Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 11 de abril de 2022

Jainkoaren aurpegi berria El nuevo rostro de Dios: Jose Antonio Pagola

 


Jada ez ziren itzuli ikasleak lehengoak berak izatera. Jesusekin, erail ondoan biziaz blai, topo egiteak goitik behera eraldatu zituen ikasleak. Dena beste era batean ikusten hasiak ziren. Jesusen pitzarazlea zen Jainkoa. Laster atera zituzten ondorioak.

Biziaren adiskide da Jainkoa. Jada ez zen inongo dudarik. Egia zen Jesusek esandako hura: «Jainkoa ez da hildakoen Jainko, baizik eta bizi direnena». Gizakiak mila eratan suntsi dezake bizia, baina, Jainkoak Jesus piztu badu, horrek esan nahi du berak bizia bakarrik nahi duela bere seme-alabentzat. Ez daude bakarrik, ezta galdurik ere heriotzaren aurrean. Esku-eskura dugu Aita, ororen gainetik, baita heriotzaren beraren gainetik ere, biziaz blai ikusi nahi gaitu. Aurrerantzean bizitzeko kristau-era bakar bat dago. Honela laburtzen da: bizia ezarri bestek heriotza ipintzen duten lekuan.

Behartsuena da Jainkoa. Jesusek esana zuen hori modu askotan, baina ez zen gauza erraza hori sinestea. Orain besterik da. Jainkoak Jesus piztu badu, egia dela esan nahi du: «Zorionekoak pobreak, Jainkoa berekin baitute». Azken hitza ez da, ez Tiberiorena, ez Pilatorena; azken erabakia ez dute, ez Kaifasek, ez Anasek. Jainkoa da inori axola ez zaizkionen azken defendatzailea. Bide bakarra da haren antzeko izateko: txikiak eta babesgabeak defendatu.

Jainkoak berpizten ditu gurutziltzatuak. Jainkoak erreakzionatu egin du Jesus gurutziltzatu dutenen zuzengabekeria kriminalaren aurrean. Berpiztu badu, zuzenbidea ezarri nahi duelako da, munduan gauzatzen den horrenbeste ankerkeria eta abusuren gainetik. Jainkoa ez dago gurutziltzatzen dutenen alde, gurutziltzatuekin dago. Bide bakarra dago bera imitatzeko: sufritzen dutenen ondoan egotea beti, sufriarazten dutenen aurka borroka egitea beti.

Jainkoak xukatuko ditu gure malkoak. Jainkoak piztu du Jesus. Guztiek uko egin diotenari harrera egin dio Jainkoak. Mespretxua jasan duena aintzatu egin du. Hildakoa inoiz baino biziago bizi da. Badakigu orain nolakoa den Jainkoa. Egun batean «berak xukatuko ditu gure malko guztiak, eta ez da jada heriotzarik izango, ez garrasirik, ez nekerik. Iragana izango da hori guztia».

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Piztuera igandea – C (Joan 20,1-9)


EL NUEVO ROSTRO DE DIOS

Ya no volvieron a ser los mismos. El encuentro con Jesús, lleno de vida después de su ejecución, transformó totalmente a sus discípulos. Lo empezaron a ver todo de manera nueva. Dios era el resucitador de Jesús. Pronto sacaron las consecuencias.

Dios es amigo de la vida. No había ahora ninguna duda. Lo que había dicho Jesús era verdad: «Dios no es un Dios de muertos, sino de vivos». Los hombres podrán destruir la vida de mil maneras, pero, si Dios ha resucitado a Jesús, esto significa que solo quiere la vida para sus hijos. No estamos solos ni perdidos ante la muerte. Podemos contar con un Padre que, por encima de todo, incluso por encima de la muerte, nos quiere ver llenos de vida. En adelante solo hay una manera cristiana de vivir. Se resume así: poner vida donde otros ponen muerte.

Dios es de los pobres. Lo había dicho Jesús de muchas maneras, pero no era fácil creerle. Ahora es distinto. Si Dios ha resucitado a Jesús, quiere decir que es verdad: «Felices los pobres, porque tienen a Dios». La última palabra no la tiene Tiberio ni Pilato, la última decisión no es de Caifás ni de Anás. Dios es el último defensor de los que no interesan a nadie. Solo hay una manera de parecerse a él: defender a los pequeños e indefensos.

Dios resucita a los crucificados. Dios ha reaccionado frente a la injusticia criminal de quienes han crucificado a Jesús. Si lo ha resucitado es porque quiere introducir justicia por encima de tanto abuso y crueldad que se comete en el mundo. Dios no está del lado de los que crucifican, está con los crucificados. Solo hay una manera de imitarlo: estar siempre junto a los que sufren, luchar siempre contra los que hacen sufrir.

Dios secará nuestras lágrimas. Dios ha resucitado a Jesús. El rechazado por todos ha sido acogido por Dios. El despreciado ha sido glorificado. El muerto está más vivo que nunca. Ahora sabemos cómo es Dios. Un día él «enjugará todas nuestras lágrimas, y no habrá ya muerte, no habrá gritos ni fatigas. Todo eso habrá pasado».

José Antonio Pagola

Pascua de Resurrección – C (Juan 20,1-9)

No hay comentarios: