Poz pozik!

lunes, 3 de septiembre de 2012

Gure pretentsioak Nuestras pretensiones: Asis sarea agorrila

Asis Sarea lau printzipioen inguruan dabil, eta gutun honek horietako bati heltzen dio hil bakoitzean. Berriro bigarrenarekin egiten dugu topo abuztuan: “barnerantz apaltasuna”. Gutun honen zabalkundea eta irakurketa da Asis Sarearen ardatzetako bat, eta bestea toki askotan hil guztietako azken ostegunetan egiten den otoitzaldia. Abuztuaren 30ean 19.30ean toki horietakoren batetik hurbil bazara, bertara etortzera animatzen zaitugu. Horrela ez bada, gonbite egiten dizugu zauden tokian otoitz-, meditazio- nahiz isiltasun-une bat egitera gutun honetako testuen bidez.

 

Gogotarako gaia: Gure pretentsioak

 

Ikaragarriak gara gizakiok. Zerbait lortu orduko, hurrengoa nahi dugu. Gure garaipenak edo lorpenak ez dira inoiz nahiko. Bizitza ematen dugu, garena, ahal duguna edo bizi duguna baino apur bat haratago iritsi nahian.

Bizitza zentratzen dugun hartan bertan biziko dugu bihotz-larria falta zaigunagatik, lortzen ez dugun guztiagatik, konpondu ezin ditugun kontraesanengatik eta sustrai-sustraian dugun mugatu izateagatik.

Munduan gaizki doan guztia konpondu nahi dugu, edo gerturago ditugun arazoak ebatzi; dena burutu nahi dugu, eta ahaztu egiten dugu egun bakoitzak baduela bere afana, eta norberaren bizitzak, hain motza izanik, gutxirako ematen duela.

Geure indar guztiaz hartzen dugu geure bizitza eskuetan, pentsatuz dena dezakegula. Geurez nahiko garela uste izatera iristen gara. Hainbesteko afanak, borrokak eta pretentsioak bizirik sentiarazten gaitu, baina denbora aurrera doan heinean geure mugak errealitate bazter ezin gisa sentitzera gatoz.

Bizitza hain laburra eta txikia baldin bada, badu zentzurik bizitza hori besteen alde emateak, besteekin sufritzeak? Egin dezakeguna hain gutxi baldin bada, balio du ezertarako pertsonen sufrimenduak guri min emateak? Badu zentzurik mundua hobetzeko hainbeste afanek, jakin dakigularik ezer gutxi konpon daitekeela?

Hutsean maite gaituen Haren eskuetan geure afanak jarri al bagenitu, atseden hartu ahalko genuke geure pretentsio handietatik. Jakin ahalko genuke “itxaropena zera dela: egiten dugunak zentzua duen segurantza, emaitzez kezkatzen ibili gabe”.

Bizitza benetan inportante den hartan zentratzen ez badugu, azkenean min ematen digu denak. Jarraitu egin behar da, ahal duguna eta dagokiguna egin, jakinik ez dagoela ezer gure esku. Jainkoak digun maitasun neurtu ezinak liberatu egiten gaitu geure pretentsioen larritasun eta larri-minetatik.

 

Ebanjelioko pasartea: Lk 12,16-21

 

 

Gero, Jesusek parabola hau kontatu zien: «Gizon aberats bati lurrak uzta handia eman zion. Eta honela hasi zen berekiko pentsatzen: “Zer egin, ez baitut uzta non jasorik?” Eta beretzat esan zuen: “Badakit zer egin: mandio zaharrak bota eta handiagoak egingo ditut eta hauetan jasoko neure garia eta gainerakoak. Gero, esango diot neure buruari: Ea, mutil, baduk hor gordeta urteetarako ondasunik aski; hartu atseden, jan, edan eta bizi hadi lasai”. Baina Jainkoak esan zion: “Burugabea halakoa! Gaur gauean bertan hil behar duzu. Norentzat izango da pilatu duzuna?”» Eta honela amaitu zuen: «Horra zer gertatzen zaion, Jainkoarentzat aberats izan beharrean, beretzat ondasunak pilatzen dituenari».

 

Frantziskotar espiritualitatea

 

“Kontura zaitez, gizaki hori, zeinen goren jarri zaituen Jainko Jaunak: bere Seme maitearen irudira egin eta eratu baitzintuen gorputzez, eta bere antzera espirituz … ” (Ahol 5,1). Frantziskok gure handitasuna gogorarazten digu. Seme maitearen irudira eta antzera egin eta eratu gaitu, maite bezala. Geure buruari eta besteei horrela begiratzen jakingo bagenu, geure bizitzaren misterioa gehiago eta hobeto kontenplatzen ikasiko bagenu, seguru aski bake gehiagorekin biziko ginateke, egia gehiagorekin, emanagoak, konfiantza eta itxaropen gehiagorekin. Ez genuke izango geure neurriz gaineko (131. salmoa) pretentsioetan nahastu beharrik, eta ez gintuzke larri minak azpian hartuko ez garenagatik edo lortzen ez dugunagatik.

Geure egiazko misterioaz jabetzen ez garenean, irrika ergelen esku gelditzen gara, eta beroriek gero eta gehiago urruntzen gaituzte sortu gintuen hitz hartatik. Egiazko handitasuna gozatu beharrean, larritu egiten gara handitasun kaskarrengatik. Frantziskok Jesus Kristorenganantz zuzentzen ditu gure desirak: Jesus Kristoren gurutzean (maitasunean) esku hartu, hura emana bizitu zen hartara emana bizi … emaitzak kontrolatu gabe, baina jakinez baduela zentzua, hor ematen diogulako tokia geure benetako handitasunari.

 

Otoitza

 

Irakats iezadazu, Jauna, egunean eguneko dohaina bizitzen,

zure eguneroko plana,

beste planik gabe.

Lilura ahal nadila, Aita, egunez egun

zure maitasunaz,

izan dadila niretzat berri

lagun hurkoaren aurpegia.

Emadazu, Aita, bihotz

otzana eguneroko sufrimenduaren bidez,

sendoa eguneroko borrokaren bidez,

maitetsua eguneroko otoitzarekin batera.

Jakin dezadala, Aita, Zugan konfiantza jartzen,

biharkoa zure eskuetan

kezka eta presarik gabe utziz.

Dasta dezadala egunez egun zure bakea,

egunero Zugandik hartuz:

osasuna nahiz gaixotasuna,

arrakasta nahiz porrota,

aurrera egitea nahiz atzera egitea.

Irakats iezadazu, Jauna, egunean eguneko dohaina bizitzen, Amen.

 

Gutuneko azken hitzak

 

"Espero dezakeguna ez da geure pretentsioak lortzea, beroriek ahalbidetzeko baldintzak sortzea baizik.

 

2012ko irailako eguneroko ebanjelioa

 

1- Mt 25,14-15.19-21

2- Mk7,1-8.14-15.21-23

3- Lk 4,16-30

4- Lk 4,31-37

5- Lk 4,38-44

6- Lk 5,1-11

7- Lk 5,33-39

8- Mt 1,18-23

9- Mk 7,31-37

10- Lk 6,6-11

11- Lk 6,12-19

12- Lk 6,20-26

13- Lk 6,27-38

14- Jn 3,13-17

15- Jn 19,25-27

16- Mk 8,27-35

17- Lk 7,1-10

18- Lk 7,11-17

19- Lk 7,31-35

20- Lk 7,36-50

21- Mt 9,9-13

22- Lk 8,4-15

23- Mk 9,30-37

24- Lk 8,16-18

25- Lk 8,19-21

26- Lk 9,1-6

27- Lk 9,7-9

28- Lk 9,18-22

29- Jn 1,47-51

30- Mk 9,38-43.45.47-48

 
Introducción
 
La Red Asís gira en torno a cuatro principios y cada mes esta Carta aborda uno de ellos. En agosto volvemos a encontrarnos con el segundo: “hacia adentro, humildad”. Uno de los ejes de la Red Asís es la difusión y lectura de esta carta, y otro el encuentro de oración que se celebra el último jueves de cada mes en muchos lugares. Si el 30 de agosto a las 19.30h, estás cerca de alguno de esos lugares te animamos a acercarte. Si no lo estás, te invitamos compartir desde donde estés un rato de oración, meditación o silencio con los textos de esta carta.
 
Tema de reflexión: Nuestras pretensiones
 
Los humanos somos increíbles. Cuando conseguimos algo, queremos lo siguiente. Nuestros triunfos o nuestros logros nunca son suficientes. Gastamos la vida en llegar un poco más allá de lo que somos, podemos o vivimos.
 Allí donde centremos la vida, en ese lugar, viviremos la angustia de todo lo que nos falta, de todo lo que no alcanzamos, la angustia sin remedio de nuestras contradicciones y de nuestra limitación radical.
Queremos solucionar los males del mundo, o arreglar los problemas más cercanos, queremos abarcarlo todo, olvidándonos de que cada día tiene su propio afán y que la vida de cada uno es tan pequeña que en realidad da para poco.
Tomamos la vida en nuestras manos con toda nuestra fuerza creyendo que lo podemos todo. Llegamos a creer en nuestra autosuficiencia. Tanto afán, tanta lucha, tanta pretensión nos hacen sentirnos vivos, pero con el tiempo la sensación de límite se impone como realidad contundente.
Si la vida es tan corta y tan pequeña ¿Tiene sentido entregarla para los otros, sufrir con los otros?¿Sirve para algo  que nos  duela el sufrimiento de las personas, si lo que podemos hacer es tan poco?¿Tiene sentido tanto afán de mejorar el mundo cuando sabemos que tiene poco remedio?
Si pudiéramos poner nuestros afanes en manos de Aquel que nos ama incondicionalmente, podríamos descansar de nuestras grandes pretensiones. Podríamos saber que “la esperanza es la seguridad de que tiene sentido lo que hacemos sin preocuparnos de los resultados”. Podríamos aprender a centrar la lucha diaria en la más alta esperanza, desde la más modesta pretensión.
Si no centramos la vida en lo que de verdad importa, acaba doliéndonos todo.  Hay que seguir, hacer lo que podemos, lo que debemos, sabiendo que nada está en nuestras manos. La confianza en el amor insondable de Dios nos libera de la ansiedad y la angustia de nuestras pretensiones.
 
Texto evangélico: Lc 12,16-21
 
Les dijo Jesús una parábola:
- Había un hombre rico, cuyos campos dieron una gran cosecha. Entonces empezó a pensar: “¿Qué puedo hacer? Porque no tengo donde almacenar mi cosecha”. Y se dijo: “Ya sé lo que voy a hacer; derribaré mis graneros, construiré otros más grandes, almacenaré en ellos todas mis cosechas y mis bienes, y me diré: Ahora ya tienes bienes almacenados para muchos años; descansa, come, bebe y pásalo bien”. Pero Dios le dijo: “¡Insensato! Esta misma noche vas a morir. ¿Para quién va a ser todo lo que has acaparado?”. Así le sucede a quien atesora para sí, en lugar de hacerse rico ante Dios.
 
Espiritualidad franciscana
 
“Considera, ¡oh hombre!, cuánto te ha encumbrado el Señor Dios, pues te creó y formó a imagen de su amado Hijo según el cuerpo y a semejanza suya según el espíritu…” (Adm 5,1).  Francisco nos recuerda nuestra grandeza. Hemos sido creados a imagen y semejanza del amado Hijo, como hijos amados. Si supiéramos mirarnos así, a nosotros y a los demás, si aprendiésemos a contemplar más y mejor el misterio que es nuestra vida, seguramente viviríamos con más paz, con más verdad, con más entrega, con más confianza y con más esperanza. No tendríamos necesidad de enredarnos en pretensiones que superan nuestra capacidad (Sal 131), ni estaríamos dominados por la angustia de lo que no somos o no alcanzamos.
Cuando perdemos nuestro verdadero misterio, quedamos a merced de nuestras ansias necias, que nos separan cada vez más de aquella palabra en la que fuimos creados. En vez de gozar de la verdadera grandeza nos angustiamos por grandezas mezquinas. Francisco orienta nuestros anhelos hacia Jesucristo: participar de la cruz (del amor) de Jesucristo, entregarnos a lo que él se entregaba, estar como él estaba…, sin controlar la eficacia, pero sabiendo que tiene sentido porque en ello acogemos nuestra verdadera grandeza
 
Oración
 
Enséñame, Señor, a vivir el don de cada día,
sin otros planes que los tuyos,
los de cada día.
Que pueda maravillarme de tu amor,
Padre, cada día,
que el rostro de mi prójimo
sea nuevo para mí.
Dame un corazón, Padre,
manso con el sufrimiento  de cada día,
fuerte con la lucha  de cada día,
amoroso con la oración  de cada día.
Que sepa confiar en ti Padre,
dejando en tus manos el mañana,
sin inquietudes ni prisas.
Que cada día estrene tu paz,
recibiendo de ti cada día,
salud o enfermedad,
éxito o fracaso,
progreso o retroceso.
Enséñame, Señor, a vivir el don de cada día. Amén.
 
Epílogo de la carta
 
“Nuestra expectativa no puede ser lograr lo que pretendemos, solo crear condiciones que lo hagan posible”.
 
Evangelio diario del mes de septiembre
 
1- Mt 25,14-15.19-21
2- Mc 7,1-8.14-15.21-23
3- Lc 4,16-30
4- Lc 4,31-37
5- Lc 4,38-44
6- Lc 5,1-11
7- Lc 5,33-39
8- Mt 1,18-23
9- Mc 7,31-37
10- Lc 6,6-11
11- Lc 6,12-19
12- Lc 6,20-26
13- Lc 6,27-38
14- Jn 3,13-17
15- Jn 19,25-27
16- Mc 8,27-35
17- Lc 7,1-10
18- Lc 7,11-17
19- Lc 7,31-35
20- Lc 7,36-50
21- Mt 9,9-13
22- Lc 8,4-15
23- Mc 9,30-37
24- Lc 8,16-18
25- Lc 8,19-21
26- Lc 9,1-6
27- Lc 9,7-9
28- Lc 9,18-22
29- Jn 1,47-51
30- Mc 9,38-43.45.47-48
 
Publicar un comentario