Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

sábado, 4 de junio de 2011

Gaur ospatu da Arratiako KT Jaia

Hona hemen argazkiak
Aquí puedes ver algunas fotos...




Ekainaren 4an, zapatuan, Igorreko Lasarte aretoan ospatu da Arratiako Katekesiaren Jaia. Arrastiko bostetan hasi zan katekesiko himnoa abestuz eta pelikularen emonaldiagaz, nahiz eta familia batzuk zeozer belu heldu.  
Marrazki bizidunen filma ikusgarria ikusiz hasi zan: bere mezua: ezbardina ezagutu eta onartzeko deia. Ostean lau minutuko laburmetraia bat, Zeanuriko umeek grabatutako Aste Santuko antzerkitxoa.
         Ondoren diploma banatzea izan zan. Oholtzara igo eben, parrokiaz parrokia, kurtsoan zehar albuma betez diplomea irabazi ebenak. Hor dituzue argazkietan. Txalo zaparrada artean bailara guztiko ume eta katekistek "eskerrik asko" bat jaso eben euren lan eta afanagaitik, hilean behion, euren parrokian Jesus ezagutu eta maitatu, Jesusi jarraitzeko ahalegin serioa egin dabelako. Familiak ere eskertu ziran, euren laguntza barik ezinezkoa izango zan hau bide guzti hau egitea eta.
         Amaitzeko, bertaratu zan bakoitzari gorbeiatxu opila oparituko jakon freskagarri bategaz. Eguraldi ona aprobetxatuz, Lasarte Areto ondoko parkean oso lasai eta gozo egon zan hainbat familia bakoitza bere herrira itzultzeko ordua jo arte.


         Antolatzaileen izenean, eskerrik asko ekitaldi hau posible egin dabenei:

-Igorreko Udala, Lasarte Aretoko zine gela eta instalazioak ixtearren.
-Coca Cola enpresari freskagarriengaitik.
-Bizkarra gozotegiari merke-merke egitearren egun honetarako beregi beregi gorbeiatxu opiltxoak.
-Bilboko Elizbarrutiko Katekesi Idazkaritzari.
-Arratiako KTko familia, katekista eta umeei.


Cientos de imágenes quedaron grabadas en nuestra retina el pasado sábado cuatro de junio en la casa de cultura Lasarte Aretoa de Igorre.  Unas 300 personas entre niños y padres se dieron cita para celebrar la última fiesta de KT (catequesis) del sector pastoral Arratia.
Una pequeña selección de fotos nos muestra el ambiente de todos los que fueron premiados con el diploma por su asistencia y participación en las celebraciones familiares, mes a mes, en los distintos pueblos, ayudándonos a todos a  conocer, a amar y a seguir a Jesús.
Renovamos fuerzas para el próximo curso y surgieron nuevas ideas: concursos de redacción, de dibujo, representaciones teatrales de los distintos pueblos, etc.
Desde la organización queremos agradecer a las familias por su participación y apoyo. Sin olvidarnos de organizaciones y entidades que han hecho posible esta fiesta, las cuales están remarcadas en el cuadro.




Zeanuriko umeen antzerkiaren laburmetraia

No hay comentarios: