Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

martes, 21 de junio de 2011

Jose Luis Iza bikario ohiak omenaldi hunkigarria jaso eban arratiarren eskutik

Jose Luis Iza, Zeanuriko semea, izan da oraintsu arte IV. eta V. bikarietako bikarioa. Joan dan zapatuan, ekainak 18an, omenaldi apal bezain hunkigarria jaso eban arratiarren eskutik, errogatiba eguna zala-eta. 400 arratiar inguruk txaloka eskertu eben bere lana bikario izan dan bitartean.

Aurretik emondako prebisio guztiak gainditu ditu aurtengo  Arratiako errogatibak Urkiolara, Antonio deunaren jai egunaren osteko zapatuan ospatzen dana. Oinez (Dimatik zein Zeanuritik), autobus bi eta ehun bat kotxe alkartu ziran Urkiolan. Letaniak abestuz sartu ziran abadeak santutegira hainbat eliztarrek lagundurik. Santutegia bete beteta egoan meza ordurako. Meza hasieran Jose Luis Iza omendu eta eskertu eben bertaratu zirenak.


Jose Luis Iza Zeanuriko Lanbreaben jaio zan, Ipiñaburuko Santiagoko parrokian. Hainbat urte emon ditu bikario lanetan euskaldun partean. Ez dau errez euki. Bera ere ez da asko larritu. Unean unekoa, ahalegin sendoa egin dau bikaria biotako pastoral ekimenak bateratzen eta eragileak suspertzen.

Bere sasoian  jarri dira martxan Ziortzako bakearen aldeko ibilaldiak, tentuz prestatuz garizuman zehar eta eliztar eta herritar piloa batzen dituanak. Errogatiba egunean oparitxo bat (MP4 moderno bat zan bere zaletasun musikalak kontuan harturik) eta txalo zaparradea jaso eban arratikoen eskutik. Esker onezko berba batzuk esan eta alde egin beharra euki eban: ezteguak zituan hamabietan eta iluntzean hileta elizkizuna Ipiñaburun. Bere lanaren adibide polita izan da: kotxea zan bere ofizina, telefonoa erantzun, liburu paketeak edonon eskeini eta saltzeko, eta lasaitasuna inoiz galdu barik. Itxura baten sikeran.

Markinan, bere destino barrian, lan oparoa eta emonkorra opa  deutsagu.

No hay comentarios: