Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 8 de marzo de 2022

Garizumako 2. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. 
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.













 

                                            

                                                                                         GARIZUMAKO II. DOMEKEA – C

 

SARRERAKO OHARRA

 

          Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi;

          Joan dan domekan Jesusek basamortuan izan eban esperientzian laguntzeko abagunea izan genduan. Gaur, garizumako bigarren domeka honetan, beragaz Tabor mendiko bizikizunean parte hartzeko deia egiten jaku. Aitak bere Seme Maiteari entzuteko esango deusku.

          Gure bildurren aurrean, Kristo antzaldatuak itxaropenezko ezaugarri bat eskeintzen deusku: beragaz bidelagun bagara, gure bizitzak eta gure munduak, nahiz eta horretarako gurutzea jasan beharra izan, etorkizuna daukala.

 

          Bat egin daigun abestian, ospakizunari hasierea emoteko.

 

 SARRERAKO ABESTIA: "Zure aurpegi bila… "

 

 

ABADEAREN AGURRA

 

Entzun eta jarraitu nahi deutsagun

Jesukristo, Jainkoaren seme maitea,

izan bedi zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

          Pekatari gara, baina era berean Jainkoaren seme-alaba; Jainkoaren errukian eta parkamenean konfiantza ipinita jo daigun Berarengana.

 

·        Jesus Jauna, pekatariengana hurreratu eta onartzen dozuzana. Erruki, Jauna!

·        Jesus Jauna, fedez eta itxaropenez jokatzera deitzen gaituzuna. Kristo, erruki!

·        Jesus Jauna, kurutzean oso osorik eskeintzean guretzat salbamen egiten zarana. Erruki, Jauna!

 

HITZAREN LITURGIA

 

Gn 15, 5-12. 17-18:

 

            Jaungoikoak Abrahani agintzari edo promesa bat egiten deutso: herri haundi baten aita izango dala eta bere ondorengoei lurralde bat emongo deutsela. Gaurko fededunok ere Abrahanen ondorengo gara eta Jaungoikoak bizitza betea eta zoriontsua eskeintzen deusku.

 

Erantzun-Salmoa: 26. Salmoa

 

            Abrahanen barneko esperientzia geureganatzera, garoaz gaurko salmoak. Jauna da gure argi eta salbamen.

 

"Jauna dot argi eta salbamen".

 

 

Flp 3, 17 - 4, 1:

            Irakurgai  honetan, Jaunari leial izaten jarraitzeko eskatuko deusku San Paulok.

 

Lk 9, 28b-36:

 

            Jesusek bere heriotzea iragarri deutse apostoluei; baina honeek ezin dabe sinistu Jesusek neke-bidea hartu behar dauanik. Tabor mendiko esperientziak heriotzeak nora daroan ikusten lagunduko deutse.  Goratu dagigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

Homili amaieran

 

Garizumako geografia

hartu dagigun kontuan:

Espirituak gidatzen gaitu

ez jausteko pekatuan.

Gauzak pilatzen, aginte guran,

itxura huts famatuan,

ez geratzeko erakusten dau

Jesusek basamortuan.

 

Espirituak mogitzen gaitu

basamortutik mendira,

bertan gozatuz atsedenean

otoitz onaren dirdira.

Gure barruak antzaldaturik

jarri herrira begira

pobreak eta baztertu danak

gu itxaroten han dira.

 


 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jesusengan, bere kurutzean, gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako Kurutziltzatuari begiratuz egin dagigun otoitz:

 

§  Eliztar guztion alde. Abrahamen antzera, Jaungoikoaren agintzariez fidatu gaitezan eta gure fedea bere deiari emondako erantzun zintzo lez bizi dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

§  Gure historiako gurutziltzatuen alde batez ere une honetan ukraniarrak, eurengan ikusi dagigun Kristo gurutziltzatua, eta guztiok bake sortzaile izan gaitezan, Eskatu deiogun Jaunari.

§  Eguneroko bizitzan hutsik, triste, bizi-poz barik dagozanen alde. Gure itxaropenaren barri emon deiegun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

§  Eukaristia ospatzeko batu garan guztion alde. Entzun barri dogun Berbearen argiak eta erdibanatuko dogun Ogiaren indarrak kristau Alkarteko kide izate hori sendotu deiguen. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotz zabaltasuna. JGJB. Amen.

 

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Apostoluek Tabor mendian lez, Eukaristia honetan, geuk ere Jesusi entzun deutsagu. Goazen orain geure testigantzeaz Haren  berbea iragartera eta zabaltzera.

 

 

ABESTIA: 












GARIZUMAKO II. DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARRA

 

          Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi;

          Joan dan domekan Jesusek basamortuan izan eban esperientzian laguntzeko abagunea izan genduan. Gaur, garizumako bigarren domeka honetan, beragaz Tabor mendiko bizikizunean parte hartzeko deia egiten jaku. Aitak bere Seme Maiteari entzuteko esango deusku.

 

          Frente a nuestros miedos, Cristo transfigurado nos ofrece una señal cargada de esperanza: si seguimos su camino, nuestras vidas y nuestro mundo tienen futuro, aunque antes tengamos que pasar por la cruz.

 

          Bat egin daigun abestian, ospakizunari hasierea emoteko.

 

 SARRERAKO ABESTIA: "Zure aurpegi bila… "

 

ABADEAREN AGURRA

Entzun eta jarraitu nahi deutsagun

Jesukristo, Jainkoaren seme maitea,

izan bedi zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

          Pekatari gara, baina era berean Jainkoaren seme-alaba; Jainkoaren errukian eta parkamenean konfiantza ipinita jo daigun Berarengana.

 

·        Jesus Jauna, pekatariengana hurreratu eta onartzen dozuzana. Erruki, Jauna!

·        Tú, que nos  llamas a la fe y a la esperanza. Kristo, erruki!

·        Jesus Jauna, kurutzean oso osorik eskeintzean guretzat salbamen egiten zarana. Erruki, Jauna!

 

HITZAREN LITURGIA

 

Gn 15, 5-12. 17-18:

            Jaungoikoak Abrahani agintzari edo promesa bat egiten deutso: herri haundi baten aita izango dala eta bere ondorengoei lurralde bat emongo deutsela. Gaurko fededunok ere Abrahanen ondorengo gara eta Jaungoikoak bizitza betea eta zoriontsua eskeintzen deusku.

            Dios, el Señor, da su palabra a Abrahán y éste confía en la promesa de Dios y permanece fiel hasta la muerte.

 

Erantzun-Salmoa: 26. Salmoa

            Abrahanen barneko esperientzia geureganatzera, garoaz gaurko salmoak. Jauna da gure argi eta salbamen.

            “El Señor es mi luz y mi salvación” canta el salmista que confía en el Señor y en su bondad.

 

"Jauna dot argi eta salbamen".

 

Flp 3, 17 - 4, 1:

 

            Irakurgai  honetan, Jaunari leial izaten jarraitzeko eskatuko deusku San Paulok.

            San Pablo pide a los cristianos de Filipo, que vivan con fidelidad a Jesucristo.

 

Lk 9, 28b-36:

 

            Jesús se transfigura delante de algunos apóstoles. Les da ánimos para seguir el camino de la cruz.

 

            Jesusek bere heriotzea iragarri deutse apostoluei; baina honeek ezin dabe sinistu Jesusek neke-bidea hartu behar dauanik. Tabor mendiko esperientziak heriotzeak nora daroan ikusten lagunduko deutse.  Goratu dagigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

Homili amaieran

 

Garizumako geografia

hartu dagigun kontuan:

Espirituak gidatzen gaitu

ez jausteko pekatuan.

Gauzak pilatzen, aginte guran,

itxura huts famatuan,

ez geratzeko erakusten dau

Jesusek basamortuan.

 

Espirituak mogitzen gaitu

basamortutik mendira,

bertan gozatuz atsedenean

otoitz onaren dirdira.

Gure barruak antzaldaturik

jarri herrira begira

pobreak eta baztertu danak

gu itxaroten han dira.

 

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jesusengan, bere kurutzean, gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako Kurutziltzatuari begiratuz egin dagigun otoitz:

 

§  Eliztar guztion alde. Abrahamen antzera, Jaungoikoaren agintzariez fidatu gaitezan eta gure fedea bere deiari emondako erantzun zintzo lez bizi dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

§  Gure historiako gurutziltzatuen alde batez ere une honetan ukraniarrak, eurengan ikusi dagigun Kristo gurutziltzatua, eta guztiok bake sortzaile izan gaitezan, Eskatu deiogun Jaunari.

§  Para que busquemos espacios de silencio y paz oracional y actualicemos en nosotros la experiencia de la Transfiguración.  Eskatu deiogun Jaunari.

§  Por quienes participamos en esta Eucaristía, para que la luz de la Palabra que hemos escuchado y la fuerza del Pan que vamos a compartir, refuercen nuestro   sentido de pertenencia a la Comunidad cristiana. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotz zabaltasuna. JGJB. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Apostoluek Tabor mendian lez, Eukaristia honetan, geuk ere Jesusi entzun deutsagu. Goazen orain geure testigantzeaz Haren berbea iragartera eta zabaltzera.

            Iluminados y fortalecidos con la Palabra de Dios y la Eucaristía, seamos testigos ante el mundo de Jesús el Salvador y Mesías de todos. Para ello recibamos la bendición de Dios.

 

            ABESTIA






               

GARIZUMAKO II. DOMEKEA

     Hasiera liburutik (Has 15, 5‑12. 17‑18)

     Egun hareetan, Jaunak kanpora atara eban Abrahan eta esan eutson: «Begira zerura, eta kontatu egizuz izarrak, ahal badozu ». Eta gainera esan eutson: «Horren­beste izango dira zure ondorengoak». Abrahanek sinistu egin eutson Jaunari, eta Jaunak aintzat hartu eutson zuzentasunerako. Eta esan eutson: «Neu naz Jauna, Kaldeako Ur herritik zu atara zaitudana, lurralde honen jabe egiteko».
     Eta Abrahanek: «Jainko Jauna, nondik ezagutuko dot jabe izango nazana?»
     Jainkoak erantzun: «Ekarri egidazuz hiru urteko behi bat, hiru urteko ahari bat, usapal bat eta usakume bat». Ekarri zituan Abranek guzti honeek, eta erdibitu egin zituan, eta erdi bakoitza beste erdiaren aurrean ipini eban; baina hegaztiak ez zituan erdibitu. Hegazti harrapariak hildako piztietara etozan, eta Abrahanek uxatu egiten ebazan.
     Eguzkia sartzean, Abrahan logura haundiak hartu eban, eta ikara handi bat jausi jakon gainera.
     Eguzkia sartu eta ilun egin zanean, laba bat agertu zan ketan, eta zuzi bat sutan, zati hareen artetik igarotzen. Egun hareetan Jaunak alkargoa egin eban Abranegaz, esanez : «Zure ondorengoei emongo deutset lurralde hau, Egiptoko ibaitik Eufrates ibai handiraino».       

Erantzun-salmoa       Sal 26, 7-14

Jauna dot argi eta salbamen.

     Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?
Jauna biziaren babes, nork ni izutu?
     Jauna, nire deiadar hotsa entzun egizu,
erruki zakidaz eta aditu nagizu.
Zuk esana bihotzean dot entzuten:
«Bilatu egizue nire aurpegia».
     Zure aurpegi bila naiabiltzu, Jauna,
ez niri ezkutatu aurpegi hori,
zure morroi hau hasarrez ez baztertuta utzi.
Laguntza zaitut, ez nagizula hondatu,
Jainko nire salbamen, eskutik ez nagizu askatu.

Jaunaren ontasuna ikusi ustean
nago bizien lurrean.
Itxaron Jaunagan eta adore izan,
bizkortu bekizu bihotza eta itxaron Jaunagan.

     San Paulo Apostoluak Filipotarrei (Flp 3,17-4,1)

     Senideok: Izan zaiteze guztiok neure antzeko, eta begiratu nigan daukazuen eredura dabiltzanei. Asko dira ‑askotan esan deutsuet, eta orain negarrez dinotsuet‑ Kristoren kurutzearen arerio lez dabizanak: horreen azkena hondamendia da; horreen jainkoa, sabela; horreen harrokeria, euren lotsarietan dago; lurreko gauzetan horreen egarria.
     Guk zeruan dogu geure herria; eta itxaron ere, handik itxaroten dogu Salbatzailea, Jesukristo gure Jauna. Berak aldatuko dau gure gorputz ezerez hau, Bere gorputz aintzatsuaren antzeko eginez; gauza guztiak menperatzeko daukan indarraz.
     Holan, bada, ene senide maite eta bihotzekook, nire poza eta koroia zareenok, iraun egizue holantxe Jaunari leial, ene maiteok.


Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 9, 28b‑36)

     Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta Joan, eta mendira igo zan, otoitz egiteko. Otoitzean egoala, Haren aurpegia antzaldatu eta Haren jantzia zuri distiratsu egin zan. Honetan, gizon bi egozan Haregaz berbetan: Moises eta Elias ziran, aintzatan agertuak; eta Jesusek Jerusalenen jasan behar eban heriotzaren gainean berba egiten eben. Pedro eta lagunak loguraz erreta egozan; baina itzartu ziran eta Jesusen aintza eta Beronegaz egozan gizon biak ikusi ebezan.
     Honeek Harengandik alde egiterakoan, Pedrok badi­notso Jesusi: «Maisu, bai ederto gagozala gu hemen! Egin daiguzan hiru txabola: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat, eta bestea Eliasentzat». Ez ekian zer inoan ere.
     Hau esaten egoala, hodei bat sortu zan, eta estaldu egin zituan, eta hodeian sartzean bildurrak hartu zituan. Hodeitik abots bat entzun zan: «Hauxe da nire Semea, nire Aukeratua. Entzun egiozue». Abotsa isiltzean, Jesus bakarrik egoan.
     Ikasleak isilik egon ziran, eta egun hareetan ez eutsoen inori esan ikusitakorik ezer.

 

No hay comentarios: