Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO
I. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARRA
Egun
on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Joan dan eguaztenean -hauts ospakizuna
eginaz- Garizuma deritzagun
bost asteko denporaldiari hasiera emon deutsagu. Bere amaieran, gure fedearen
ospakizunik garrantzitsuenean jarten gaitu kristinauok: Jesusen nekaldi,
heriotza eta berbizkundean. Jaunaren Pazkoan.
Garizumako lehenengo astetik,
basamortuko bidea egiteko konbite egiten deusku Jaungoikoak. Basamortua, geure
barruagaz eta Jaungoikoagaz alkartzeko toki berezi eta esanguratsua da.
Basamortuan tentaldiaren zirikadak izaten ditugu, eta zer nahi dogun ebazteko
toki sakon eta bizia dogu. Gaur, Jesukristok berak hartu eban bidea hartzeko
proposamena egiten deusku.
ABESTIA: Zabaldu
egizuz Jauna...
ABADEAREN AGURRA
Maite gaituan eta bihozbarritzera dei
egiten deuskun Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea izan beitez zuekin.
DAMU OTOITZA
Geure barruan ixiltasuna eginez, konturatu
gaitezan geure pekatuaz eta damutu, Jaunari parkamena eskatzeko.
+ Jesus Jauna, Aitarengana daroan bidea zareana. Erruki
Jauna.
+ Jesus Jauna, tentaldian jausten garanoi parkatzen
deuskuzuna. Kristo erruki.
+ Jesus Jauna, gu pekatutik askatzeko kurutzean
hil zinana. Erruki Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Dt 26, 4-10:
Israel herriaren
fedea ez da egia batzuk sinistea. Giza-historiaren barruan salbatzen diharduan
Jaungoikoagan sinistea baino. Israelen historia guretzat ere argibide da: geu
ere morrontza-etxetik askatasunerako bidea egitera goaz.
Erantzun-Salmoa: 90. Salmoa
Askatasunerako bidean, ez gagoz
bakarrik. Kanta deiogun atsekabe-aldian gure ondoan babez jakun Jainkoar"Zagoz nirekin, Jauna,
larrialdian"
Erm 10, 8-13:
San Pauloren berbak gogoratuko
deuskue, gure fedearen iturburua Jaungoikoaren Berbea dala: berak laguntzen
deusku eta argitzen gaitu.
Lk 4, 1-13:
Jesus, gizona zan aldetik, geu lez
tentatua izan zan; baina tentaldiak garaitu egin zituan. Goratu dagigun Jauna "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Erruki eta graziaren denporaldi honetan, egin dagigun otoitz
Jesus basamortura eroan eban Espirituak berak lagundu deigun:
- Gure Elizearen alde. Jaunaren Hitza
onarturik Jesukristoren jarraitzaile leialak izaten lagundu deigun, eta
pertsona guztien onerako dan ogia irabazteko indartu gaizan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gaixoen alde, zapalduen
alde, gerraren menpean dagozan larrituen alde, behartsu guztien alde; Jaunaren
Espiritua eurengan sentitu dagien. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gure bizitzan, pertsonak direla
garrantzitsuenak jakinik, zapalkuntzatik atara eta askatasunera eroango gaituan
etenbako ibilbidea egin dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gure parrokia alkartearen alde.
Garizumako ibilbideak Jainkoagaz alkartuago bizi izaten lagundu deiskun, eta
gure elizkizunak zuzentasun eginkizunaz eta gehien behar gaituenekaz lotuta
ospatu daiguzan. Eskatu
deiogun Jaunari.
+
Lagun eiguzu, Jauna, Zure nahia egiteak dakarren poza bizi izaten, eta pekatua
eta heriotzea menperatu eban Jesusen garaipena ospatzen dauan ospakizun honek,
indartu gaizala Jainkoagan oinarritzen garanok, betiko bizitza dogula autortu
dagigun. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez.
AZKEN AGURRA
Jesusen Ebanjelioak oinak lurrean
ondo jarrita bizitzera garoaz. Kristogaz bat eginda, izan gaitezan bizitza
gizakoiago eta anaikorrago baten zerbitzari on.
GARIZUMAKO I.
DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARRA
Egun
on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Joan dan eguaztenean -hauts ospakizuna
eginaz- Garizuma deritzagun
bost asteko denporaldiari hasiera emon deutsagu. Bere amaieran, gure fedearen
ospakizunik garrantzitsuenean jarten gaitu kristinauok: Jesusen nekaldi,
heriotza eta berbizkundean. Jaunaren Pazkoan.
Ya desde esta
primera semana de Cuaresma, Dios nos invita a vivir una experiencia de
desierto. El desierto es ese espacio simbólico de encuentro con nosotros mismos
y con Dios, donde se experimenta la tentación, y donde hay que decidir por
quién apostamos. Jesucristo hoy nos propone atrevernos a dar la misma respuesta
que Él.
ABESTIA: Zabaldu
egizuz Jauna...
ABADEAREN AGURRA
Maite gaituan eta bihozbarritzera dei
egiten deuskun Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea izan beitez zuekin.
DAMU OTOITZA
Geure barruan ixiltasuna eginez, konturatu
gaitezan geure pekatuaz eta damutu, Jaunari parkamena eskatzeko.
+ Jesus Jauna, Aitarengana daroan bidea zareana. Erruki
Jauna.
+ Jesus Jauna, tentaldian jausten garanoi parkatzen
deuskuzuna. Kristo erruki.
+ Jesus Jauna, gu pekatutik askatzeko kurutzean
hil zinana. Erruki Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Dt 26, 4-10:
Israel herriaren
fedea ez da egia batzuk sinistea. Giza-historiaren barruan salbatzen diharduan
Jaungoikoagan sinistea baino. Israelen historia guretzat ere argibide da: geu
ere morrontza-etxetik askatasunerako bidea egitera goaz.
El Señor es todo para Israel, es
también todo para nosotros. Dios está presente en la Historia salvadora.
Erantzun-Salmoa: 90. Salmoa
Askatasunerako bidean, ez gagoz
bakarrik. Kanta deiogun atsekabe-aldian gure ondoan babez jakun Jainkoari.
El camino de la Cuaresma y el de toda
nuestra vida, se halla bajo la protección de Dios. Cantemos nuestra confianza
en Él.
"Zagoz nirekin, Jauna, larrialdian".
Erm 10, 8-13:
San Pauloren
berbak gogoratuko deuskue, gure fedearen iturburua Jaungoikoaren Berbea dala:
berak laguntzen deusku eta argitzen gaitu.
La Palabra de Dios es
nuestra fuerza contra la tentación. Aceptemos esa Palabra, en nuestros
corazones.
Lk 4, 1-13:
Jesús, fiel a su Padre, vence las
tentaciones, y abre un camino de salvación.
Jesus, gizona zan aldetik, geu lez
tentatua izan zan; baina tentaldiak garaitu egin zituan. Goratu dagigun Jauna "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Erruki eta graziaren denporaldi
honetan, egin dagigun otoitz Jesus basamortura eroan eban Espirituak berak
lagundu deigun, gutariko bakoitza eta Eliza osoa tentaldian jausi ez gaitezan:
§
Gure Elizearen alde. Jaunaren Hitzaren janariak
Jesukristoren jarraitzaile leialagoak izaten lagundu deigun, eta pertsona
guztien onerako dan ogia irabazteko indartu gaizan. Eskatu deiogun Jaunari.
§
Gaixoen alde, zapalduen alde, gerrearen menpean dagozan
larrituen alde, behartsu guztien alde; Jaunaren Espiritua eurengan sentitu
dagien. Eskatu deiogun Jaunari.
§
Por todas las personas que han entregado y
entregan sus vidas día a día en el anuncio del Reino del Dios, para que se
sientan sostenidos y sostenidas por nuestra oración y cercanía. Eskatu deiogun
Jaunari.
§
Por
nuestra comunidad parroquial. Para que el camino cuaresmal nos ayude a
participar más plenamente en la vida de Dios, y vivamos un culto más conectado
con la justicia y con la gente que más nos necesita. Eskatu deiogun
Jaunari.
Lagun eiguzu, Jauna, Zure nahia
egiteak dakarren poza bizi izaten. Eta, pekatua eta heriotzea menperatu eban
Jesusen garaipena ospatzen dauan ospakizun honek, indartu gaizala Jainkoagan
oinarritzen garanok, betiko bizitza dogula autortu dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Jesusen Ebanjelioak oinak lurrean
ondo jarrita bizitzera garoaz. Kristogaz bat eginda, izan gaitezan bizitza
gizakoiago eta anaikorrago baten zerbitzari on.
Con la fuerza de Dios, y el ejemplo
de Jesús, vamos a vivir a lo largo de esta semana, superando las dificultades y
siendo fieles a nuestra vocación cristiana.
GARIZUMA ALDIA
GARIZUMAKO I. DOMEKEA
Deuteronomio
liburutik (Dt 26, 4‑10)
Moisesek
honan berba egin eutson herriari: «Abadeak, zure eskutik lehenengo frutuak
hartu eta Jaunaren, zure Jainkoaren, altara aurrean jarriko ditu.
Orduan,
Jaunaren, zure Jainkoaren aurrean, hauxe esango dozu: "Nire aita
harantz-honantz ebilen aramear bat zan; Egiptora jaitsirik, arrotz bizi izan
zan han, lagun bakar batzukaz; baina gero herri haundi egin zan, jentez eta
indarrez.
Egiptoarrek
txarto erabili eta atsekabetu egin ginduezan, eta buztarri latza ezarri
euskuen. Orduan guk Jaunari, gure asaben Jainkoari, deiadar egin geuntson, eta
Jaunak entzun eban gure deiadarra. Gure atsekabe, neke eta estualdia ikusirik,
esku bizkorrez eta beso zabalez atara ginduzan Egiptotik, beldur ikara,
ezaugarri eta egintza harrigarrien artean. Orain gagozan toki honetara ekarri
ginduzan, eta lur hau emon euskun, esnea eta eztia darion lurra. Horregaitik
ekarri dodaz hona, Zuk, Jaun horrek, emon deustazun lurraren lehenengo
frutuak».
Jaunaren,
zure Jainkoaren aurrean, itziko dozuz, eta Jauna, zure Jainkoa, ahuspez gurtuko
dozu».
Erantzun-salmoa Sal 90, 1-2. 10-11. 12-13. 14-15
Zagoz nirekin, Jauna, larrialdian.
Goi-goikoaren
babespean zagozana, guztiz Ahaltsuaren gerizpean bizi zareana, esaiozu Jaunari:
«Zeu zaitut ihesleku eta gaztelu, ene Jainko, Zeugan nago sendo».
Ez
jatzu gatxik ondoratuko, ez izurririk zure txabolara hurreratuko. Agindu
deutselako aingeruei zutaz, zaindu zagiezala bide guztietan.
Eroango
zaitue eskuetan, zure oinak harririk jo ez dagian. Suge eta sugegorri-gainean
dozu oina jarriko, lehoia eta herensugea azpian zapalduko.
«Neuri
lotu jatan ezkero, onik atarako dot, nire izena ezagutu dauan ezkero, babestuko
dot. Deituko nau eta Nik hari entzungo, beragaz izango nau larrialdirako,
askatuko dot eta ospetsu egingo».
San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm
10, 8-13)
Senideok:
Hauxe dino Liburu Santuak: «Zeure ondoan dozu berbea: zeure ahoan eta
bihotzean. Berba hori da guk iragarten dogun sinismenaren barria. Izan ere,
zeure ahoz autortzen badozu Jesus Jauna dala, eta zeure bihotzean sinisten
badozu Jaungoikoak hilen artetik biztu ebala, salbatuko zara. Bihotzez
sinisteak zuzentasuna dakarsku; eta ahoz autortzeak, salbamena. Liburu Santuak
honan dino: «Haregan sinisten dauana ez da lotsatan geldituko».
Ez
dago bereizkuntza egiterik, judutar izan zein greziar izan; bat bera da guztien
Jauna, Berari dei egiten deutsen guztientzat eskuzabala. Izan ere, Jaunaren
izenari dei egiten deutson guztiak lortuko dau salbamena».
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen
liburutik (Lk 4, 1- 13)
Aldi
haretan, Espiritu Santuaz beterik bihurtu zan Jesus Jordanetik; Espirituak
erabili eban basamortuan berrogei egunez, eta deabruak tentaldian jarri eban.
Ez eban ezer jan egun hareetan; eta azkenean gosetu egin zan. Deabruak esan
eutson: «Jaungoikoaren Seme bazara, esaiozu harri honi ogi bihurtu daitela».
Eta Jesusek erantzun: «ldatzita dago: "Gizona ez da ogiz bakarrik
bizi"».
Gero
leku goi batera eroan eta deabruak lurreko erreinu guztiak erakutsi eutsozan
une baten, eta esan eutson: «Guzti horreen agintea eta aintza emongo deutsut;
izan ere, neuri emon deusteez, eta nik neuk nahi dodanari emoten deutsadaz;
beraz, gurtzen banozu, zeurea izango da dana». Jesusek erantzun: «Idatzita
dago: Jauna, zure Jaungoikoa, gurtuko dozu, eta Bera bakarrik
zerbitzatuko"».
Orduan,
Jerusalenera eroan eta jauretxeko teilatu ertzean ipini eban, eta esan eutson:
«Jaungoikoaren Seme bazara, bota egizu zeure burua hemendik behera;
idatzita dago-ta: "Bere aingeruei
aginduko deutse zu zaindu eta onik atarateko", eta "eroango zaitue
eskuetan, zure oinak jo ez dagian harrietan"».
Honan
erantzun eutson Jesusek: «Aginduta dago: "Ez tentatu Jauna, zure
Jaungoikoa"».
Eta
tentaldiak amaituta, alde egin eban deabruak, beste batera arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario