Dimako Gabon Jaia zala eta Arteako amak buru belarri ibili ziran ea zer aurkeztu Arratiako parroki arteko jai haretan. Azkenean ideia argi bat euki eben: Clementina amamari aspaldiko gabon kanta bat eskatu. Pentsau eta egin. Hor joan ziran Clementinagaz berba egiten.
Abegi onaz hartu zituan Clementinak eta bere umearoko gabon kanta bat irakatsi eutsien. Gero, amak, euren artean, umeek ezagutzen eben musika errez bat erabiltea onetsi eben.
Diman izan zan estrenaldia, txalo zaparradak hartu ebezan, batzuk eurentzat, beste batzuk Clementinari emoteko, bere buru argiari esker holako harribitxi bat ez dalako galdu.
Operazioa borobiltzeko, zer bururatu eta, domekan, parrokiko meza amaierean aspaldiko kanta hau interpretatu eben ume eta amak, herriari eta Clementinari berari. Detaile moduan lora sorta eder bat oparitu eutsien Clementinari, argazkian ikusi daikegunez.
Opari katea beraz. Clementinak gabon kanta oparitu umeei, umeek parrokiari, parrokiak eta amak Clementinari. Danok gara parrokia bat eta etxe giroko parrokia egin gura genduke. Ez da erreza baina ahalegin horretan gabiz.
Hogeta laugarrena
dogu abenduan
deseo genduena
logratu genduan
gabeko hamabiak
jo deitu orduan
gure Salbagilea
jaio da munduan.
Belengo
portalian, askatxo batian
jaio da Jesus umil,
ganadu artean.
Astoa ta idia
dauz aldamenian
arnasaz berotzeko
hotzitzen danian.
Goiko mendietatik
pastoreak datoz
esandi aingeruak
jaio dela Jesus,
Espiria Santuak
emonik grazia
haren bendezinoa
guztiz zan garbia.
Zorionean Jesus
Zu jaio zinean
bestela
Zeruetan sartzen ez ginean
Zorionean gizon
egin zara Jesus
Gloria goratzeko
zeruetan Amen.
(Doinua: Aitorren
hizkuntza zaharra)
Marijesiak
Labayru Ikastegiaren orritik hartu dogu artikulu hau:
Gabon aldia kantuan errondan ibilteko sasoia da.
Baina erronda horreetatik Gabonakaz lotuena Marijesiak esaten jakena da.
Izen bat baino gehiago dauke: marijesiak (Maria Jesus estribiloko
letratik), abendua ('Abendu santu honetan' bertsotik), kebonikoak ('¡Ai,
qué bonito niño!' bertsotik).
Gaur egun oraindino bizirik dago kantuok kantetan
herrian zehar ibilteko ohitura, herri batzuetan, ganera, bederatziurrena
egiten dabe. Dana dala, lehenago Bizkaian zabalago ei egoan ohiturea,
kantuaren arrastoak hainbat herritan batu izan doguz eta (Arratia,
Mungialdea...).
Gaur egun, dakigunetik, bederatziurrena egiten dabe
Gernikan, Ean eta Arteagan. Halangoetan, lau egunean kantu bat egiten
dabe, "Maria Jose, Jesus Maria Jose" estribilloduna. Beste lau egunean
""Jesukristo, ai ze ume polita!" estribilloduna, beste doinu bategaz.
Eta Gabon egunean "Ta bart Belenen" kantua.
Beste herri batzutan Gabon egunean bakarrik egiten
dabe errondea. Hori jaso dogu Iurretan, Lekeition, Muxikan, Mendatan
eta Lekeition.
Herri batzuetan orain egin ez arren, bertakoak gogoan dauke ezagutu izan dabela, adibidez Busturian eta Munitibarren, kasurako.
Gehienetan bakarlariak aurretik egin eta ostean
taldeak erantzuten deutse. Leku jakinetan belauniko jartzen dira, edo
gurtu egiten dabe. Batzuk musika-tresnak eta makilak daroez, beste
batzuk, ostera, ezebez.
Hona Iurretan kantatzen daben testuaren letra:
Abendu santu honetan
bihar da denporia
orain kantatzen dogu
Kristoren jaiotzia.
Hogeta laugarrena
dogu abenduan
deseo genduena
logratu genduan.
Birritan edo hirutan
Josek jo atia
gizonak bentanara
nekez urtetian.
Gizonak bentanatik
diola erantzuten
gabera gau erdian
nor dala ate joten.
Izarra bularrian
semia sabelian
ha bai dontzella ederra
itxasoaren ertzian.
Gabeko hamabiak
jo duten orduan
gure salbagillea
jaio da munduan.
Belengo portalian
estalpe batian
jaio da Jesus umil
ganadu artian.
Astoak arrantzia
idiak arnasia
halan berotzen dabe
jaio dan infantia.
Astua ta idia
daukoz aldamenian
arnasaz berotzeko
hotzitzen danian.
Billozik egon arren
etzara pobria
zeruan josita dago
zuretzako erropia.
Goiko mendietatik
pastoriak datoz
aingeruak esanik
jaio dala Jesus.
Herodes erregia
faltso traidoria
zergaitik damu dozu
Kristoren jaiotzia.
Hiru errege mago
hain bide luzian
Belengo portalera
mirariz joan ziran.