Gora Zu gure Jauna gora!

sábado, 17 de diciembre de 2011

Neurriz bizi: Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan


Gabonetako Misterioa eguneratu behar da berriro, eta horrekin batera, gure urteko Kanpainarik indartsuena. Aurten 25a igandea da, beraz, komunitate batzuek egun horretan bertan egingo dute; beste batzuek 18an, eta beste batzuek asmoa dute Gabonek irauten duten bi asteetara zabaltzeko, eta guk ideia bikaina dela deritzogu. De nuevo se actualiza el Misterio de la Navidad y, con ella, nuestra Campaña más fuerte del año. Al coincidir sus fechas con el domingo 25, unas comunidades la realizarán ese mismo día, otras el 18, y algunas piensan extenderla las dos semanas de celebraciones navideñas, lo que nos parece una excelente idea.

Alde batetik, “zure apurra guretzat urrea” kanpaina amaitutzat emango dugu. Horrekin ikusarazi nahi duguna zera da, apur askorekin, bi urte luze daramatzagula ehunka pertsonari, aurpegia eta sentimenduak dauzkaten ehunka pertsonari laguntza ematen, krisiaren ondorioz suertatu zaizkien egoera zailetan. Elikadura, arropa, lana, etxebizitza, eta batez ere, harrera, laguntza eta hurbiltasuna helarazi dizkiegu, “apur askori” esker. Triptikoaren diseinuak hori ikusarazten lagundu nahi du. Zoritxarrez, ezin dugu oraindik krisia ahaztu; alderantziz, egoera gero eta larriagoa da, beraz, lanean jarraitu behar dugu, nekatuta egon arren.

Kanpaina honekin ere 2012an zehar luzatuko dena aurkeztu nahi dugu: Neurriz bizi eta behartsuen neurria igoarazi. Euskal Elizbarrutietako Apezpikuen Garizumako Gutun Pastoralean gogorarazten ziguten bezala, pertsona bakoitzak dauka bere erantzukizuna krisi honen sorreran, hain geurekoi eta kontsumista izateagatik. Jarrera aldatu behar dugu, eraldatu egin behar gara, ohitura pertsonalak aldatu behar ditugu, gizartearen eraldaketarako hazia ereiteko. Horretan ere esan dezakegu zure apurra urrea dela guretzat. Eta Ume Jainkoan irudikatutako indarrari esker, dena dela posible. Gure barruan, Gabonetako ipuineko pertsonaia guztiak daude. Bihotzean beste batzuentzako lekua ez daukaten pertsonen jarrera ez solidarioak baztertuta, Belengo izarrak Misterioa adoratzera gidatuko gaitu, Erregeak, artzainak eta aingeruak bezala. Gabon zoriontsuak.
Por una parte concluiremos la campaña “tu poco es mucho”, con la que pretendemos visualizar que con muchos pocos, llevamos dos años largos ayudando a cientos de personas, con rostro y sentimientos, a sobrellevar situaciones angustiosas que les han sobrevenido por efectos de la crisis. Alimentación, ropa, trabajo, vivienda y, sobre todo, acogida, acompañamiento y cercanía han llegado a ellas gracias a “muchos pocos”. El diseño del tríptico pretende ayudarnos en esta visualización. Desgraciadamente no podemos desentendernos todavía de la crisis, si no que, por el contrario, las situaciones de necesidad son cada vez más y de mayor gravedad, por lo que debemos llamar a perseverar, a pesar del cansancio y las alarmas propias.

También con esta campaña iniciamos la que se va a prolongar, al menos, durante 2012: Vive sencillamente, para que otros sencillamente puedan vivir. Como nos recordaba la Carta Pastoral de Cuaresma de los Obispos de las Diócesis Vascas, cada persona tiene su responsabilidad en el origen de esta crisis, por nuestras actitudes egoístas y consumistas. Necesitamos un cambio de actitud, una conversión, una transformación de hábitos personales que sea semilla de la transformación social por la que nos esforzamos. También en esto podemos afirmar que tu poco es mucho. Y que con la fortaleza encarnada en la ternura del Niño Dios, es posible. En nuestro interior, habitan todos los personajes del relato de la Navidad. Si abandonamos las actitudes insolidarias de los que no tienen sitio en la posada de su corazón para otras personas, la estrella de Belén nos conducirá, como a los Reyes, los pastores y los ángeles a adorar el Misterio. Feliz Navidad.
Mikel Ruiz, Caritaseko zuzendaria