Abenduko izarrak

domingo, 18 de diciembre de 2011

Jendetzak ospatu dau Diman Arratiako KTko familia arteko gabon jaia

Jendetza batu da Diman familia arteko gabon jaia ospatzeko: eliza bete familia otoitzean, kantan, Caritasen aldeko merkatu txikian, txokolatadean... poza berba baten esateko. Poz horretan ikusteko Jaungoikoaren maitasuna eta poz hori familia artean konpartidu da.

Arrastiko bostetarako Dimako San Pedro Apostolua parrokia beterik egoan. 300 edo 400 lagun baegoan bertan aurtengo Arratiako familia arteko jaia ospatzeko.


Beste inor kabitzen ez zala eta, unetxo baten argiak joan dira. Gure poza argia barrito etortzerakoan! Olentzero, Jesus, Maria eta Jose, mundu osoko umeen antzespena.

Arratiako umeak artista batzuk direla erakutsi deuskue. Artikulu honetan beherago dozue arrasti magiko honetan kantatu daben aukera bat. Dantzan ere egin dabe eta!

Jesus umeari opariak, kantak, berotasuna eroan deutsie Arratia osotik etorritako familiak.



Poza gizarteak baztertu dituen horreekin konpartitzeko asmotan merkatu txiki bat antolatu da. Txartelak opariz trukatu dira, eta 365 euro atara dira Caritas Arratia alkarteari emongo jakozanak.


Hau guzti hau frontoian izan da. Bertan, triki trixa alaiagaz batera txokolate beroa eskeini jaku bizkotxo batzuekin. Une gozoa arrastia komentatu eta planak egiteko.


Honegaz amaitzen dot gaurko kronika:
  eskerrik asko Dima! eskerrik asko Arratia!


Jainkoa gizakiarengana makurtu zan gizakia jainkotuteko!
Jainkoa gureganatu da gu beraren pareko egiteko!


Kanta aukera bat:




Asko maite nauan lagun bat daukat,
nik daukat, nik daukat.
Asko maite nauan lagun bat daukat,
Jesus dau izena.

Beragaz biziko gara
alkartuta otoitz eta lanean (bi).

Asko maite gaitun Ama bat dogu,
guk dogu, guk dogu.
Asko maite gaitun Ama bat dogu,
Jesusen Ama da.

Beragaz biziko gara
alkartuta otoitz eta lanean (bi).

Kanta dagigun danok, hau da egun alaia
Jesus jaio da eta, kanta Aleluia!

Kanta Bedia, kanta Lemoakoak,
Kanta Igorre eta Arantzazukoak.

Kanta Zeani, kanta Areatza,
Kanta Artea, kanta Dimekoak.


Arteako gabon kanta

Hogeta laugarrena dogu abenduan
deseo genduena logratu genduan
gabeko hamabiak jo deitu orduan
gure Salbagilea jaio da munduan.

Belengo portalian, askatxo batian
jaio da Jesus umil, ganadu artean.
Astoa ta idia dauz aldamenian
arnasaz berotzeko hotzitzen danian.

Goiko mendietatik pastoreak datoz
esandi aingeruak jaio dela Jesus,
Espiria Santuak emonik grazia
haren bendezinoa guztiz zan garbia.

Zorionean Jesus Zu jaio zinean
bestela Zeruetan  sartzen ez ginean
Zorionean gizon egin zara Jesus
Gloria goratzeko zeruetan Amen.

(Doinua: Aitorren hizkuntza zaharra)

 
Nik badut lagun bat maite nauena,
maite nauena, maite nauena.
Nik badut lagun bat maite nauena,
izena du Jesus.

ETA BERAK ESATEN DU AITA DELA,
AITA DELA JAINKOA.
ETA BERAK ESATEN DU AITA DELA,
AITA DELA JAINKOA.

Zuk duzu lagun bat maite zaituna,
maite zaituna, maite zaituna.
Zuk duzu lagun bat maite zaituna,
izena du Jesus.

Guk dugu lagun bat maite gaituna,
maite gaituna, maite gaituna.
Guk dugu lagun bat maite gaituna,
izena du Jesus.

 

Poz pozik Eleizan
danok batu gara
familia moduan
Jesusen etxera
etorri ein gara
lehengo aldiz Jaun hartzera.

Lau urtetan zehar
lagunen artean
ikasi dogu hainbat:
bai sakramentuak
Jesusen mezuak
hori ikasi dogu katekesian.

Jesusen bidea
beragan fedea
aurkitu dogu eta
jarraitzeko asmoz
hemendik aurrera
familian eta lagun artean.

(Doinua: O Peio Peio!)



Eskerrak, gure Aita,
denok bait dugu etxe bat.
han jolastu, ikasi, gurasoekin hitzegin
eta beraiekin bizitza alkarbana dezakegu.

Eskerrak
zure etxera gonbidatu gaituzulako.
bertan danok dugu lekurik.

Lagun iguzu
zure antzekoak izaten,
gure etxea beti
irekita egon dadila guztientzat.

Haur eta famili guztiek,
etxe egokia izan dezatela
denok anai bezela
bizi ahal izan gaitezan.


Areatzakoak txirulaz jo ebezen:

- Dingilin Dangilon.
- Kanpaiak jaietan.
Herriko tradizio musikal handiari ohore eginaz!

Hona Zeanuriko aprotazioa:


Lo dago gure haurtxoa,
sehaskan gozo beroa,
Olentzerok ekarriko,
dionaren esperoan.
 
Da bitartean, gabon gauean,
Olentzero dator, burdi gainean. (BIS)
 
Ikazkinarekin amets,
egiten du haurtxoak,
jostailu berriak eta,
karamelo gozoak
 
Da bitartean, gabon gauean,
Olentzero dator, burdi gainean. (BIS)