Goazen 2024 Jarri bidean

viernes, 15 de febrero de 2013

Ziortza 2013 bertsoak




Egia egi bada ezin da
ez erosi ta ez saldu,
gizona gizon bada ezin da
inor guzurrez zapaldu.
   Guzur-tratante askotxo dabil
hobe ondotik bialdu;
alde nahiz kontra, egia bada,
beti egia zabaldu.


                2

Usteak uste, munduan ez da
inor egiaren jabe,
alkarrizketan bila ta bila
guztiok haren mirabe.
Egi osorik inok ez dauka
Aita santua bada be,
"Bake bidean adiskidetu"
ezin da egirik gabe.




                   3

Ezinbesteko bake-atala
da justizia praktikan,
legea lege, baina trukean
txintxin jainkoa patrikan...
Tele-irratiz sorginak dantzan,
"oker ei dabiltz Aprikan..."
zintzo ta apal jokatu daigun,
hau ez da lortzen Korrikan.

 
               4

Bai, justizia justizia da
ta horretan ez huts egin,
badaezpada aurretiz neurtu
norbere buruarekin.
Bihotz zabalez jokatu ezik
helburua lortu ezin:
"Bake bidean adiskidetu",
hau posible izan dedin.


             5

Etsaikeriak gure Herria
bihurtu dau basamortu,
alkarlanean  aldatu daigun
loretegi eta ortu.
Anaiak gara, Herri bat gara
pozarren daigun autortu,
ezbardintasun danen gainetik
danon batasuna lortu.



             6

Bihotzak zabal, alkarri parka,
betor hauxe azkenean,
parkamenaren gozotasuna
geure hartuemonean.
Parka eskatu ta parka emon
egizko maitasunean:
"Bake bidean adiskidetu"
Jainkoaren izenean.


Bertsoak: Aita Martzel Andrinua

Doinua: "Gure Jainkoak egin banindu"  

No hay comentarios: