Otzerinmendi
kofradiako Egileor auzoan, arboladi zoragarri batean dago San Justo ermitea,
Andra Mari parroki nagusiari dagokio eleizaz. Aurten, mezea ospatuko da auzokoek holan ebatzita, zapatuan, agorrilak 6, eguerdiko 12etan, osasun neurri guztiak eta aforoa zorrotz jagonda. Erdu! Hona lehengo urteetako argazki batzuk.
Clic aquí para ver las fotos del 2019
Argazkiak: Jon Urutxurtu
Klikatu hemen 2017.eko argazkiak ikusteko
Clic aquí para ver las fotos del 2017
Garaine Iturbe Martinek bideo hau bialdu deusku eta tsegin handiz konpartitzen dogu zuokaz.
Herriak San Justo
deitzen badeutso be, ermitea San Justo eta Pastor anaiei eskeinia dago.
Itxasoaren
gainetik 382 metrotara dago, Gorbeia mendira igotzeko bidean, plazatik 3.700
metrotara. Ermita errektangularra da, 17,30 x 6,39 metrodun luze zabalerea
dauka. XVIII. gizaldiko ermita barrokoa da, xumea eta herrikoia guztiz. Kanpaia
biga batetik eskegita dago. 2011. urtean
lapurtu egin eben eta urte berean, barria
egin, bedeinkatu eta jarri eben kofradiako kideek.
Santuen
eguna
agorrilaren 6an da, baina herri jaia agorrilaren lehen zapatu-domekan
ospatzen da. Aurten agorrilaren 7an. Bezperan, alboan auzo basoan dagoan
karobia biztutea
ohitura erakargarria bihurtu zan azken urteotan. Zapatuan mezea ospatuko da, 12:00etan. Barauskarria eskaini bertaratutakoei, eta jai programa zabala bertan behera geratzen da.
Nortzuk ziran Justo eta Pastor anaiak?
Zazpi eta
bederatzi urteko ume bi ziran. Madrilen hil ebezen 304. urtean Diocleciano
enperadorean jazarpen batean. Handia izan zan urteotako sarraskia. Milaka
kristau hil ebezen, euren artean Justo
eta Pastor umeak.
Karobiaren erritoa
Aspaldi errito
bihurtu da karobi hau biztu edo isiotutea. Lan ederra egin da bertan behera
egoan karobi hau berreskuratzen eta urtean behin sikeran martxan jartzen zan.
Informazio zabala Ipizki
taldearen webgunean aurkitu daikegu.
Klikatu hemen 2019. urteko argazkiak ikustekoClic aquí para ver las fotos del 2019
Argazkiak: Jon Urutxurtu
Klikatu hemen 2017.eko argazkiak ikusteko
Clic aquí para ver las fotos del 2017
Herriak San Justo
deitzen badeutso be, ermitea San Justo eta Pastor anaiei eskeinia dago.
Itxasoaren
gainetik 382 metrotara dago, Gorbeia mendira igotzeko bidean, plazatik 3.700
metrotara. Ermita errektangularra da, 17,30 x 6,39 metrodun luze zabalerea
dauka. XVIII. gizaldiko ermita barrokoa da, xumea eta herrikoia guztiz. Kanpaia
biga batetik eskegita dago. 2011. urtean
lapurtu egin eben eta urte berean, barria
egin, bedeinkatu eta jarri eben kofradiako kideek.
Santuen eguna
agorrilaren 6an da, baina herri jaia agorrilaren lehen zapatu-domekan ospatzen da. Aurten agorrilaren 7an. Bezperan, alboan auzo basoan dagoan karobia biztutea
ohitura erakargarria bihurtu zan azken urteotan. Zapatuan mezea ospatuko da, 12:00etan. Barauskarria eskaini bertaratutakoei, eta jai programa zabala bertan behera geratzen da.
Nortzuk ziran Justo eta Pastor anaiak?
Zazpi eta
bederatzi urteko ume bi ziran. Madrilen hil ebezen 304. urtean Diocleciano
enperadorean jazarpen batean. Handia izan zan urteotako sarraskia. Milaka
kristau hil ebezen, euren artean Justo
eta Pastor umeak.
Karobiaren erritoa
Aspaldi errito
bihurtu da karobi hau biztu edo isiotutea. Lan ederra egin da bertan behera
egoan karobi hau berreskuratzen eta urtean behin sikeran martxan jartzen zan.
Informazio zabala Ipizki
taldearen webgunean aurkitu daikegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario