Abenduko izarrak

lunes, 19 de diciembre de 2011

Aita Juan Jose sakramentinoak Arratiako abesbatzaren omenaldia jaso dau

Argazkia: Juantxu Zabala
Areatzako parrokia jai giroz jantzi zan zapatuan. Arratiako abesbatzak jarri eban musikea eta Aita Juan Jose abade sakramentinoa omendu eban koroaren 60 urteak zirela eta.

Aintzaldu daigun Agate Deuna kantaz hasi zan mezea. Jende asko egoan: Areatzako jubilatuen urteroko mezea alde batetik eta Arratiako Abesbatza bestetik. Asko hurreratu ginan Aita Juan Josek omenaldia jasoko ebala eta.

Caritas Arratiak deitutako eguna zala eta, diru batzea Caritasen alde erabili zan.

Aita Perikok zuzendu eban mezea eta zitaraz lagundu eban salmoaren kantea. Arratiako abesbatza Miren Berbaolak zuzendu eban egun honetan, baina ezin ahaztu 40 urtetan Aita Juan Jose izan daka zuendari, autoridadea apaltasunaz erabiliz.

Horren ezaugarri, abesbatzaren gaur egungo presidenteak makila eder bat oparitu eutson danon izenean. Meza ostean bakoitza bere bazkarira joan zan: jubilatuak Areatzako hotelera, abesbatzakoak Igorreko Arantza hotelera. Lagun arteko giro gozoan amaitu eben eguna bai batzuk zein besteak.

Argazkia: Juantxu Zabala