Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 22 de marzo de 2022

Garizumako 4. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. 

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 


Irakurgaiak euskeraz.







                                             

GARIZUMAKO IV. DOMEKEA - C

 

SARRERAKO OHARRA

            Jaunaren izenean, egun on:

            Garizumako laugarren domekea. Bidearen erdia egin dogu Pazkorako ibilbidean; eta, nahiz eta batzutan gogorra izan gure porrotak eta pekatua autortzea, ez dogu etsitzen, Jainkoaren errukia gure saldukeriak baino askoz haundiagoa dalako.

Horixe dakarsku gogora, beste behin ere, Jesusek, seme galduaren eta Aita onaren parabolagaz. Merezi dau jarreraz aldatzea eta bihozbarritzea bizitzea, gutako bakoitzagan gauzatu daiten Aitaren etxeranzko itzultze pozgarria. Jaungoikoak ilusinoz beteta itxaroten deusku.

 

            Hasi dagigun elizkizun hau, Jaungoikoagana eta neba-arrebakana hurreratzeak emoten deuskun poza kantuz adierazoaz:

 

            "Zure aurpegi bila..."

 

ABADEAREN AGURRA

 

            Bere Espirituaren indarraz, egintza onetan jardun dagigun, Kristo Jesusengan sortu gaituan Jaungoiko Aita errukitsua egon bedi zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

            Beti ez dogu sendatzea onartzen, beti ez dogu Jaungoikoak aldatzerik nahi, beti ez dogu Aitaren eta anai-arreben etxera bueltatzea hobe dala uste. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun bihozbarritu beharra dogula. [Isilunea]

 

Parkamenaren Jaungoikoa, zure ontasuna eta hurkotasuna erakusten deuskuezan pertsonak eta jazoerak jarten dozuz gure bizitzan. Erruki, Jauna.

 

Parkamenaren Jaungoikoa, maitasun haundiz eskeintzen deuskuzu zure salbamena. Kristo, erruki.

 

Parkamenaren Jaungoikoa, pazientzia haundiz, gu etxera noiz bueltatuko zain zagoz. Erruki Jauna.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jos 5, 9a. 10-12:

 

            Israeldarrek, basamortua igaro eta Palestinako lurraldera heltzean, Pazko jaia ospatzen dabe. Askatasunean ospatzen daben lehenengo Pazkoa dala gogoratuko deusku gaurko lehenengo irakurgaiak. Ordura arte, "mana" izan da euren janaria; aurrerantzean, Jaungoikoak lurreko frutuz janarituko ditu.

 

Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa

           

                        Israeldarren antzera, gu ere Jaunaren bila genbiltzan, eta Jainkoa bidera etorri jaku, gu aske egiteko. Goratu daigun Jainkoaren maitasun neurrigabea

           

 "Txastau egizue eta ikusi ze samur dan, Jauna"

 

 

2 Kor 5, 17-21:

 

            Jesukristogandik hartu dogun eta bihotz-barritzera eroaten gaituan grazia gogoratuko deusku, beste behin, San Paulok, bigarren irakurgai honetan. Ez dagigula erantzun barik itzi egiten jakun dei hau.

 

Lk 15, 1-3. 11-32:

 

            Liburu Santuetan aurkitu daitekeen parabolarik ederrenetariko bat eskeintzen deusku gaurko Ebanjelioak: "Seme ondatzailearena" deitzen jako, baina "Aita onarena" deitzea egokiago izango litzateke.

 

            Jesusen berbak entzun aurretik, abestu dagigun Haren goralpena:  "Aintza, Jesus, Zuri beti..."

 

Homili amaieran

 

Lan gogorrean emoten dira

bizitzan ordu ugari,

egiten dogun ahalegin dana

ez da sarritan nabari,

fruitu eskasa edo ustela

nahiz agertu arbolari,

pazientzian maisu zu zara

izan zaitez gure sari.

 

Espirituak gaurkoan dakar

famili, etxeko giro,

babes lekua, aldi berean,

zenbat liskar ta enbido.

Errukiaren eredu dogun

Aitak azaltzen argiro:

senide hori epaitu orduko

zu zeu aztertu astiro.



 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Bat egin dagigun otoitz berean, Kristoren parkamenak gure harrizko bihotzak haragizko bihotz bihurtu dagizan. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA erantzungo deutsagu eskari bakoitzari.

 

Giza eskubideen onarpenean eta zuzentasun eta ontasunaren nahian oinarritutako bakearen kulturea eragin dagigun. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.

 

Sufritzen dabenen alde, miseria gorrian bizi diranen alde, indarkeriaren eta gerrearen biktimen alde; une honetan batez ere Ukrania dogu gogoan. Gure maitasun eta alkartasunaren argia eta berotasuna jadetsi dagiezan. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.

 

Gure munduan benetako ebanjelizatzaileak egon daitezan, parkamenaren eta itxaropenaren Barri Ona ilusinoz iragarri dagien. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.

 

Gure parroki alkarteak borondateak batu, gorrotoak gainditu eta pertsonen eta herrien arteko topaketea eta alkarganatzea eragin dagizan. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.

 

            Entzun, Jauna, ilunpetan, zuk dakarskuzun salbamenean sinisten eta itxaroten dogunok zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta....

 

 

OHARRA:

Datorren asteburuan Caritasen kanpaina: BEHAR DANA, GIZALANA goiburupean

Datorren zapatuan Garizumako otoitzaldia, gizeko 10etan, Areatzako Bakearen etxean.



 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, gaurko Ebanjelioan agertu diran seme bietan ederto margotuta gelditu gara; argi-argi erakutsi deuskue gure izakerea zelakoa dan: parkamena eskatzen dogu, baina parkamena emoteaz ahaztu egiten gara. Gure senide-alkarteko giroa barriztatzeko, etxeko Aitaren bihotz ona beharrezko jaku.

 

            "Eskerrik asko, Jauna...”







GARIZUMAKO IV. DOMEKEA - C

 

SARRERAKO OHARRA

            Jaunaren izenean, egun on:

            Garizumako laugarren domekea. Bidearen erdia egin dogu Pazkorako ibilbidean; eta, nahiz eta batzutan gogorra izan gure porrotak eta pekatua autortzea, ez dogu etsitzen, Jainkoaren errukia gure saldukeriak baino askoz haundiagoa dalako.

 

            Hemos superado la mitad de la travesía que nos conduce a la Pascua. Hoy se nos recuerda que la misericordia de Dios sigue siendo mucho mayor que nuestras traiciones. Jesús, una vez más nos lo recuerda con la parábola del hijo pródigo y del Padre bueno. Merece la pena cambiar de actitud y vivir la conversión, para que se haga realidad en cada uno de nosotros la vuelta gozosa al hogar del Padre.  Dios nos sigue esperando con ilusión.

 

            Hasi dagigun elizkizun hau, Jaungoikoagana eta neba-arrebakana hurreratzeak emoten deuskun poza kantuz adierazoaz:

 

            "Zure aurpegi bila..."

 

ABADEAREN AGURRA

 

            Bere Espirituaren indarraz, egintza onetan jardun dagigun, Kristo Jesusengan sortu gaituan Jaungoiko Aita errukitsua egon bedi zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

            Beti ez dogu sendatzea onartzen, beti ez dogu Jaungoikoak aldatzerik nahi, beti ez dogu Aitaren eta anai-arreben etxera bueltatzea hobe dala uste. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun bihozbarritu beharra dogula. [Isilunea]

 

Parkamenaren Jaungoikoa, zure ontasuna eta hurkotasuna erakusten deuskuezan pertsonak eta jazoerak jarten dozuz gure bizitzan. Erruki, Jauna.

 

Parkamenaren Jaungoikoa, maitasun haundiz eskeintzen deuskuzu zure salbamena. Kristo, erruki.

 

Parkamenaren Jaungoikoa, pazientzia haundiz, gu etxera noiz bueltatuko zain zagoz. Erruki Jauna.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jos 5, 9a. 10-12:

 

            Israeldarrek, basamortua igaro eta Palestinako lurraldera heltzean, Pazko jaia ospatzen dabe. Askatasunean ospatzen daben lehenengo Pazkoa dala gogoratuko deusku gaurko lehenengo irakurgaiak. Ordura arte, "mana" izan da euren janaria; aurrerantzean, Jaungoikoak lurreko frutuz janarituko ditu.

 

            El desierto es para pasar por él, no para quedarse en él. El pueblo de Israel, después de muchos años, llega a la Tierra prometida, la tierra de la libertad.

 

 

Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa

 

            Israeldarren antzera, gu ere Jaunaren bila genbiltzan, eta Jainkoa bidera etorri jaku, gu aske egiteko. Goratu daigun Jainkoaren maitasun neurrigabea

            El salmo respira un agradecimiento cordial por el amor que Dios muestra a sus fieles. Cantemos con alegría,  la bondad del Señor y su infinito amor

 "Txastau egizue eta ikusi ze samur dan, Jauna"

 

2 Kor 5, 17-21:

            Jesukristogandik hartu dogun eta bihotz-barritzera eroaten gaituan grazia gogoratuko deusku, beste behin, San Paulok, bigarren irakurgai honetan. Ez dagigula erantzun barik itzi egiten jakun dei hau.

            La fe en Cristo, lleva consigo una actitud nueva: la reconciliación del hombre con el hombre y con el mundo.

 

Lk 15, 1-3. 11-32:

            Liburu Santuetan aurkitu daitekeen parabolarik ederrenetariko bat eskeintzen deusku gaurko Ebanjelioak: "Seme ondatzailearena" deitzen jako, baina "Aita onarena" deitzea egokiago izango litzateke.

            A través de esta parábola del evangelio, Jesús proclama el amor infinito del Padre y critica la dureza del corazón del que no sabe perdonar al hermano.

 

            Jesusen berbak entzun aurretik, abestu dagigun Haren goralpena:  "Aintza, Jesus, Zuri beti..."

 

Homili amaieran

 

Lan gogorrean emoten dira

bizitzan ordu ugari,

egiten dogun ahalegin dana

ez da sarritan nabari,

fruitu eskasa edo ustela

nahiz agertu arbolari,

pazientzian maisu zu zara

izan zaitez gure sari.

 

Espirituak gaurkoan dakar

famili, etxeko giro,

babes lekua, aldi berean,

zenbat liskar ta enbido.

Errukiaren eredu dogun

Aitak azaltzen argiro:

senide hori epaitu orduko

zu zeu aztertu astiro.


 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Bat egin dagigun otoitz berean, Kristoren parkamenak gure harrizko bihotzak haragizko bihotz bihurtu dagizan. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA erantzungo deutsagu eskari bakoitzari.

 

Giza eskubideen onarpenean eta zuzentasun eta ontasunaren nahian oinarritutako bakearen kulturea eragin dagigun. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.

 

Por las personas que sufren, por quienes viven en la oscuridad de la miseria, por las víctimas de la violencia y de la guerra; en estos momentos pedimos por la situación de Ucrania. Para que les llegue el calor de nuestro amor y nuestra solidaridad. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.

 

Para que en nuestro mundo no falten personas que anuncien con ilusión el Evangelio del perdón y la esperanza. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.

 

Gure parroki alkarteak borondateak batu, gorrotoak gainditu eta pertsonen eta herrien arteko topaketea eta alkarganatzea eragin dagizan. Egin dagigun otoitz. ZURE ERRUKIAK GURE BIHOTZAK ALDATU DAIZALA, JAUNA.

 

            Entzun, Jauna, ilunpetan, zuk dakarskuzun salbamenean sinisten eta itxaroten dogunok zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta...

 

AVISOS:

El próximo fin de semana  camapaña de Caritas con este lema:APUESTA POR EL EMPLEO INCLUSIVO

Datorren zapatuan Garizumako otoitzaldia, gizeko 10etan, Areatzako Bakearen etxean.


 

AZKEN AGURRA

           

            Senideok, gaurko Ebanjelioan agertu diran seme bietan ederto margotuta gelditu gara; argi-argi erakutsi deuskue gure izakerea zelakoa dan: parkamena eskatzen dogu, baina parkamena emoteaz ahaztu egiten gara. Gure senide-alkarteko giroa barriztatzeko, etxeko Aitaren bihotz ona beharrezko jaku.

            A lo largo de la semana, vamos a recordar la parábola que hemos escuchado e intentaremos llevarla a la vida. Para ello recibamos la bendición de Dios.

 

            "Eskerrik asko, Jauna...”










GARIZUMAKO IV. DOMEKEA



            Josueren liburutik (Jos 5, 9-12)

    

     Egun hareetan, Jaunak honan esan eutson Josueri: “Gaur kendu deutsuet Ejiptoko lotsaria”.

     Israeldarrak Gilgal-en etxolatu ziran, eta hantxe ospatu eben Pazkoa, hilaren hamalauko arratsaldean, Jeriko-ko zelaian. Pazko—biharamonean, egun horretan bertan, lurraren frutuetatik jan eben; ogi-hilak eta gari-garau erreak.

     Lurreko frutuetatik jaten hasi ziranean, atertu egin zan  mana. Israeldarrak ez eben gehiago manarik jan, eta urte haretan Kanaan—lurreko grutuz janaritu ziran.

    

Erantzun-salmoa       Sal 33, 2-7



Dastatu egizue eta ikusi

zein samur dan Jauna.



     Bedeinkatu dagidan aldi oro Jauna

­nire ahoan beti Haren gores pena

Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,

poztu beitez apalak hori entzutearekin.

     Handietsi nirekin Jauna,

ospatu daigun batera Haren izena.

Jaunaren bila nenbilen eta entzun ninduan

bildur guztietatik atara ninduan.

     Begitu egiozue alaitu zaitezen,

zuen aurpegiak lotsatu ez daitezen.

Dohakabe honek oihu egin eban, eta Jaunak entzun.

estualdi danetatik atara dau bere eskuz.



San Paulo Apostoluak Korintoarrei (2 Kor 5, 17-21)



     Senideok: Kristorena dana, sorkari barri da; zaharrarenak egin dau, barria, hasi da.

     Eta guzti hau Jaungoikoagandik dator Kristoren bitartez bere adiskide egin gaitu‑ta, eta adiskidetzeko zerbitzua geuri ezarri deusku. Izan ere, Jaungoikoak mundua Beragaz adiskidetzen ziharduan Kristogan, gizonei pekatuen kontua eskatu barik; eta geuri emon euskun adiskidetzearen hitza. Guk Kristoren ordezko lez dihardugu, beraz; Jaungoikoak geure ahoz iragarriko, baleutsue lez.

     Jaungoikoaren izenean eskatzen deutsuegu; adiskidetu zaiteze Jaungoikoagaz. Pekaturik ezagutu ez eban Ha, Jaungoikoak gugaitik pekatu bihurtu eban, guk Haregaz bat eginda Jaungoikoaren salbamena lortu daigun.        





Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 15, 1‑3.11‑32)

    

     Aldi haretan, zergalariak eta pekatariak piloka hurreratu ohi jakozan Jesusi entzuten. Eta farisearrak eta idazlariak alkarregaz marmarrean hasi ziran esanez «Honek ondo hartzen ditu pekatariak, eta jan ere egiten dau eurakaz».

     Orduan Jesusek parabola hau esan eutsen:

     «Gizon batek seme bi eukazan; gazteenak esan eutsan aitari: "Aita, emoidazu dagokidan senipartea ondasunetatik" Eta aitak banandu egin eutsezan ondasunak. Egun gitxi barru, seme gazteena, bere gauza guztiak batu eta urrunera joan zan; eta nasaikerian bizi izanez, ondasun guztiak jan zituan.

     Eukan guztia eralgi ondoren, gosete handi bat sortu zan lurralde haretan eta beharrizana sentitzen hasi zan mutila. Orduan herri haretako bategana joan eta haren morroi jarri zan, eta harek bere larreetara txerrizain bialdu eban. Txerriek jaten eben ezkurrez bete nahi izaten eban sabela, baina inok ez eutson emoten.

     Orduan bere barrura bihurtu eta esan eban: "Hamaika morroi bada gure aitarenean nahiko ogi daukala eta ni hemen goseak hilten! Jagi eta banoa neure aitagana, eta esango deutsat: Aita, pekatu egin dot zeruaren aurka eta zure aurka; ez dot gehiago zure seme izenik merezi; hartu naizu zure morroietako bat lez». Eta jagi, eta bere aitagana abiatu zan.

     Oraindino urrun egoala ikusi eban aitak, eta erruki izan eban; joan zan arineketan haregana, besarkatu eban eta mosuka hasi jakon. Semeak esan eutson: Aita, pekatu egin dot zeruaren aurka eta zure aurka, ez dot gehiago zure seme izenik merezi».



     Aitak, ostera honan esan eutsen bere morroiei: "Ekarri behingoan soinekorik ederrena, eta jantzi egiozue; ipini egiozue eraztuna eskuan, eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizena, eta hil; jan daigun, eta jai egin: nire seme hau hilda egoan eta biztu egin da‑ta; galduta egoan, eta aurkitu egin dogu‑ta." Eta hasi ziran jai egiten.



     Seme zaharrena soloan zan. Eta handik etxera hurreratzekoan, soinu eta dantzak entzun zituan eta: morroi bati dei eginda, ha zer zan itaundu eutson. Morroiak erantzun: "Zure anaia etorri da, eta aitak zekor gizena hil dau, semea onik aurkitu daualako". Ha hasarratu egin zan, eta ez eban sartu gura. Eta aita, urtenda, sartzeko erreguka hasi jakon. Baina semeak erantzun eutson aitari: "Horrenbeste urtetan zure zerbitzuan egon, zure esanik behin ere egin barik itzi ez, eta aumatxo bat ere ez deustazu sekula emon lagunartean jateko; eta emagalduakaz bere ondasuna janda, zure seme hori etorri danean, zekor gizena hil deutsazu".

     Aitak orduan : "Seme, zu beti neugaz zagoz, eta nirea dan guztia zeurea dozu; jai egin behar genduan eta poztu, zure anaia hau hilda egoan eta biztu egin da‑ta; galduta egoan, eta aurkitu egin dogu‑ta"»



 

No hay comentarios: