Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.
ANDRA MARIAREN SORTZE GARBIA
SEMINARIOAREN EGUNA
« Lanerako prest” “ Manos a la obra”
HASIERAKO OHARRA
Gaur, Elizak Mariaren aparteko gomuta egiteko dei egiten
deusku eta Sortze Garbiaren jaia ospatuz, Abendu aldiko bizipena aberasteko
aukerea dogu. Abendu aldiko Amabirjinak erakusten deuskunez, merezi dau
Jesukristo onartzea eta, gero, mundu guztiarentzako salbamenezko opari lez
eskeintzea.
Poz eta itxaropenez beteta, seminarioaren eguna ospatzen dogu, izenburu honegaz: Lanerako prest – Manos a la obra. Aurtengo kartela eskuetara, hain
zuzen be abade baten eskuetara, begiratzeko deia da: jasoten daben eskuak,
eskaintzen daben eskuak, esku hutsak, esku beteak, esku otoizlariak, esku
langileak... dira.
Eskatu deiogun Jaunari
abadetzarako bokazinoak, esku ugarigaz, emon deiguzala, alkarteak zerbitzatu
daiezan eta Jesukristoren izenean buru izan daitezan.
ABESTIA: Maria sortu zinan…
ABADEAREN AGURRA
Maria
Birjinaren Baietzaz,
bere etxea
gure artean jarri eban
bakearen
Jaungoikoa
egon bedi
zuekin.
DAMU OTOITZA
Bakuntasun
eta apaltasunez, eskatu deiegun Jaungoikoari eta anai-arrebei Eukaristia hau
pozez ospatzeko behar dogun parkamena.
§
Zeu zara sendatzen eta parkatzen dauan maitasunaren
Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.
§
Zeu zara beteten dan Agintzariaren Jaungoikoa.
KRISTO, ERRUKI.
§
Zeu zara huts egiten ez dauan itxaropenaren
Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.
Aintza
Goratu daigun
Jainko Aita pozez beterik, Kristo gure Jaun bakarraren bidez emoten deuskun
bakeagaitik.
HITZAREN
LITURGIA
Gn
3, 9-15. 20:
Bibliako lehenengo
liburuko pasarte honen bidez, Jainkoa alboratzeko dogun joera azaltzen jaku.
Ondorengo irakurgaietan ikusiko dogunez, Jainkoak, guk huts egin arren, behin
eta barriro eskeintzen deusku bere salbamena. Entzun daigun, ba, lehenengo
irakurgai hau esker onez.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Salmoa kantatuz, abestu deiogun Jainkoari kantu barria, gu salbatzen ari dalako
“
Kanta Jaunari, kantu barri”...
Ef
1, 3-6. 11-12:
Jainko Aitak bere
seme-alaba izateko aukeratu gaitu. Jesukristoren anai-arrebak gara. Maria da
lehenengo aukeratua, baina ez bakarra; horregaitik, Jainkoa bedeinkatzera eta
goratzera dei egiten deusku Paulo apostoluak.
Lk
1, 26-38:
Jaungoikoak ez
deusku goitik behera ezarten bere salbamena. Eskeini egiten deusku. Mariaren
baietzak beste baietz guztiei zabaldu deutse bidea. Euron bidez doa sendotzen
Jainkoaren ekintza.
"Aleluia"
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoa Aitatzat sentitzen dabenen konfiantzaz,
aurkeztu deioguzan bere herriaren beharrizanak, eta adierazo deiogun Berak
eskatzen deuskunari eskuzabaltasunez erantzuteko prestasuna.
§
Elizearen alde. Mariaren antzera, Jaungoikoak
beragandik espero dauanari erantzuten saiatu daitela egunez egun, eta Barri
Onaganako eta pobreenganako leialtasunean bizi daitela. Egin dagigun otoitz.
§
Triste, oinazetan eta itxaropen barik dagozanen
alde, gehien behar gaituenen ondoan egon gaitezan eta Jaungoikoak gizon eta
emakume guztientzat gura dauan zuzentasuna gauzatzeko konpromisoa hartu daigun.
Egin dagigun otoitz.
§
Bizkaiko
Eliza honetako abadegaien alde. Eskuzabalak
izan daitezen euren eskeintzan eta misinoan eurekin alkarlanean jardungo dogunon laguntza aurkitu daien gure
alkarteetan. Egin dagigun otoitz. .
§
Eukaristia hau ospatzen dihardugunon alde. Maria
lez, adi egon gaitezala besteen beharrizanen aurrean eta gure bizitza gehien
behar dabenen aldeko zerbitzu bihurtu dagigula. Egin dagigun otoitz.
Zure indarra eta laguntza sentitu
dagiguzala, Jauna, txarkeriaren lilurari uko egin eta Zuk egunero eskeintzen
deuskuzuzan zuzentasun eta itxaropenezko bideetatik joan gaitezan. Errege bizi
zara-ta gizaldi eta gizaldietan.
OHARRA DIRU BATZEARI
Gaur
batzen dan dirua Elizbarrutiko Seminarioarentzat izango da, abadegaien
heziketea aurrera eroan dagian eta gure Elizan abade izateko aukerea aztertzen
diharduenei Bokazino Pastoraltzan lagundu deien. Eskerrik asko eskuzabalak
izateagaitik.
JAUNARTZEAREN OSTEAN
|
|||
|
|||
AZKEN OHARRA
Senideok: Mariaren
antzera, Jaungoikoak gugandik gura izan daikenera zabalik bizi izatera,
bialtzen gaitu Eukaristia honek. Jainkoak egiten deuskun deiari erantzuteko
ardureak eroan gagizala itxaropenez eta bihotzak zabalik bizi izatera.
“Ama maite Maria...”
ANDRA MARIAREN SORTZE GARBIA
SEMINARIOAREN EGUNA
« Lanerako prest” “ Manos a la obra”
HASIERAKO OHARRA
Gaur, Elizak Mariaren aparteko gomuta egiteko dei egiten
deusku eta Sortze Garbiaren jaia ospatuz, Abendu aldiko bizipena aberasteko
aukerea dogu. Abendu aldiko Amabirjinak erakusten deuskunez, merezi dau
Jesukristo onartzea eta, gero, mundu guztiarentzako salbamenezko opari lez
eskeintzea.
En este clima de alegría y
esperanza, celebramos también el día de nuestro seminario, con el lema: “Manos a la obra – Lanerako prest”. El cartel de este año
nos invita a fijar nuestra mirada en las manos, en concreto en las manos
sacerdotales: manos que reciben, manos que ofrecen; manos vacías, manos llenas;
manos que oran, manos que trabajan…
Pidamos al Señor que nos bendiga
con vocaciones sacerdotales,
manos para servir a las
comunidades y presidirlas en nombre de Jesucristo.
ABESTIA: Maria sortu zinan…
ABADEAREN AGURRA
Maria
Birjinaren Baietzaz,
bere etxea
gure artean jarri eban
bakearen
Jaungoikoa
egon bedi
zuekin.
DAMU OTOITZA
Bakuntasun
eta apaltasunez, eskatu deiegun Jaungoikoari eta anai-arrebei Eukaristia hau
pozez ospatzeko behar dogun parkamena.
§
Zeu zara sendatzen eta parkatzen dauan maitasunaren
Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.
§
Tú eres el Dios de la Promesa que se cumple. KRISTO,
ERRUKI.
§
Zeu zara huts egiten ez dauan itxaropenaren
Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.
Aintza
Goratu daigun Jainko Aita pozez beterik, Kristo
gure Jaun bakarraren bidez emoten deuskun bakeagaitik.
HITZAREN
LITURGIA
Gn 3, 9-15. 20:
Bibliako lehenengo liburuko pasarte honen
bidez, Jainkoa alboratzeko dogun joera azaltzen jaku. Ondorengo irakurgaietan
ikusiko dogunez, Jainkoak, guk huts egin arren, behin eta barriro eskeintzen
deusku bere salbamena. Entzun daigun, ba, lehenengo irakurgai hau esker
onez.
En el libro del Génesis,
se nos narra a través de unas imágenes, cómo el hombre se aparta de Dios; pero
Dios sigue ofreciendo su salvación.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Salmoa kantatuz, abestu deiogun Jainkoari kantu barria, gu
salbatzen ari dalako
Con las
palabras del salmo, cantamos a nuestro Dios. El, a pesar de nuestras
infidelidades, viene a salvarnos.
“Kanta
Jaunari, kantu barri”
Ef
1, 3-6. 11-12:
Jainko Aitak bere
seme-alaba izateko aukeratu gaitu. Jesukristoren anai-arrebak gara. Maria da
lehenengo aukeratua, baina ez bakarra; horregaitik, Jainkoa bedeinkatzera eta
goratzera dei egiten deusku Paulo apostoluak.
San Pablo
alaba a Dios porque nos ofrece su salvación. Todo es una historia de amor.
Lk
1, 26-38:
Jaungoikoak ez deusku
goitik behera ezarten bere salbamena. Eskeini egiten deusku. Mariaren baietzak
beste baietz guztiei zabaldu deutse bidea. Euron bidez doa sendotzen Jainkoaren
ekintza.
Toda la
vida de María, es un “SI”, a la voluntad de Dios. De esta forma, aparece Jesús
en el mundo.
"Aleluia"
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoa Aitatzat sentitzen dabenen konfiantzaz,
aurkeztu deioguzan bere herriaren beharrizanak, eta adierazo deiogun Berak
eskatzen deuskunari eskuzabaltasunez erantzuteko prestasuna.
§
Elizearen alde. Mariaren antzera, Jaungoikoak
beragandik espero dauanari erantzuten saiatu daitela egunez egun, eta Barri
Onaganako eta pobreenganako leialtasunean bizi daitela. Eskatu deiogun Jaunari.
§
Por
las personas que sufren o viven sin esperanza. Por las mujeres sometidas a todo tipo de vejación y muerte. Por la paz en
nuestro pueblo. Que todos los cristianos nos impliquemos activamente, para
hacer posible la Justicia
de Dios en la vida de todas las personas. Eskatu deiogun Jaunari.
§
Por los seminaristas de esta Iglesia de
Bizkaia. Para que sean generosos en su entrega, y encuentren en nuestras
comunidades el apoyo de quienes vamos a vivir con ellos una misión compartida. Eskatu deiogun Jaunari.
§
Eukaristia hau ospatzen dihardugunon alde. Maria
lez, adi egon gaitezala besteen beharrizanen aurrean eta gure bizitza gehien
behar dabenen aldeko zerbitzu bihurtu dagigula. Eskatu deiogun Jaunari.
Zure indarra eta laguntza sentitu
dagiguzala, Jauna, txarkeriaren lilurari uko egin eta Zuk egunero eskeintzen
deuskuzuzan zuzentasun eta itxaropenezko bideetatik joan gaitezan. Errege bizi
zara-ta gizaldi eta gizaldietan.
OHARRA DIRU BATZEARI
Recordad que
la colecta de hoy estará destinada a nuestro Seminario Diocesano, con el fin de
que pueda cumplir con su tarea de formar a los futuros presbíteros y acompañar
en la Pastoral
Vocacional a quienes se plantean la posibilidad de ser curas
en nuestra Iglesia. Gracias por vuestra generosidad.
JAUNARTZEAREN OSTEAN
|
Hemen naukazu, Jauna.
Zeure eskuetan jarten naz,
Mariaren antzera.
Zure izenean,
gura dozun lekura joango naz,
Zeu zaralako
huts egiten ez dauan
itxaropena.
Egin nagizu zure fedearen lekuko,
ilunpetan dabizanak argitzeko
eta lur jota dagozanak sustatzeko.
AZKEN OHARRA
Senideok: Mariaren
antzera, Jaungoikoak gugandik gura izan daikenera zabalik bizi izatera,
bialtzen gaitu Eukaristia honek. Jainkoak egiten deuskun deiari erantzuteko
ardureak eroan gagizala itxaropenez eta bihotzak zabalik bizi izatera.
María será
siempre para nosotros un ejemplo de seguimiento a Jesús. La celebración de esta
fiesta, nos anime a vivir nuestra vocación cristiana.
“Ama maite Maria...”
IRAKURGAIAK
Abenduak
8
Gn 3, 9-15. 20
Genesis liburutik
Jaungoiko Jaunak
gizonari dei egin eta esan eutson: «Non zara?» Eta harek erantzun:
«Baratzean ibilten asmau zaitut, eta bilosik
nengoalako, bildurrez
gorde egin naz».
Jaunak orduan: «Eta nok esan deutsu bilosik zengozana? Jatea galazo neutsun zugatzetik jan al dozu?» Gizonak erantzun: «Lagun
ipini deustazun emakumeak emon deust haretatík, eta nik jan» Orduan Jaungoiko Jaunak esan eutson
emakumeari
«Zer egin dozu?»
Emakumeak erantzun: «Sugeak
atzipetu
nau, eta nik jan».
Orduan
Jaungoiko Jaunak sugeari esan eutson: «Hori egin dozulako,
madarikatua
izango zara abere
guztien eta landako piztia guztien artean; sabel-ganean
ibiliko zara, narraz; zure bizitzako egun guztietan hautsa jango dozu.
Hasarrea
sortuko dot zure eta emakumearen artean, zure jatorriaren eta harenaren artean;
honek buruan emongo deutsu, zuk orpotik helduko deutsazunean”
Gizonak
emazteari “Eba” jarri eutson izena, bizidun guztien ama dalako.
97. salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
egin bai ditu hainbat
harrigarri
Kanta Jaunari kantu barrí,
egin bai ditu hainbat harrigarri.
Bere eskoiak emon deutso garaipena,
bere
beso santuak.
Ezagutuazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,
agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.
On eta leial izan
dala gogoratu dau,
Israel etxeari
buruz.
Ikusi dabe lur-muga
danak
gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu
txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.
Ef 1, 3-6.11-12
San Paulo Apostoluak Efesotarrei
Bedeinkatua izan
bedi Jainkoa,
Jesukristo gure Jaunaren Aita, Espirituaren era guztietako bedeinkapenez zeruan Kristogan bedeinkatu gaituana.
Haregan aukeratu ginduzan,
mundua sortu baino lehen, bere aurrean, maitasunez,
santu eta errubako izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-orde izateko,
Jesukristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez; bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun graziaren aintzak
Bera gorespenez bete dagian.
Kristogan oinordeko gara geu ere; horretara deituak izan gara, gauza guztiak Berak nahi dauanez
egiten dituenaren erabagiz. Eta Kristogan uste on izan genduanok, Jainkoaren aintzaren
gorespen izango gara.
Ebanjelioa
Lk 1, 26-38
Aleluia Lk 1, 28b.42b
Poztu zaitez,
María, graziaz bete hori:
Jauna zugaz;
bedeinkatua zu
emakumeen artean
Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban Jaungoikoak, Nazaret deritxon Galileako herri batera, birjina bategana;
Dabiden etxeko Josegaz ezkontzeko berbea
emonda egoan birjinea, eta María eukan izena
Aingeruak, haren etxean sartuta, esan eutson: «Poztu zaitez, graziaz bete hori: Jauna
zugaz». Ikaratu egin zan María,
berbok entzutean, eta pentsetan jarri zan zer izan ete eitekean halako agurra.
Aingeruak, orduan: «Ez izan bildurrik, Maria
Jaungoikoaren ederra aurkitu dozu. Begira, sabelea sortu eta semea izango dozu;
eta Jesus ezarriko deutsazu izena. Handia izango da; Goi-Goikoaren Semea deituko deutsoe; eta Jainko Jaunak Haren aita
Dabide errege-aulkia
emongo deutso; Jakoben etxean errege izango da beti, eta Haren erregetzak ez dau azkenik izango».
Baina Mariak orduan aingeruari: «Zelan izan
leiteke horí? Nik ez dot gizonik ezagutzen-eta». Eta aingeruak: «Espiritu Santua jatsiko da zugana,
eta Goi-Goikoaren indarrak bere
kerizpean hartuko zaitu horregaitik,
zugandik jaioko dan Santuari Jaungoikoren: Seme deituko deutsoe. Hara, Isabel zure lengusine ere, bere zahartzaroan, seindun dago; eta harako
agorra zalako a, seigarren hilabetean
aurkitzen da, Jaungoiakoarentzat ez
dago ezinezkorik ezer-eta».
Mariak orduan: «Hona hemen ni, Jaunaren
mirabea jazo bekit zeuk dinozun lez». Orduan
aingeruak itzi egin eban.