Garizuma 2020

miércoles, 6 de febrero de 2013

Ziortza 2013: Helduentzako katekesia Catequesis para adultos



Baketzearen inguruan taldeetan lantzeko.
IV. eta V. Bikariak. Garizuma - 2013

1. IKUSI:
·   Euskal Herriko egoera dala-ta bakoitzak azaldu dagiala zelan ikusten dituan gauzak. Oso egoera ezbardinak eta jazoera ezbardinak suertatzen hasi dira, gure artean: Biktimak, presoen egoera, ETA-ren su-etena bana ez desagertzea…


2. EPAITU

a)      Adiskidetzea ta bakea:[1]
Benetako baken baten muina eta bihotza adiskidetzea da. Adiskidetze barik ez dago bake sakon eta iraunkorrik.
Benetako adiskidetzea:
·  Adiskidetzea ez da arerio izan diranak lagun min bilakatzea
·  Adiskidetzea hartuemon hondatzaile eta urtenbide bakoak albo batera iztea da. Nik defendatzen dodana absolutotzat hartzen dodanean. Orduan etsaia ez da etsaia besterik.
·  Iraganari (jazotakoari) beste era batera begiratzea da adiskidetzea. Ahazteak ez dau ezer konpontzen.

Jazoriokoak ez doguz ahaztu behar, beste begi batzuekin egiratu baino. Jazotakoa era barri batera begiratzeak hiru ondorio daukaz:
o Hark erakarritako oinaze edo sufrimendu guztia ekartzen dau gogora. Besteena ere bai.
o Nire ikuspuntutik gainera beste ikuspuntu batzuk ere zilegiak dirala.
o Autokritika egitea, erru guztiak besteen sorbalda gainera jaurti beharrean.
·  “Orain” barri bat sortu behar dogu erabaki honekin: Ez dogu inoiz iragana errepikatuko; ez dogu inoren eskubiderik ez hautsi ez zapalduko.
·  Geroa ere gertatu behar da. Iragana berpiztu ez dadin, hartu daiguzaan beharrezko neurri guztiak.

Adiskidetzearen oinarriak eta baldintzak:
·   Besteak, arerio izandakoak, geure parekotzat onartzea. Pertsona lez onartzea, ez arerio huts lez
·  Besteak ezbardinak dirala gogoz autortzea.
·  Giza duintasunetik datorkiguzan eskubideak urratu ezinak dirala autortzea... Eta eskubide horreen artean nagusia eta besteen iturria, bizitzeko eskubidea da. Ez dago proiektu politikorik ez herria maitatzeko erarik, bizitzeko eskubidea kentzea ontzat emon daikeenik. Baina ezin da ezta inor inoiz elbarritu, torturatu edo zapaldu.

Adiskidetzearen helburuak:
1.       Biktima guztien gizatasun zauritua sendatzea. Nortzuk dira biktimak? Gatazka honetan pertsonalki edo hurbil-hurbileko norbaitengan oinaze sakon, larri eta itzulezin edo atzeraezina jasan daben guztiak. Sufrimendu sakonak eta kalte itzulezinak egin ditu biktima. Ez errugabe izateak; ez eta arrazoia izateak. Helburua litzateke: “euren sufrimendua oinaze bihurtzea” . Sufrimendua eta oinazea ez dira bardinak. Sufrimenduan biktimak ez deutso bizitzari eta ekintzari zentzunik aurkitzen. Apurka-apaurka biktima batek bizi-zentzuna bereskuratzen dabenean orduan sufrimentua oinaze bihurtzen da. Biktimei argi eta garbi autortu behar jeke eurei egindako kaltea. Sendabiderako zerbitzuak, konpentsazio ekonomikoa eta abar merezi dabez. Baina eurak ez dira bakegintza eta adiskidetzearen politika erabaki eta inposatu behar dabenak, ez epaileen jokabidea diktatu behar dabenak.

2.       Espetxeratuekin politika gizakoia eta epaiketa egokia asmatu: Espetxeratuak urreratuz, gaixo eta legezko dan zigor zati on bat bete dabenak etxeratu, Parot dotrina alboratu…

3.       Gogorkeriaren espirala betirako desakatibatzea
a.   ETAk behin eta betiko su-etena aldarrikatzea
b.Estatuak espetxeratuei buruz ezaugarri batzuk emotea
c. SORTU alderdia legezko egitea
d.ETAk bere burua desegitea erakunde lez.

4.       Pertsonen arteko, taldeen arteko, erakundeen arteko hartuemonak bizkortzea eta biguntzea: Adiskidetzearen helburu bikoitza: pertsonen adiskidetzea eta gizartearen adiskidetzea. Joan Paulo II: “Alkarrizketa ezinbesteko tresna lez agertzen da beti, gatazka guztietan, nahiz Estatu barruko hartuemonetan, nahiz nazioartekoetan”.

Adiskidetzearen zerikusia egia, justizia eta parakamenarekin:

1.       Egiarekin: Jazotako basakeriak agertzea eta justifikazio faltsuak desegitea benetako adiskidetzearen eskakizun zorrotzak dira. Egia bako adiskidetzeak erresentimentua sortzen dau kaltetuengan. Juan Paulo II: “ Adiskidetzeak egia alboratu barik, eskatu egiten dau. Egindako gaitza ezagutu egin behar da eta, ahal dan neurrian, ordaindu”
2.       Justiziarekin: Zuzengabekeriaz kaltetuak izan diranak, justizia eskatzeko eta lortzeko eskubide osoa dauke. Adiskidetzeak lagundu egiten deutso justiziari, gogorregia eta estuegia izan ez dadin. Ez dogu ahaztu behar justiziaren azken helburua ez dala gizarte zuzen bat, gizarte adiskidetu bat baino.
3.       Parkamenarekin. Bai parkamena eskeintzeak, bai emoteak zerikusi handia dabe adiskidetzearekin. Adiskidetzea sortzen da era batera parkamena emon eta eskatu egiten danean, emoilea eta eskalea biguntasunez eta apaltasunez aurrez aurre jartzen diranean. Kaltegilearen parkamena eskatzeak lagundu egiten dau kaltetuaren zauriak osatzen. Kaltegileak, bere errua autortuaz, garbitu egiten dau bere bihotza. Ongarria benetan parkamena eskatzea eta emotea. Denbora behar dabe pertsonak eta taldeak bai parkatzeko, bai parka eskatzeko. Jesusek eta bere izenean Elizak izan ezik inork ez dauka eskubiderik parkazioa exigitzeko; eta kristauei bakarrik.

b)      Juan Pablo II[2]
Ez dago bakerik justizia barik, ez dago justiziarik parkamen barik. Hauxe da bai sinismendun bai sinismendun ez direnei, giza familiaren onagatik eta bere etorkizunagaitik arduratuta aurkitzen diran borondate oneko gizon emakume guztei iragarri nahi deutsedan mezua.

 d) Mt 5, 38-48

3. EKIN
a) Zer egin ahal dogu guk geuk egoera honetan?
b) Zer egin beharko leuke EH-ko Elizak egoera honetan?
c) Martxoaren 9an, zapatua, Ziortzarako bake-ibilaldian parte hartu.




Baketzearen inguruan taldeetan lantzeko.
Para tabajar en los grupo en torno al tema de la paz.
IV. eta V. Bikariak. Garizuma - Cuaresma 2013

1. IKUSI:
·        “Lluvia de ideas” Euskal Herriko egoera dala-ta bakoitzak azaldu dagiala zelan ikusten dituan gauzak. Oso egoera ezbardinak eta jazoera ezbardinak suertatzen hasi dira, gure artean: Biktimak, presoen egoera, ETA-ren su-etena bana ez desagertzea…
·        Teniendo en cuenta las cosas que últimamente están pasando entre nosotros que cada uno manifieste en el grupo cómo ve la situación actual en lo que atañe a este tema: Víctimas, presos, el alto el fuego de ETA, pero no su disolución…..

2. EPAITU

c)       La reconciliación, exigencia de una paz auténtica:[3]

“La paz necesita ser completada y consolidada por la reconciliación, que es el alma de la paz…. La tarea de la reconciliación no ha de ser relegada…Es preciso purificar nuestro concepto de reconciliación:
·  No sacrifica la justicia, sino que la aplica con humanismo
·  No reclama que los enemigos se conviertan en amigos, sino que vuelvan a respetarse a y aceptarse mutuamente como miembros de una misma sociedad
·  No requiere una interpretación común de la naturaleza y origen de la confrontación, sino una voluntad compartida de evitar su repetición
·  No propicia una amnesia de ninguna víctima, sino una memoria crítica del pasado y un recuerdo dolorido de todas ellas.
·  No impone el perdón, sino que lo propone en su debido momento.

Los presupuestos de la reconciliación:
·  El respeto al carácter invulnerable de la dignidad humana
·  Aceptación de “los otros” como semejantes
·  Reconocer a “los otros” como legítimamente diferentes.

Los objetivos de la reconciliación:
·  Restaurar la desgarrada humanidad de las víctimas. Son víctimas aquellos seres humanos que han tenido la experiencia personal o familiar de un sufrimiento hondo, grave, irreversible provocado por la violencia desatada en la confrontación destructiva que e hemos padecido. No es la verdad y justicia de la causa las que le convierten en víctimas, sino el sufrimiento hondo y el daño irreversible que han padecido. El objetivo es transformar su sufrimiento en dolor”: El sufrimiento se convierte en dolor cuando la víctima reencuentra motivos para vivir, amar, trabajar, mirar al futuro, servir.
·  Desactivar la espiral violenta y propiciar así un nuevo comienzo
·  Facilitar la autocrítica del agresor, su acercamiento a al víctima y su reinserción social
·  Reconstruir el tejido destrozado de relaciones personales, grupales e institucionales
El diálogo, vía de reconciliación. El instrumento fundamental de la reconciliación es el diálogo. Juan Pablo II: “El diálogo se manifiesta siempre como instrumento insustituible de toda confrontación constructiva, tanto en las relaciones internas de los Estados como en las internacionales”
Reconciliación y verdad, justicia y perdón:
·  Reconciliación y verdad. Enterrar los hechos del pasado en el olvido, lejos de favorecer la reconciliación, la hace imposible. Sólo recordando se sana y se evita la reviviscencia de los conflictos. Un riguroso relato del pasado es necesario para la reconciliación. Es necesario que la memoria que recuerda e investiga haya depuesto su carga de rencor y resentimiento y se haya abierto a escuchar la memoria de todos.
·  Reconciliación y justicia. La auténtica reconciliación es incompatible con la injusticia. Las víctimas tienen derecho a que se les haga justicia…. La justicia sale favorecida por el espíritu reconciliador. Le ayuda a no ser excesivamente estricta ni rígida…El fin supremo de la justicia nos es una sociedad justa, sino una sociedad reconciliada. “Justicia no es castigar, sino recuperar al ofensor”.
·  Reconciliación y perdón. El perdón es algo muy vinculado a la reconciliación. Esta se da en plenitud cuando se entrelazan el perdón demandado y el perdón ofrecido….Pedir perdón denota por sí mismo el reconocimiento humilde del daño cometido. Y el otorgar el perdón revela magnanimidad y anchura de espíritu. “pedir perdón libera y te reconcilia contigo mismo. Perdonar te libera también de las cadena del rencor y del resentimiento” (J. Fernández)… Perdonar es algo que ordinariamente solo el tiempo puede conceder. Ninguna instancia human exterior puede exigir a las víctimas el perdón. Solo Jesús puede reclamar a quienes creemos en Él la resolución de perdonar. Pero hemos de contribuir a que, en medio de un corazón desolado por el sufrimiento emerja la planta de un perdón difícil pero liberador para sí y altamente saludable para la sociedad…Pedir perdón equivale a reconocer que uno ha estado gravemente equivocado al usar de la violencia injusta. “Perdón no es olvidar, sino recordar con otros ojos”

d)      Juan Pablo II[4]

·  No hay paz sin justicia, no hay justicia sin perdón: esto es lo que quiero anunciar en este Mensaje a creyentes y no creyentes, a los hombres y mujeres de buena voluntad, que se preocupan por el bien de la familia humana y por su futuro.
·  No hay paz sin justicia, no hay justicia sin perdón: esto es lo que quiero recordar a cuantos tienen en sus manos el destino de las comunidades humanas, para que se dejen guiar siempre en sus graves y difíciles decisiones por la luz del verdadero bien del hombre, en la perspectiva del bien común.
·  No hay paz sin justicia, no hay justicia sin perdón: no me cansaré de repetir esta exhortación a cuantos, por una razón o por otra, alimentan en su interior odio, deseo de venganza o ansia de destrucción.
d) Mt 5, 38-48

3. ACTUAR
a) Zer egin ahal dogu guk geuk egoera honetan? ¿Qué podemos hacer nosotros en esta situación?
b) Zer egin beharko leuke EH-ko Elizak egoera honetan? ¿Qué tendría que hacer la Iglesia de Euskal Herria en esta situación?
c) Martxoaren 9an, zapatua, Ziortzarako bake-ibilaldian parte hartu. Participar el 9 de Marzo, sábado, en la marcha por la paz de Ziortza.




[1]  Juan Mari Uriarte: Adiskidetzea eta bakea Euskal Herrian
[2] MENSAJE DE SU SANTIDAD JUAN PABLO II PARA LA CELEBRACIÓN DE LAXXXV JORNADA MUNDIAL DE LA PAZ 1 DE ENERO DE 2002

[3]  Juan Mari Uriarte: La reconciliación, exigencia de paz auténtica. 2011
[4] MENSAJE DE SU SANTIDAD JUAN PABLO II PARA LA CELEBRACIÓN DE LAXXXV JORNADA MUNDIAL DE LA PAZ 1 DE ENERO DE 2002.

No hay comentarios: