Arratiako tranbiak: Pobreen IV. Eguna

viernes, 22 de febrero de 2013

Ospatzen duen senide taldea Una fraternidad que celebra: Asis sarea otsaila





“Ez gaude ospakizunetarako” esaten dugu egoera larrian, estutasunean, sufrimenduan, ezinean, amorrualdian garela adierazi nahi dugunean. “Ez gaude ospakizunetarako” horrek esan nahi du, ezinean gabiltzala sufrimenduarekin, situazioak azpian hartu gaituela, lur jota gaudela. 


Gure bilaketa bidea banaka eta pertsonalki egiten ari gara, eguneroko bizitzan bakoitza bere eginkizun eta harremanetan murgildurik. Bilaketa ibilbide honetan Jainkoarekin harremana lantzeko gure aparteko tartetxoak hartuz baita.

Baina noizik eta behin elkartu ere egiten gara. Eta elkartze hori ospakizun bihurtzen dugu. Izan ere elkartzeak gure bilaketa sendotu egiten du, bultzatu egiten du, egiaztatu egiten du. Senidetasunean elkartzeak gure bilaketa espirituala opari ordain ezin bihurtzen digu.

Gogoetarako gaia

Ospatzen duen senide taldea


“Ez gaude ospakizunetarako” esaten dugu egoera larrian, estutasunean, sufrimenduan, ezinean, amorrualdian garela adierazi nahi dugunean. “Ez gaude ospakizunetarako” horrek esan nahi du, ezinean gabiltzala sufrimenduarekin, situazioak azpian hartu gaituela, lur jota gaudela.

Paradoxa handiz gertatzen da, jenderik pobreenak eta sufritzen ari denak, hain zuzen, adierazten duela askotan guri falta zaigun bizipoza. Jende hori gauza da bizitzari zukua ateratzeko, horretarako inondik ere aproposa ez den egoeran. Baztertuen ingurunetan lanean dabiltzanek ondo ezagutzen dute ospakizunek duten inportantzia.

Eta hori ez da, inola ere, geure burua “haize hotzari irri eginez” kontsolatzea, baizik eta daukagunaren eta garenaren baliorik sakonena aurkitzea. Egoera zailetan aldatu egiten da ospakizunaren zentzua bera ere, biziari lotuagoa bihurtzen baita, inplikazio gehiagokoa, ez hain inpertsonala eta axalekoa.

Bizitza eta bere momentu eta gertaldiak ospatzea, azken batean, ikasiz joatea da eta ikaste horretan trebatu egiten digu sufrimendua, beldurra eta larrimina zeharkatzeko gai den begirada, eta bizitzaren, harremanen eta ematen zaigun guztiaren balioa ikusteko gai den begirada; ontasuna, edertasuna, doakotasuna, eguneroko harremanen handitasuna … aurkitzeko gai den begirada; egunerokoan Jainkoaren Misterioaren presentzia sumatuz miresmenez txundituta gelditzeko gai den begirada, are Jainkoaren eskutik joanak diruditen ingurune eta situazioetan ere.

Horrez gain, ez dugu bakarrik ospatzen; besteekin partekatzen dugu geure esker ona, geure gorespena, geure poza. Edo bestela besteek dute gurekin partekatzen eta gaituzte geure baitatik, geure beldurretatik, porrot eta sufrimenduetatik ateratzen.

Askotan geure bilaketa espiritualak eta Jainkoarekiko harremanak zeregin edo egiteko edo are obligazio gisa hartzen ditugu. Baina eskertzen, bedeinkatzen, goresten … jakitean datza benetako sekretua.

Ebanjelioko pasartea: Lk 15, 25-32
Seme zaharrena soroan zen. Etxerakoan, hurbildu ahala, soinua eta dantzak sumatu zituen. Eta, morroi bati deiturik, zer gertatzen zen galdetu zion. Hark erantzun: «Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako». Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion. Baina hark erantzun zion aitari: «Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula huts egin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko; eta, horko zure seme hori, zure ondasunak emagalduekin jan dituen hori, etorri dela eta, zekor gizendua hil duzu». Aitak erantzun zion: «Seme, zu beti nirekin zaude, eta nire guztia zeurea duzu! Baina egoki zen poztu eta festa egitea, zure anaia hau hilda baikenuen eta piztu egin zaigu, galdua genuen eta aurkitu egin dugu!».


Frantziskotar espiritualtasuna

“Zu zara santua, Jainko Jaun bakarra, mirariak egiten dituzuna. Zu zara on, on guztia, on gorena. Zu zara maitasuna, karitatea; zu zara apaltasuna, zu zara pazientzia, zu zara edertasuna, zu zara segurantza, zu zara atsedena, zu zara poza … ” (JaGor 1-2.4)

Frantzisko juglare bat da. Ospatzea, gorestea, kantatzea da berea. Izenak sortzen ditu Jainkoa esateko eta ahogozatzeko. Frantziskok badu nor ospatu. Jainkoa ospatzen du: Jainkoa den bezalakoa izatea. Jainkoa Jesus Kristogan aurkitzen duen bezala ospatzen du. Liturgia bat sortzen du, Belenen gertatua Greccion ospatzeko, begiez kontenplatuz ospatu nahi baitu. Frantzisko, Jesus Kristoren heriotza eta pazkoa ospatuz hiltzen da, dena Harekin, bere bizitza eta poza denarekin, bizitzeko.

Frantziskok, Jainkoari begiratzeaz begiak argiz eta harriduraz beteak dituelako, ospatu egiten du. Eta itsu dagoelarik ere, begi horien bidez sortzen du Anaia Eguzkiaren Kantika, pozez ospatzen du eguzkia eta ilargiaren, argi handi eta txikien existentzia, beroriek Frantziskori Jainkoaren distira hainbeste gogoratzen diotelarik; pozez ospatzen du ura eta ongarri, xume, apal eta garbi den guztia; pozez ospatzen eta eskertzen, hainbat pertsonek barkatu egiten dutela maitasunagatik, zure maitasunagatik. Frantziskok, besterik gabe, Jaunaren juglarea izan nahi du.


Otoitza



Eskerrak, Jauna, ematen didazun Biziagatik,
oparitan emandako momentuengatik,
niretzat egitasmo eta plan bat baduzulako:
eskerrak, Aita, ZUGAN naukazulako.

Eskerrak nire gaitasun, talentu eta dohainengatik;
laguntza ditut Zure eta besteen artean zubi izateko.
Eskerrak, halaber, nire hutsegite, zalantza,
zailtasun eta mugengatik;
berorien bidez irakasten didazu,
Zure Eskuetan soilik dudala izatea eta zentzua.

Eskerrak nire bakardadeagatik,
baita nire afektuengatik ere,
zeren eta besteekin gurutzatze horretatik
bizi-esperientzia berriak ditut aurkitzen.

Eskerrak, amets berriak, proiektu berriak
eta argi berria ematen dizkidazulako,
zure eskutik askatzeagatik
hainbeste iluntasun izan ondoren.

Eskerrak, ni aurkitu, zaindu eta babesteagatik,
beti zure besoetan naramazulako.
Eskerrak, nigana beti etortzeagatik,
baita ni zugandik urrundu naizenean ere,
eskerrak maite nauzulako,
zuk bakarrik maite nauzun bezala;
eta nire bihotza aldatzeagatik,
hura zure maitasunez betez.

Eskerrak, Aita, Biziaren Jainkoa,
bizirik egoteko mirari handiagatik.


Gutuneko azken hitzak

“Zeinen txikiak diren nire eskuak biziak eman didan guztiaren aurrean!” 





Somos personas buscadoras que caminamos a solas en nuestro día a día en nuestras tareas y relaciones. Nuestra búsqueda espiritual es personal y por eso reservamos ciertos espacios y tiempos para nuestra relación personal con Dios.
Pero de vez en cuando nos reunimos. Y ese unirnos se nos vuelve celebración. Porque esa unión fortalece nuestra búsqueda, la impulsa, la hace verdadera. El reunirnos en fraternidad hace que nuestra búsqueda espiritual se nos convierta en regalo impagable.

Tema de reflexión
Una fraternidad que celebra

“No estamos para celebraciones”. Es frase socorrida cuando queremos dar a entender que nos atenaza una situación, un sentimiento de angustia, de sufrimiento, de impotencia o de rabia. “No estamos para celebraciones” significa que el sufrimiento nos puede, que la situación nos puede, que estamos avasallados.
Resulta paradójico que muchas veces es precisamente la gente que más sufre, la gente más pobre, la que muestra una alegría vital que a nosotros nos falta. Muestra una capacidad de gozar la vida aun en situaciones que en absoluto invitan a ello. Quienes trabajan en ámbitos de marginación saben bien de la importancia de las celebraciones.
Y no se trata de ninguna manera de consolarnos con el “a mal tiempo buena cara”, sino de descubrir el valor profundo de lo que tenemos, de lo que somos. En situaciones difíciles cambia incluso el sentido mismo de la celebración, pues esta se vuelve mucho más vital, más implicativa, menos impersonal y superficial.
Celebrar la vida, los distintos momentos, los detalles, es al fin, un aprendizaje que nos va posibilitando tener una mirada capaz de atravesar el sufrimiento, el miedo o la angustia, y de ver el valor de la vida, de las relaciones, de lo que se nos da. Mirada capaz de descubrir la bondad, la belleza, la gratuidad, la grandeza de las relaciones cotidianas… Mirada capaz de asombrarse y de quedarse perplejo intuyendo la presencia del Misterio de Dios en lo cotidiano. Incluso en aquellos ámbitos, en aquellas situaciones que parecieran dejadas de su mano.
Además, el celebrar no lo hacemos solos, sino que compartimos con otros nuestro agradecimiento, nuestra alabanza, nuestro gozo. O son los otros los que comparten con nosotros y nos sacan de nuestros ensimismamientos, de nuestros miedos, de nuestras frustraciones o sufrimientos.
Muchas veces nos planteamos nuestras búsquedas espirituales, nuestras relaciones con Dios como un quehacer, como una tarea, incluso como una obligación. Pero el verdadero secreto está en saber agradecer, bendecir, alabar…

Texto evangélico: Lc 15, 25-32
 
El hijo mayor estaba en el campo. Cuando vino y se acercó a la casa al oír la música y los cantos, llamó a uno de los criados y le preguntó qué era lo que pasaba. El criado le dijo: “Ha vuelto tu hermano, y tu padre ha matado el ternero cebado, porque lo ha recobrado sano”. El se enfadó y no quería entrar. Su padre salió a persuadirlo, pero el hijo le contestó: “Hace ya muchos años que te sirvo sin desobedecer jamás tus órdenes, y nunca me diste  un cabrito para celebrar una fiesta con mis amigos. Pero llega este hijo tuyo, que se ha gastado tu patrimonio con prostitutas, y le matas el ternero cebado”. Pero el padre le respondió: “Hijo, tú estás siempre conmigo, y todo lo mío es tuyo. Pero tenemos que alegrarnos y hacer fiesta, porque este hermano tuyo estaba muerto y ha vuelto a la vida, estaba perdido y ha sido encontrado”.


Espiritualidad franciscana
 
“Tú eres el santo Señor único, el que haces maravillas. Tú eres el bien, el todo bien, el sumo bien. Tu eres el amor, la caridad, tú eres la humildad, tu eres la paciencia, tú eres la belleza, tú eres la seguridad, tú eres el descanso, tú eres el gozo…” (AlD 1-2.4). 

Francisco es un juglar. Lo suyo es celebrar, ensalzar, cantar. Inventa nombres para decir y saborear a Dios. Francisco tiene a quién celebrar. Celebra a Dios: que Dios sea como es. Celebra a Dios tal como lo descubre en Jesucristo. Inventa una liturgia representando en Greccio lo sucedido en Belén, porque quiere celebrar contemplando con sus ojos. Francisco muere celebrando la muerte y la pascua de Jesucristo, para vivirlo todo con Él, su vida y su gozo.

Francisco celebra porque tiene ojos iluminados y asombrados de mirar a Dios. Y, aunque casi ciego, con esos ojos se inventa un Cántico de las criaturas, celebrando que exista el sol y la luna, las grandes y las pequeñas luces, que a Francisco tanto le recuerdan el brillo de Dios; celebrando el agua y todo lo que es útil, sencillo, humilde y limpio;  celebrando y agradeciendo que existan tantas personas que perdonan por amor, por Tu amor. Francisco desea sencillamente ser un juglar del Señor.


Oración

Gracias Señor por la Vida que me das,
por los momentos que me regalas,
por tener un proyecto y un plan para mí:
gracias Padre por tenerme en TI.
Gracias por mis capacidades,
por los talentos y dones,
que me ayudan a ser puente entre Tú y los demás.
Gracias también por mis defectos, mis dudas,
mis dificultades y mis límites;
con ellos me enseñas que sólo soy y tengo sentido, en Tus Manos.
Gracias por mi soledad y también por mis afectos,
porque de ese cruce entre los otros y yo,
descubro nuevas experiencias de vida.
Gracias por darme nuevos sueños,
nuevos proyectos y nueva luz,
después que hubo tanta oscuridad
por soltarme de tu mano.
Gracias por encontrarme,
por cuidarme y protegerme,
por llevarme siempre en tus brazos.
Gracias por venir a mí, siempre,
aún cuando yo me he alejado de ti,
Gracias por amarme, como sólo me amas Tu;
 y por cambiar mi corazón, llenándolo de tu amor.
Gracias Padre, Dios de la Vida,
por el inmenso milagro de estar vivo.



Epílogo de la Carta


“¡Qué pequeñas son mis manos en relación con todo lo que la vida ha querido darme!”


No hay comentarios: