Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 15 de marzo de 2022

Garizumako 3. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. 

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 


Irakurgaiak euskeraz.







                                      

GARIZUMAKO III. DOMEKEA - C

San Jose, Euskal Elizbarrutietako Misioak

 

SARRERAKO OHARRA

 

          Egun on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

          Garizuman, Pazkora bidean, aurrera jarraitzen dogu. Gaurko Hitzak erakusten deusku Jainkoa beti arduratzen dala sufritzen dauenagaz, beti entzuten dauela sufritzen dauenaren erregua. Eta Jesusek aurkezten deuskun Jainkoak bere zaintzak eskaintzen deuskuz, Ebanjelioaren parabolan agertzen dan lez.

          Gaur, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako lurraldeetan, gure  Elizbarrutietako Misino Eguna dogu. Kanpaina honen goiburua hau da: “Konpromisoa berrituz”.  Han edo hemen, misioan egoteko modua barritzera animatzen gaitu.  Era apartekoz gogoratu daiguzan gure misiolariak, eta barriztau dagigun gure misiolari izateko konpromisoa, Jesusen Barri Onaren mezulari izateko, bateatu guztion konpromisoa da ta.

          Hasi gaitezan      abestuz.

 

 SARRERAKO ABESTIA: "Jesusen Eliza misiolaria gara."

 

ABADEAREN AGURRA

 

            Errukitsua dan, bere aurpegia Jesusengan erakusten deuskun eta pertsona bakoitza etenbarik bilatzen dauan Jaungoiko gure Aita egon bedi zuekin.

 

 

DAMU OTOITZA

 

·        Zure aurrean sasi-jainkoak sortu barik, leialtasunean bizitzeko dei egiten deuskuzu. Erruki, Jauna!

 

·        Kurutzeko erabateko eskeintzan zure jakituria eta haunditasuna erakusten deuskuzuz. Kristo, erruki!

 

·        Txiroen aldeko zuzentasun eta maitasunean adierazoten dan gurtza jasotzen dauan tenplu barria zara. Erruki, Jauna!

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 3, 1-8a. 13-15:

 

            Sugarretan egoan sasian agertu jakon Jaungoikoa Moisesi. Eta Jaungoiko salbatzaile lez agertu jakon: israeldarrak Egiptoko morroitzatik askatuko zituan Jaungoiko lez.

 

Erantzun-Salmoa: 102. Salmoa

            Jainkoa errukitsua dala diñosku salmisteak. Abestu daigun  eskerronez beterik Jainkoaren  amaibako maitasun eta errukia

 

“Erruki hutsa dogu Jauna...."

 

1 Kor 10, 1-6. 10-12:

            Bizia salbau nahi badogu, bihotz-barritzera dei egingo deusku San Paulo apostoluak.

 

 

Lk 13, 1-9:

           

            Jesusen berbea entzuteko, zutundu gaitezan eta bihotzez goratu dagigun, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

Homili amaieran

 

Espirituak mogitzen gaitu

basamortutik mendira,

bertan gozatuz atsedenean

otoitz onaren dirdira.

Gure barruak antzaldaturik

jarri herrira begira

pobreak eta baztertu danak

gu itxaroten han dira.

 

Lan gogorrean emoten dira

bizitzan ordu ugari,

egiten dogun ahalegin dana

ez da sarritan nabari,

fruitu eskasa edo ustela

nahiz agertu arbolari,

pazientzian maisu zu zara

izan zaitez gure sari.

 


 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Gure Aita Jaungoikoak bere seme-alaben otoitza beti onartzen dauala jakinda, konfiantza beteaz dinotsogu: AITA, ENTZUN EIGUZU.

 

§  Eskatu dagigun gaur Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako elizbarrutietako elizen alde; sinodo-garai honek, Espirituak bultzaturik, misioaren aldeko konpromisoan bizi gaitezan. Egin dagigun otoitz.

 

§   Kristau guztiak, Jesusek eroanak sentituz, pozez gainezka bizi gaitezan eta bizi-poz hori zabaldu deigula arazoei aurpegia emoteko adore barik bizi diranen artean. Egin dagigun otoitz.

 

§  Gure erosotasuna ausardiaz salatzeko gauza diran abots profetikoak egon daitezan eta Ebanjelioaren eskakizunak gogoratu deiguezan. Egin dagigun otoitz.

 

§  Gure kristau alkarteen alde. Jaungoikoaren Berban konfiantza jarriz, harrerea, errespetua eta emotea legezko jarrerak bultzatu daiguzan. Egin dagigun otoitz.

 

            Zeuk dozu, Jauna, gure beharrizanen barri. Onartu orain aurkezten deutsaguzanak zure Seme Jesukristoren eskeintza eta testigantzaren bitartez, errege...


OHARRA: Gaur batzen dan dirua gure Elizbarrutietako misinoen alde izango da. Eskerrik asko.


 AZKEN OHARRA:

Arratiako Elizaren Eguna 2022
Aurten Lemoan, martxoaren 25ean, barikua, arrastiko 6etan.

AZKEN AGURRA

            Orain amaitzen dogun ospakizun honek, aste barruan zehar, Pazkoarako bidean zintzo jarraitzen lagundu deigula. Gure bizitzak barriztatze lanari gogor ekin deiogula.

 

Zoaze, mundu guztira eta iragarri Barri Ona








GARIZUMAKO III. DOMEKEA - C

San Jose, Euskal Elizbarrutietako Misioak

 


SARRERAKO OHARRA

         

          Egun on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

          Garizuman, Pazkora bidean, aurrera jarraitzen dogu. Gaurko Hitzak erakusten deusku Jainkoa beti arduratzen dala sufritzen dauenagaz, beti entzuten dauela sufritzen dauenaren erregua. Eta Jesusek aurkezten deuskun Jainkoak bere zaintzak eskaintzen deuskuz, Ebanjelioaren parabolan agertzen dan lez.

.  Hoy, en nuestras diócesis de Bizkaia, Gipuzkoa y Álava tenemos un recuerdo especial de las Misiones Diocesanas Vascas. Hace más de 70 años que salieron los primeros misioneros. El lema para esta campaña es: “Renovamos el compromiso / Konpromisoa berrituz” que nos anima a renovar nuestra manera de estar en misión tanto aquí como allá.

            Hasi gaitezan    abestuz.

 

 SARRERAKO ABESTIA: "Jesusen Eliza misiolaria gara"

 

ABADEAREN AGURRA

 

            Errukitsua dan, bere aurpegia Jesusengan erakusten deuskun eta pertsona bakoitza etenbarik bilatzen dauan Jaungoiko gure Aita egon bedi zuekin.

 

 

DAMU OTOITZA

 

·        Zure aurrean sasi-jainkoak sortu barik, leialtasunean bizitzeko dei egiten deuskuzu. Erruki, Jauna!

 

·        Kurutzeko erabateko eskeintzan zure jakituria eta haunditasuna erakusten deuskuzuz. Kristo, erruki!

 

·        Txiroen aldeko zuzentasun eta maitasunean adierazoten dan gurtza jasotzen dauan tenplu barria zara. Erruki, Jauna!

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 3, 1-8a. 13-15:

 

            Sugarretan egoan sasian agertu jakon Jaungoikoa Moisesi. Eta Jaungoiko salbatzaile lez agertu jakon: israeldarrak Egiptoko morroitzatik askatuko zituan Jaungoiko lez.

            Dios es Alguien que está cerca de su pueblo, al que quiere liberar de su esclavitud.

 

Erantzun-Salmoa: 102. Salmoa

 

            Jainkoa errukitsua dala diñosku salmisteak. Abestu daigun  eskerronez beterik Jainkoaren  amaibako maitasun eta errukia

            El salmo 102  es un canto de profundo agradecimiento a Dios por la ternura que siente hacia sus hijos y por la generosidad con que perdona sus culpas.

 

“Erruki hutsa dogu Jauna...."

1 Kor 10, 1-6. 10-12:

            Bizia salbau nahi badogu, bihotz-barritzera dei egingo deusku San Paulo apostoluak.

            No es fácil mantenerse firmes. Todos nacimos en el bautismo, comemos el pan y bebemos el cáliz; pero podemos caer. Jesús es nuestra fuerza.

 

Lk 13, 1-9:

            Los acontecimientos de la vida, nos hacen pensar y nos invitan a aprovechar el tiempo, para dar frutos de salvación.           

            Jesusen berbea entzuteko, zutundu gaitezan. Eta bihotzez goratu dagigun, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

Homili amaieran

 

Espirituak mogitzen gaitu

basamortutik mendira,

bertan gozatuz atsedenean

otoitz onaren dirdira.

Gure barruak antzaldaturik

jarri herrira begira

pobreak eta baztertu danak

gu itxaroten han dira.

 

Lan gogorrean emoten dira

bizitzan ordu ugari,

egiten dogun ahalegin dana

ez da sarritan nabari,

fruitu eskasa edo ustela

nahiz agertu arbolari,

pazientzian maisu zu zara

izan zaitez gure sari.



 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Gure Aita Jaungoikoak bere seme-alaben otoitza beti onartzen dauala jakinda, konfiantza beteaz dinotsogu: AITA, ENTZUN EIGUZU.

 

§  Eskatu dagigun gaur Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako elizbarrutietako elizen alde; sinodo-garai honek, Espirituak bultzaturik, misioaren aldeko konpromisoan bizi gaitezan. Egin dagigun otoitz.  

 

§  Por la guerra que  sufren  nuestros hermanos en Ucrania y sus consecuencias, para que cesen las hostilidades que destruyen vidas y los políticos se dediquen a construir y no destruir. Egin dagigun otoitz.

 

§  Por los misioneros y misioneras junto con las comunidades cristianas de Ecuador, Kenia, Ruanda, El Congo y Angola; para que, con su manera de vivir, nos acerquen al Dios de los pobres y, para que desde la solidaridad, les ofrezcamos nuestra oración y nuestra aportación económica.  Egin dagigun otoitz.

 

§  Gure kristau alkarteen alde. Jaungoikoaren Berban konfiantza jarriz, harrerea, errespetua eta emotea legezko jarrerak bultzatu daiguzan. Egin dagigun otoitz.

 

            Zeuk dozu, Jauna, gure beharrizanen barri. Onartu orain aurkezten deutsaguzanak zure Seme Jesukristoren eskeintza eta testigantzaren bitartez, errege.

 

AVISO. La Colecta de hoy será destinada a nuestras Misiones Diocesanas. Eskerrik asko...


 

AZKEN AGURRA

            Orain amaitzen dogun ospakizun honek, aste barruan zehar, Pazkoarako bidean zintzo jarraitzen lagundu deigula. Gure bizitzak barriztatze lanari gogor ekin deiogula.

            La eucaristía que hemos celebrado, nos da fuerza para que podamos dar frutos de salvación a lo largo de esta semana. Seamos fieles a  nuestra vocación cristiana.

 

Zoaze, mundu guztira eta iragarri Barri Ona









GARIZUMAKO III. DOMEKEA



      Urteera liburutik (Ur 3, 1‑15)

      Egun hareetan, Moises, bere aitaginarreba Jetro­ren, Madiango abadearen, ardiak zaintzen ebilen; basoaren beste aldera eroan ebazan, eta Horebera, Jainkoaren mendira, heldu zan. Han Jaunaren aingerua agertu jakon, sasi artetik urteten eban sugar baten. Moisesek begiratu eban, eta sasia, sutan egon arren, ez zan erreten.
      Orduan Moisesek esan eban: «Banoa gauza harrigarri hau ikusten: zelan ez dan sasia erreten». Ikusi eban Jaunak, bajoiala begiratzera, eta dei egin eutson sasi artetik, eta esan: «Moises, Moises!» Honek erantzun: «Hemen nozu!» Eta Jaunak: «Ez hurreratu; kendu oinetakoak, lur santua da‑ta zu zagozan tokia».
      Eta esan eutson gainera: «Ni zure gurasoen Jainkoa naz, Abrahanen Jainkoa, Isaaken Jainkoa, eta Jakoben Jainkoa».Orduan Moisesek aurpegia estaldu eban, Jainkoari begiratzeko bildurrez.
      Jaunak esan eutson: «Ikusi dodaz Egipton dagoan nire herriaren nekeak, entzun dodaz hareen marmarrak, euren langilezainen aurka; ezagutu dodaz hareen oinazeak. Beraz, jaitsi egin behar dot, egiptoarren eskuetatik nire herria atarateko, eta lur haretatik lur on eta zabalera igonazoteko, esnea eta eztia darion lurraldera».
      Moisesek esan eutson Jainkoari: «Bai, Jauna, joango naz israeldarrakana, eta esango deutset: "Zuen gurasoen Jaungoikoak bialdu nau zuokana". Eta hareek itauntzen badeuste: "Zelan dau izena?", nik zer erantzun behar deutset?» Jaungoikoak Moisesi : «Nazana naz Ni. Eta hauxe esango deutsezu israeldarrei: "Ni‑naz"‑ek bialdu nau zuokana».
      Jainkoak gainera esan eutson Moisesi: «Honan berba egin behar deutsezu israeldarrei : "Jaunak, zuen gurasoen Jainkoak, Abrahanen Jainkoak, Isaaken Jainkoak, Jakoben Jainkoak, bialdu nau zuokana. Hauxe da nire izena betiko; holantxe deituko deustazue gizaldien gizaldietan"».


Erantzun-salmoa        Sal 102, 1-11

Erruki hutsa dogu Jauna,

errukia ta maitasuna.


      Ene arima, goratu egizu Jauna,
Nire barru osoak Haren izen deuna.
Ene arima, goratu egizu Jauna,
Eta ez ahaztu Harek zuri egina.
      Berak parkatzen ditu zure hobenak,
Osatzen zure gatxak danak;
Askatzen dau heriotzatik bizia,
Emoten deutso koroitzat grazia eta errukia.
      Jaunak egintza zuzenak ditu egiten,
Zapaldu guztiei eurena deutse bihurtzen.
Erakutsi zeuntson bidea Moisesi,
Berak eginak Israel-seme guztiei.
      Errukior da Jauna eta bihozbera,
Hasarre gatxa eta guztiz onbera.
Zerua lurretik goi dagoan heinean,
Goi da Haren maitasuna bildur deutsoenen gainean.

      San Paulo Apostoluak Korintotarrei (1 Kor 10, 1-6. 10-12 )

      Senideok: ez zaituet ezjakinean euki gura; gure asabak danak egon ziran hodeipean eta danak igaro eben Itsaso Gorria. Danak hartu eben bateoa hodeian eta itsasoan, Moisesegaz bat egiteko. Danak jan eben espirituzko janari bera, eta danak edan espirituzko edari bera; izan ere, eurekaz batera joian espirituzko harkaitzetik edaten eben eta; harkaitz hori Kristo zan. Hala ere, euretariko asko eta asko, ez jakozan atsegin izan Jainkoari, eta hilik gelditu ziran basamortuan.
      Hau guztia guretzat ikasbide izateko gertatu zan, gaiztakeriaren guraririk izan ez dagigun, hareek izan eben lez. Ez dagizuela marmarrean jardun, euretariko batzuk jardun eben lez, eta heriotza emoilearen eskuz hil ziran.
      Guzti hau, geure ikasbiderako jazoten jaken; eta gu, azken aldi honetan bizi garanok zentzarazoteko idatzi zan. Beraz, zutik dagoala uste duanak, bego zuhur, jausi ez daiten.  

     

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 13, 1-19)

      Aldi haretan, etorri jakozan Jesusi batzuk, Galilear batzuei jazotakoaren barri emoten: Pilatok galilear hareen odola euren opariekin nahastu egin ei ebala. Jesusek erantzun eutsen: Uste dozue galilear horreek beste galilearrak baino pekatariago zirala, heriotza hori izan ebelako? Ez horixe! Eta zuek ere, bihozbarritzen ez bazaree, bardin hilko zaree danok.
      «Eta Siloeko dorreak azpian harrapatuta hil ziran hamazortzi hareek, gainerako jerusalemdarrak baino pekatariago zirala uste al dozue? Ez horixe! Eta zuek ere, bihozbarritzen ez bazaree, danok hilko zaree».
      Gero, parabola hau esan eutsen Jesusek: «Gizon batek pikondo bat eukan bere mahastian landatua. Joan zan piku bila eta ez eban aurkitu. Orduan, mahastizainari esan eutson: Begira, badira hiru urte pikondo honetara piku bila natorrela, eta ez dot aurkitzen. Ebagi egizu. Zertarako egongo da hor lurra alferrik jaten?
      Baina mahastizainak erantzun eutson: Jauna, itzi egizu aurtengoz; bitartean, hondoa aitzurtu eta ongarria botako deutsat ea aurrerakoan fruiturik emoten dauan; eta bestela, moztu».



No hay comentarios: