Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

viernes, 17 de junio de 2011

Bihar Erreguteak (Errogatibak) Arratiatik Urkiolara (9)


Aukeratutako goiburua: bakea, lana eta osasuna

Arratia bailarako parrokiek erreguteak egingo dabez Urkiolarako santutegira bihar zapatuz. Goizeko 7,45etan Zeanuriko plazatik abiatuko dan ibilaldi gidatuak Soloeta, Makaztui, Zumeltza eta Arkaola auzuneak zeharkatuko ditu, santutegira heltzeko. Orain dala mende asko hasi ziran erromesaldi hau egiten.

El lema escogido: Paz, trabajo y salud

Las parroquias del valle de Arratia realizarán la rogativa al santuario de Urkiola mañana. La marcha guiada, que partirá desde la plaza de Zeanuri a las 7.45, se dirigirá a las barriadas de Soloeta, Makaztui, Zumeltza y Arkaola para culminar el recorrido en el santuario. Esta peregrinación, tiene siglos de antigüedad.



Lehen bailarako udalerri bakotxak bere erreguteak egiten ebazan San Antonio osteko lehenengo zapatuan. Azken urteetan, ostera, Arratiako parrokia guztiek batera egiten dabe ibilbidea. Jose Maria Kortazar parrokoak azaltzen dauanez, “erregutzeaz gainera”, biharko antolatutako ibilaldi gidatuaren arrazoi nagusia, “eten barik isurten dauan iturriari eskerrak emotea da”.

Erromesaldia egiteko asmoa daukien erromesak Zeanuriko plazan batuko dira 7,45etan eta 15,00ak inguruan bueltatuko dira. Garraio publikoa erabili gura dabenek 9,00etatik aurrera Arratia bailarako herriak zeharkatuko dituan autobusa hartzeko aukerea izango dabe eta berau 13,00an jaitsiko da santutegitik.

“Bakea, lana, osasuna” da parrokiek aurtengo ekitaldirako aukeratu daben goiburua. Goizeko 11,00etan Arratiako abadeen partaidetzaz ospatuko dan eukaristiaren ostean, erromesak prozesinoan joango dira santutegi inguruko lursail batera eta bertan arbola landatuko dabe eguneko jardueraren sinbolo lez. Aurton, arratiarrek aparteko gomuta egingo deutse oraintsu arte lurraldeko bikario izan dan Jose Luis Izari eta herrikideek opari bat emongo deutse.

Antzinako tradizinoa

Kroniketan jasoten danez, nekazariek Marigana zein San Antonengana joten eben beharrizan eta eskasia aldietan. Orokorrean herritarrengan eragina eukien inguruabarretan, alkarte osoak bat egiten eban. Erreguteak hiru zoritxarren aurrean sortu ziran: gerra sasoian, gaixotasun edo izurriteen sasoian eta sikate aldian, euria eskatuz.

Tradicionalmente cada municipio del valle realizaba su propia rogativa el sábado siguiente a la festividad de San Antonio. Desde hace unos años, todas las parroquias de Arratia realizan el itinerario de forma conjunta. El párroco José María Kortazar explica que “además de rogar”, la razón principal de la marcha guiada organizada para mañana, “es la de agradecer a la fuente que mana ininterrumpidamente”.

Los peregrinos que opten por realizar la peregrinación se reunirán en la plaza de Zeanuri a las 7.45 y volverán alrededor de las 15h. Los que prefieran utilizar el transporte público contarán con un autobús que recorrerá las poblaciones del valle de Arratia a partir de las 9h., y bajará del santuario a las 13h.

El lema escogido por las parroquias para la rogativa de este año es: Paz, trabajo, salud. Tras la eucaristía de las 11h, en la que participarán los presbíteros de Arratia, los peregrinos se dirigirán en procesión a una parcela cercana al santuario y allí, plantarán un árbol simbolizando la acción. Este año, los arratianos, tendrán un recuerdo especial al que ha sido hasta hace poco el vicario de la zona, José Luís Iza, que recibirá un presente de sus paisanos.

Una tradición antigua

Cuentan las crónicas, que los campesinos acudían tanto a Mari como a San Antón en momentos de necesidad y penuria. En las circunstancias que afectaban a la colectividad, se unía toda la comunidad. Las rogativas surgieron principalmente ante tres calamidades: en época de guerra, en tiempo de enfermedad o peste y, en temporada de sequía, pidiendo lluvia.

www.bizkeliza.org

No hay comentarios: