUND 2025 Misioneros de esperanza entre los pueblos
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on
Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaurko ebanjelioan Jesusek otoitzaren indarrari buruz hitz
egingo deusku. Ezinbestekoa da otoitza kristau baten bizitzan.
Baina, zer eta zertarako da otoitza?. Fededunak
Jainkoarekin daukan harremana da otoitza. Fededun batek bere bizitza
Jainkoarekiko erlazioan bizi dau. Fededun batentzat Jainkoa bere Jauna da, eta
Jaun horren arabera ulertu eta eratu nahi dau bere bizitza.
Hoy celebramos la Jornada Mundial de las Misiones, DOMUND con el lema: Misioneros de esperanza entre los pueblos.
Mundu zabaleko kristau alkarte guztiekin bat eginda,
ospatu dagigun Eukaristia. Hasi gaitezan, "Zein
gozo ta eder dan..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok, damutasunez autortu dagigun geure pekatua eta
eskatu dagigun Jaunaren parkamena:
- Jesus Jauna, alkar maitatzera eta alkarri laguntzera dei egiten deuskuzuna. E. J.
- Jesus Jauna, herri bakar batean alkartu nahi gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zeure salbamenaren grazia gizon-emakume guztiei eskeintzen deutsezuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 17, 8-13:
Jaungoikoak beti entzuten ditu gure otoitzak, nahiz eta batzuetan ez-entzun egiten deuskula guk uste izan. Moises Jaungoikoaren bitarteko eta testigu dogu.
La vida de la Iglesia y de cada uno de nosotros a veces
es difícil, como le sucedió al pueblo de Israel. Pero la oración de Moisés
salvó a este pueblo. La oración de los cristianos contribuirá sin duda a hacer
un mundo mejor.
Erantzun-Salmoa: 120. Salmoa
Salmo hau abestukeran, barritu dagigun Jainkoaganako uste osoa , Bera bai dogu gure lagun ta zaintzailea. Cantemos el salmo, poniendo nuestra confianza en el Señor
"Zeru ta lurren Egilea dogu lagun ta zaintzailea"
2 Tm 3, 14 - 4, 2:
San
Paulok Barri Ona zabaltze lanetan lagun dauan Timoteori idazten deutso, fedean
sendo iraun dagiala esanez eta Ebanjelioa adore haundiz zabaldu dagiala
eskatuz. Horixe bera egiten dabe
misiolariek: hartu eta bizi daben fedea zabaldu.
San Pablo recomienda a su discípulo y amigo Timoteo que
proclame la Palabra de Dios por todas partes.
Lk 18, 1-8:
Daukagun guztia Jaungoikoagandik hartu dogu; horregaitik da hain beharrezkoa otoitza fededunen bizitzan.
Cristo oró y nos enseñó a orar. En este relato de
Evangelio de San Lucas el Señor nos invita a ser perseverantes en la oración,
convencidos de que Dios nos oye y atiende colmadamente nuestras peticiones.
Goratu dagigun
berba egingo deuskun Jesus: "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaunaren inguruan alkartuta, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari:
- Bizkaiko elizearen alde: Seigarren VI. Ebanjelizatze Egitasmoa geureganatuz, bakotxak “lekuanlekuko” berbaz eta egitez Jainkoaren Barri Onaren mezulari izan
gaitezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
-Para que sepamos crear los espacios propicios para
el encuentro con Dios en la oración por el cumplimiento de su voluntad. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Para que en todas las personas florezca el deseo
de vivir en paz; que sea posible a través del diálogo construir entre todos, un
mundo de hermanos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gaur, era apartekoz Jesusen Barri Ona zabaltzen urrutira joan diren misiolarien alde: itxaropenaren argi eta barritasunaren iturri izan daitezan. Egin dagigun otoitz
Jesus Jauna, zatoz
eta bete egizu mundua zeure maitasunez. Egizu munduko
gizon-emakume guztiek ezagutu dagiela maitasun hori. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AVISO ANTES DE LA COLECTA
La solidaridad que reunamos hoy será destinada a las Misiones. Eskerrik asko aurretiaz.
AZKEN AGURRA
“Eskatu eta emon
egingo jatzue” esaten jaku ebanjelioan. Baina zer emongo jaku? Jainkoaren
borondatea betetzeko indarra da emongo jakuna. Jainkoaren hurbiltasuna da
otoitzak ziurtatzen deuskuna. Otoitzak Jainkoaren indarra emoten deusku,
munduko gauzak berak nahi dituan eran jartzen lan egiteko, munduko
zuzentasunaren alde jokatzeko.
Después de la celebración comunitaria de la
Eucaristía dominical, hemos de marchar convencidos de que el Señor no abandona
nunca a ninguna de sus criaturas, y va a ser especialmente cariñoso, a través
nuestro, con las personas más desfavorecidas.
Eskerrik
asko Jauna..
Zure antzera Jauna gaitezela ibili,
Zure antzera Jauna, on eginez beti.
No hay comentarios:
Publicar un comentario