Gora Zu gure Jauna gora!

miércoles, 18 de mayo de 2011

Arratiako errogatibak Urkiolara (03)


Tercera entrega de nuestra serie sobre las rogativas, introducción etnográfica e histórica, preparando la que se realizará el sábado 18 de junio a Urkiola desde todas las parroquias de Arratia en bus, a pie, en coche, en grupo, en familia o a nivel personal.Una introducción a este patrimonio inmaterial de nuestro valle.




8) Gaur eguneko errogatiben arrazoia, hain zuzen, herriek beharrizan-denporetan egindako promesak dira.

Holan jasoten dau Benito de Vizcarrak: "Alde batera itxita bisita partikular honeek, egunero izaten ziranak eta orain be izaten diranak, ez dira gitxi izan errogatiba-peregrinazino handiak antolatu diran kasuak, Urkiolako mendira jente-moltzo ikaragarriak eroaten ebezanak, jende askok kilometro askoko bidaia oinutsik eginik, bide harritsuetatik eta aldats pikoetatik, beste batzuk zamarietan, kotxeetan eta era askotako ibilgailuetan, gaurko egunera ailegatu arte; orain automobila zabaldu da, kotxea da nagusi Urkiolara joateko lokomozino-bitartekoen artean".

Ondoren errogatiba batzuk aitatzen ditu… eta jarraitzen dau: "Kapitulu hau amaitu baino lehen, adierazoko doguz gaurko egunean errogatiban datozan parrokiak, euren kurutzea altzauta, abadeagaz eta herriko udalbatzaren ordezkariagaz, halan betetzeko beste garai batzuetan euren aurretikoek 'munduaren denbora guztirako' egin eben botoa”: Abadiño, Izurtza, Mañaria, Otxandio, Muxika, Oleta, Aramaioko Etxaguen, Gantzaga, Arexola, Uribarri, Untzilla, Azkoaga, Barajuen, Aramaioko Ibarra, Ubide, Zeanuri, Areatza, Arteaga, Arratiako Arantzazu eta Dima. Badakigu beste denpora batzuetan, aitatutako parrokia horreez ganera, joaten zirala herri honeetakoak be: Arratiako Igorre, Lemoa, Zornotza, Bernagoitia, Iurreta, Durangoko hiribildua, Garai, Berriz, Zaldua, Elorrio, Arrazola, Axpe, Apatamonasterio eta Arabako Legutio.

Pentsatzekoa da ez zala 'botoagaitik' izango, une bateko beharrizan edo debozinoagaitik baino, eta egoera hori pasatu eta gero pentsatuko ebela ez eukiela hori egiten jarraitu beharrik".




9) Guk ezagutu ditugu beste parrokia batzuk, gaur be hara joaten jarraitzen dabenak: Aramaioko parrokiak, Arratiako parrokiak, Izurtza, Mañaria eta Abadiño. Abadiñokoagaz batera, Garai, Iurreta eta Atxondoko jentea be joaten da.

Egunak jarrita daukiez ja. Aramaio San Antonioren jai aurreko zapatuan joaten da. Izurtzak San Roke egunean egiten dau errogatibea (abuztuaren 16an), Mañariak abuztuko azken barikuan eta Abadiñok abuztuko azken zapatuan. Herri bakotxak bere berezitasunak daukaz. Aramaiotik batzuk oinez datoz, gehienak kotxeetan. Prozesinoa letaniaren kantuagaz egiten da eta gero eukaristia ospatzen da. Hori amaituta, santutegiaren atzean batzen dira danak, hamaiketako bat egiteko. Jatetxeetan bazkaltzen dabe edo etxera joaten dira…

Lehen Arratiako herri guztiak banan etorten ziran. Hainbat urtetarik hona, barriz, herri guztiak batera datoz, bailarako abade guztiakaz batera. Penitentzia komunitarioaren ospakizuna egiten da eta eukaristia ospatzen da. Errogatiba hori da, guk halan bultzatuta, gehien eboluzionatu eta eguneratu dana. Talde handi bat oinez dator. Guk aterpetxea ixten deutsiegu.

Izurtzak eta Mañariak be eboluzionatu dabe eta eskemea aurrekoaren antzekoa da.
Abadiñoko errogatibea, bestalde, "nagusien omenaldi" bat bihurtu da.
Talde batek ibilbidea oinez egiten dau, San Rokeren irudia dakarrela.
Udaletxeak parte bat ordaintzen deutsie erretiratuei autobusaren billetetik eta bazkaritik.
Danei ardaua debalde emoten deutsie. Eukaristia ospatzen da. Arratsaldean ekitaldi intimo bat egiten da San Rokeri agur esateko.
Gauean afari-erromeria izaten da Aingeru santuaren ermitaren ondoan.





10) Guk herentzia hori jaso dogu eta forma barriak eta eguneratuak emoten joan gara.
Lehengoa lakoa barik, gaurko egunean bestelako errogatiba bat egin behar da. Uste dogu familien eta herrien topaketa bat izan behar dala, danek ahal izan daien parkamena eskatu, eskerrak emon eta eguna familian eta jai-giroan pasatu.

Gaur familiek konbibentzia-problemak daukiez, arazoak alkartzeko, familiako kideek herri diferenteetan bizi eta behar egiten dabelako. Santutegiak aukera eder bat emoten deutsie alkar ikusteko.

Gauza bera esan behar dogu herrien ganean be.
Urte batzuetan batzarra egin dogu errogatiba daukien parrokietako abadeakaz eta idea bizgarri batzuk eskeini deutsieguz.

Joseba Lejarza, Urkiola, 2008-V-4
Euskeratzailea: Jesus Mari Agirre


















8) Las rogativas actuales proceden de las promesas hechas por los pueblos en tiempos de necesidad.

Así las recoge D. Benito de Vizcarra: " Aparte de estas visitas particulares que diariamente tenían y siguen teniendo lugar, no han sido pocas las ocasiones en que se han organizado grandes peregri¬naciones de Rogativas en las que se trasladaban al monte de Urquiola ingentes masas humanas, haciendo la mayoría el viaje de muchas leguas con los pies descalzos, por caminos pedregosos y cuestas empinadas, y otros en cabalgaduras, en coches y vehículos de muchas clases, hasta estos tiempos en que se ha generalizado el automóvil, que lleva la primacía entre los medios de locomoción a Urquiola.".

A continuación enumera algunas... y continúa: "Antes de dar fin al presente capítulo consignaremos aquí las parroquias que en la actualidad vienen anualmente en Rogativa, con su Cruz alzada, sacerdote y represéntate de la Corporación municipal del pueblo, en cumplimiento del voto que en otros tiempos hicieran sus antepasados para “todo el tiempo del mundo”:
Abadiano, Izurza, Mañaria, Ochandiano, Múgica, Olaeta, Echaguen de Aramayona, Gánzaga, Aréjola, Uribarri, Uncella, Azcoaga, Barajuen, Ibarra de Aramayona, Ubidea, Ceanuri, Villaro, Castillo-Elejabeitia, Aranzazu de Arratia y Dima. Sabemos que en otros tiempos además ,de las parroquias mencionadas, llegaban las de Yurre de Arratia, Lemona, Amorebieta, Bernagoitia, Iurreta, Villa de Durango, Garay, Bérriz, Zaldua, Elorrio, Arrázola, Axpe, Apatamonasterio y Villarreal de Álava.
Es de suponer que no sería por " voto", sino por necesidad o devoción circunstan¬cial y que pasada ésta no se creyesen en la obligación de hacerlo".

9) Nosotros hemos conocido y siguen practicando las parroquias siguientes: Las diversas parroquias de Aramaio, las diversas parroquias de Arratia, Izurtza, Mañari y Abadiño. A ésta se le suelen agregar gentes de Garai, Iurreta y Atxondo.
Tienen ya establecidas las fechas: Aramaio hace el sábado anterior a la fiesta de San Antonio, y Arratia el sábado siguiente. Izurtza hace el día de San Roque (16 de agosto), Manaría el último viernes de agosto y Abadiño el último sábado de agosto. Las características varían según los pueblos. Algunos desde Aramaio vienen a pie, la mayoría en coches. Se hace la procesión con el canto de la letanía y a continuación se celebra la Eucaristía. Después se juntan detrás del Santuario para un "amaiketako " en común. Comen en los restaurantes o se van a casa...

Antes todos los pueblos de Arratia venían por separado. Desde hace bastantes años vienen todos juntos, con todos los curas del Valle. Se hace una celebración de la Penitencia Comunitaria y se celebra la Eucaristía. Es la rogativa que, por insinuación nuestra, más ha evolucionado y actualizado. Un buen grupo viene a pie. Les prestamos el Aterpe.
También Izurtza y Manaría han evolucionado y el esquema es parecido al anterior.
La rogativa de Abadiño se ha convertido en un " homenaje a los mayores".
Un grupo hace el trayecto a pie trayendo la imagen de San Roque.
El Ayuntamiento paga a los jubilados parte del billete del autobús y de la comida.
A todos los demás ofrece vino gratis. Se celebra la Eucaristía. A la tarde se despide a San Roque en un acto íntimo.
A la noche han cena-romería junto a la ermita del santo Ángel.

10) Nosotros recogimos esta herencia y le hemos ido dando forma para la renovación y actualización.
Y no cabe una rogativa al estilo de antes. Pensamos que la de hoy tiene que Ser un encuentro de las familias y de los pueblos para que juntos puedan pedir perdón, dar gracias y pasar el día en familia y con carácter de fiesta.
Hoy las familias tienen problemas de convivencia, de no poder reunirse porque sus miembros viven y trabajan en pueblos diversos. Es una hermosa oportunidad el que les brinda el Santuario.
Lo mismo hemos de decir de los pueblos.
Algunos años nos hemos reunido con los curas de las parroquias que tienen su Rogativa y las hemos motivado en alguna idea-madre.


No hay comentarios: