Hilabeteak dabiz jo ta ke 50 zeanuriko eliztar herri antzerki hau preparetan. Kanta, trkitixa, txistua, bertsoak, dantza eta antzerkia josita agertzen dira ordu bete inguruko antzespen honetan.
Ikasle ume bik (Anita eta Bibiñe) behar gatxa daukie eskolarako egiteko etxeko lan moduan: Zeanuriko Andra Mari: historia eta gaur egun. Herri guztia endredatuko dabe eskolako lana era egoki eta atseginean amaitu arte, eta horretarako ikusleen euren laguntza eta parte hartzea eskatuko dabe.
Ikusleek, kanta eta barre, konturatu orduko, Zeanuriko leienda antzinakoak ikasiko dabez, une gozo batzuk biziz.
Hona hemen pertsonaia batzuk:
Umeak: Anita
Astondoa eta Bibiñe Pujana;
Parrokiko kantariak;
Organoa: Karmele Angoitia;
Bertsolaria eta San Lukas: Atxondo;
Zeanuriko txistulari taldea;
Trikitilariak:
Ainhoa Mendia eta Paule Goikouria;
Maria, Jose, dantzariak eta Belengo herria: katekesiko umeak;
Zeanuriko jauntxoak: Mikel Santiago, Xabier Bouza eta Xabier Pereda;
Ipiñaburuko lamiak eta herritarrak: Goiuri Manrique, Irene Artaraz, Ines Erdozia, Ane Diaz eta Ainhize Garcia;
Play back: Kanugal taldea;
Herri kantak: ikusleak eurak;
Gidoia: Jose Mari Kortazar;
eta beste sorpresa asko.
Erropak preparetan eta ensaioetan beste jende askok ere lagundu dau.
Abenduaren 23an, barikuan, 18:00etan emongo da lehen aldiz antzespen hau parrokian bertan.