Arratiako tranbiak: Pobreen IV. Eguna

jueves, 2 de junio de 2011

Errogatiba 2011 Arratia Urkiola (5)

“Urkiolara joan, zapatak urrutu…”
Bagilearen 18an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea.
Informazio oso osoa

Arratia, de rogativa a Urkiola
Peregrinarán caminando, en autobús o en coche
Toda la información detallada aquí...




“... Aita San Antoniok barriak egingo ditu” dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrutzeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek.

Bagilearen 18an, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea; tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera; horretarako, aurten Mankomunitateak autobus bat ipiniko dau. Dana dala, erromes guztiak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira eta. Ganera, Zeanuritik Urkiolara oinezko ibilaldi gidatua be prestatu da.

Egitaraua

Aurtengo errogatibea “bakea, lana, osasuna” lemapean egingo da, eta goiburu horren sinbolo legez arbola bat landatuko da Urkiolan.

Hamaikak baino lehentxoago, eta Areatzako tirikitilarien doinuek alaituta, ongietorria emongo jake oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara hurreratutako arratiar erromesei. Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz, letaniak abestuz sartuko dira erromesak Urkiolako Santutegira, 11:00etan Arratiako abadeak emongo daben mezea ospatzeko. Mezearen hasieran, oraintsu arte bikario izan dan Jose Luis Iza zeaniztar abadeari oparitxo bat emongo jako; meza ostean, arbolea sartuko dan tokiraino zuzenduko dira erromesak eta landatze ekitaldiagaz egitarauari amaierea emongo jako. Autobusean etorritakoak 13:00etan euren herritara itzuliko dira.

Oinezko ibilaldi gidatua

Aurtengo errogatibearen nobedadea Arratiatik Urkiolara joateko prestatu dan ibilaldi gidatua izango da. Orain arte be Dimatik, Igorretik, Areatzatik... hainbat jende joaten izan da oinez Urkiolara, baina aurten Zeanuritik abiatuz, ibilaldi gidatua egiteko aukerea izango da, holan, Arratia eta Urkiola lotzen dauzan bide klasikoetako bat ezagutzera emoteko. Urteerea Zeanuriko plazan izango da 07:45ean eta Soletatik gora, Makaztuira igon eta Zumeltza eta Arkaolatik igaroz Urkiolara helduko dira ibiltariak, eta kirola eginez, naturaz gozatzeko aukerea izango dabe. Arrastian, 15:00etan Urkiolatik aterako dira Zeanurira itzultzeko.




AUTOBUSAREN ETA OINEZKO IBILALDIAREN ORDUTEGIAK

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

09:00etan: Bedian
09:05ean: Lemoan
09:10ean: Diman
09:15ean: Igorren
09:16ean: Arantzazun
09:20ean: Artean
09:25ean: Areatzan
09:30ean: Zeanurin (plazan)
09:31ean: Zeanurin (Altzusten)
Itzulera Urkiolatik: 13:00ean





OINEZKO IBILALDIAREN ORDUTEGIA

07:45ean: Urteerea Zeanuriko plazan
15:00etan: Itzulerako urteerea Urkiolan




El próximo sábado 18 de junio tendrá lugar la rogativa que desde tiempo inmemorial organizan las parroquias de Arratia al santuario de Urkiola, para presentar su vida y sus necesidades a Dios por mediación de San Antonio de Padua. Tradicionalmente, cada municipio del valle organizaba su propia rogativa el sábado siguiente a la festividad de San Antonio, pero desde hace unos años todas las parroquias de Arratia la realizan de manera conjunta. Este año, la Mancomunidad ha dispuesto un autobús para llevar a aquellos peregrinos que no se puedan desplazar a Urkiola en su propio coche o andando. Y es que son muchos quienes desde Dima, Igorre, Areatza, Zeanuri... tienen la costumbre de acercarse al santuario de Urkiola caminando. Además, y con la finalidad de dar a conocer una de las numerosas rutas pedestres de peregrinación que unen los municipios del valle con el santuario, se ha preparado un itinerario guiado que partirá desde la plaza de Zeanuri.

Programa de actos

“Paz, trabajo, salud” es el lema de la rogativa de Arratia de este año y para simbolizarlo los peregrinos plantarán un árbol en una parcela cercana al santuario.

Un poco antes de las 11:00 horas, se dará la bienvenida a los peregrinos que seguidamente se dirigirán al santuario entonando letanías, para, una vez dentro, dar comienzo a la santa misa que será celebrada por todos los curas del valle de Arratia. También se aprovechará la ocasión para hacer un pequeño obsequio al sacerdote zeanuritarra José Luis Iza, quien hasta hace poco ha ejercido como vicario.

Tras la misa se procederá a la plantación del árbol que simbolizará el lema de la rogativa —“Paz, trabajo, salud”—, y con esto se dará por finalizado el programa de actos de la rogativa del valle de Arratia del año 2011. A las 13:00 saldrá el autobús que llevará de vuelta a sus municipios a los peregrinos que se hayan desplazado en este medio de transporte.

Marcha guiada

Una de las novedades de este año es la marcha guiada que se ha organizado para todos aquellos que quieran acercarse a Urkiola caminando y conociendo una de las numerosas rutas de peregrinación que parten de los municipios del valle. En este caso la ruta guiada partirá desde la plaza de Zeanuri a la 0:745 horas para dirigirse a las barriadas de Soloeta y Makaztui, continuar por Zumeltza y Arkaola y desde aquí enfilar en último tramo hasta el santuario de Urkiola; A la tarde, a las 15:00 horas, se saldrá de Urkiola para volver a la plaza de Zeanuri. Los caminantes tendrán la oportunidad de hacer deporte y, al mismo tiempo, de disfrutar de los bellos parajes por donde discurre la ruta.






LA ROGATIVA AL DETALLE

HORARIO DEL AUTOBUS DE LA MANCOMUNIDAD

09:00 horas: Bedia
09:05 horas: Lemoa
09:10 horas: Dima
09:15 horas: Igorre
09:16 horas: Arantzazu
09:20 horas: Artea
09:25 horas: Areatza
09:30 horas: Zeanuri (plaza)
09:51 horas: Zeanuri (Altzusta)
Viaje de vuelta, salida en Urkiola: 13:00 horas




ITINERARIO GUIADO: CAMINANDO DESDE ZEANURI

07:45 horas: Salida en la plaza de Zeanuri
15:00 horas: Salida en Urkiola, frente al santuario






Testua eta argazkiak: Jon Urutxurtu

No hay comentarios: