Poz pozik!

miércoles, 11 de mayo de 2011

Domingo Iturrate dohatsua

Gaur, maiatzak 11a, arratsaldeko 7etan ospatuko da mezea Dimako San Pedro parrokian herriko seme Domingo Iturrate dohatsuagaitik Jainkoari eskerrak emoteko. Ez da ekintza bakarra. Zapatu iluntzean erromesaldia egin zan bere jaiotetxera, hainbat jendek parte hartuz. Nor izan zan Domigo Iturrate? Hona hemen hiru lau gauza.

Gaur gogoratzen dogu
Domingo Iturrate,
ez joan aparte;
Dimak ez daukalako
ezertxoren truke.
Trinitario honek badau
hainbeste birtute,
santutasunerako
a zer borondate!
Bedeinka gaizuz, Jauna,
Domingo bitarte!


Bizkaiko Dima herrian jaio zan Domingo Iturrate dohatsua 1901. urtean, Etxebarri baserrian. Hamaika seme-alaba sortu ziran familian honetan egundo ez zan izan ohera joaterik Errosario Santua errezatu barik. Euskalerriko fede-berotasunean, parrokiako katekesia giro ederrean eta txikitatik egin eban monagilotzan, sekulako aro egokia izan eban santu-landara bedeinkatu honek.

Holan, gaztetxotatik jaso eban Domingok Jaunaren deia erlijioso-bizitzarako. Hamaika bider bere gurasoak eskatutako goi deia! Hor doa Domingo mutikoa Algortako Hirukoiztarren (Trinitario) artera. Santanderko Bienaparecida-ko komentuan jarraitu ebazan bere ikasketak.

Otoitz egin, ikasi eta santutasun bidean jokatu, ez eban izan beste ametsik bere eguneroko bizitzan. Hona hemen bere santutasunaren sekretua: “Gauza txikietan zehatza izan eta neurribako maitasuna eta borondatea ipini bertan”. Sarri esan ohi eban: “Gaur eta hemen hauxe eta hauxe ahal dodanik eta ondoen egingo dot, hauxe da Jaunaren borondatea”.

Buru argikoa zanez, Erromara bialdu eben goi-mailako ikasketak egitera. Baina osasunik ezak galga ezarri eutson bere bidean. Ez zan horraitino epeldu bere santutasun garra. 1920. urtean bere jaioterira ekarri behar izan eben, haizez aldatzeak onera eragin egion. Madrilen eta Belmonten izan eban bere azken egotalditxoa, gaixotasuna menperatu ezinik. Hemen heldu jakon heriotzea 1927. urtean.

1983an Eleizeak dohatsu izendatu eban.




JAUNAREN HITZAREN ARGITAN

EBANJELIOA: Mateo 5, 13-16

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Zuok zaree lurraren gatza. Gatza gazatzen bada, zegaz gazituko da? Kanpora botateko eta oinpean zapaltzeko baino ez da.

Zuok zaree munduaren argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi gainean dagoan herria. Argia ere, biztuten danean, ez da lakaripean ipinten, argi-mutilaren gainean baino, etxeko guztiei argi egin deioen.

Bego biztuta zuen argia ere gizonen aurrean, zuen egite onak ikusi dagiezan, eta zeruetan dagoan zuen Aita goratu dagien».



GAUR GURE TXANDA

Gitxigaz konformatzea, erregeak baino aberatsago izatea da; erregea bera pobre da, bere erreinu eta guzti, asetzen ez bada. Edo eta Santa Teresak inoanez: “Jainkoa daukanari, Bera jako nahiko”.

Gaztaro-loratan Domingo joan jaku; baina ez zan lore hutsetan ibili; frutu ederrez bete eban bere bizitzaldi laburra. Luzaro eta ondo biziten ipinten dogun ardurea eta ahalegina onak izaten ipiniko bagendu...

Irakurri barriro bere santutasun-sekretua.



OTOITZA

Santu bakarra zaran Jaungoiko errukiorra.
Zeuk aukeratu zenduan Domingo Iturrate santua,
zeure Seme Jesusen jarraitzaile izateko;
Zeuk hornitu zenduan Espiritu Santuaren dohai ugariz;
egizu, haren irakatsiei jarraituz,
eguneroko gauza txikietan maitasun handiz jardun daigula,
danetan eta danen gainetik,
zeure gogoko izan gaitezan.



EZARRI EGIZUZ ZURE ESKUAK NIRE GAINEAN

Ezarri egizuz zure eskuak nire gainean, Jesus,
zure esku zailduak eta zulatuak:
zabaldu niganaino zure indarra eta energia,
zure gogo bizia eta samurtasuna,
zerbitzeko eta emona izateko zure ahalmena.

Ezarri zure eskuak nire gain, Jesus,
eta edegi nire izatean eta bizitzan
ildo argiak eta leiho zabalak
bizibarritzen dauan Espirituarentzat;
askatu nagizu bildurretik eta tristuratik,
erdizkako eta nagikeriazko egoeratik.

Ezarri zure eskuak nire gain, Jesus,
egon ere, zikinak eta gauzeztanduak dagoz eta;
emoeizue beharrezko daben zure graziazko ikutua:
zulatu egizuz, nahizta min hartu,
emoten eta dana jokatzen jarteraino
eta zeureen antza hartu arte.

Itzi egidazu nire eskuak zureetan ipinten
eta anai garala sentidu arte,
zauri bizi eta guzti,
eta esku askatuak izanez,
sendoak eta samurrak,
besarkatzen dakienak.

Ulibarri, Fl.

Iturria: bidean.net webgunea



DOMINGO ITURRATE
beato



DETALLES DE ESTE DÍA / FIESTA

Domingo Iturrate Zubero nació en Dima (Vizcaya), el 11 de mayo de 1901, en el caserío Etxebarri. Fue el primero de once hijos. El ambiente familiar y social eran profundamente cristianos. La ejemplaridad de los sacerdotes y de los educadores de la escuela pública facilitó su desarrollo humano y cristiano. Expresiones de esta formación cristiana fueron su profunda piedad eucarística y mariana. Todo esto, mientras de ejercía de monaguillo en su pueblo natal.

En 1914 ingresó en el Seminario de los PP. Trinitarios de Algorta (Guecho), donde cursó humanidades. Allí experimentó la llamada de Dios. En 1917, tomó el hábito en el convento de La Bien Aparecida (Cantabria). La oración, el estudio y el camino del seguimiento de Jesús se convirtieron en las claves de la vida de Domingo; era su “sueño” y su quehacer de cada momento.

El SECRETO de su vida, lo expresaba el mismo: “En las cosas pequeñas de cada día cuidar la fidelidad y poner todo el amor en el empeño”. Era una frase muy querida para él: “Hoy y aquí, hacer lo mejor posible lo que tengo delante, porque ésa es la voluntad de Dios”.

En la Universidad Gregoriana, de Roma, cursó sus estudios filosóficos y teológicos (1919-1926) con óptimas calificaciones y el broche del doctorado en ambas disciplinas. Emitió sus votos solemnes el 23 de octubre de 1922; dos años más tarde, con el asentimiento de su director espiritual, abrazó «el voto de hacer lo que conociere ser más perfecto». Fue ordenado sacerdote el 9 de agosto de 1925.

Anhelaba ser misionero y heraldo del misterio trinitario en tierras de infieles; los superiores le orientaban al campo de la formación. Pero los caminos de la Providencia eran otros. En junio de 1926 se le reveló la enfermedad (tuberculosis pulmonar) que le llevaría a la tumba en Belmonte (Cuenca, España) el 7 de abril de 1927.

Fue Beatificado el 30 de octubre de 1983 por el papa Juan Pablo II; sus reliquias se veneran en la Iglesia del Redentor (Algorta, España), de los Religiosos Trinitarios.

Se conservan de Domingo unos escritos, redactados durante los Ejercicios Espirituales (1921 y 1924). Sus “propósitos” nos desvelan que había superado la “vida purgativa”, y que todo su empeño se dirigía a superar las “imperfecciones”. Con ello, se confirma la fama de santidad que ya tuvo en vida para cuantos convivieron con él. Se conservan también treinta y una cartas, en las que se muestra ansioso de vida interior, celoso por las almas, agradecido a la vocación recibida y totalmente rendido a la voluntad de Dios, sobre todo durante su enfermedad.



A LA LUZ DE LA PALABRA DE DIOS

EVANGELIO: Mateo 5, 13-16

En aquel tiempo, dijo Jesús a sus discípulos:
- «Vosotros sois la sal de la tierra. Pero si la sal se vuelve sosa, ¿con qué la salarán? No sirve más que para tirarla fuera y que la pise la gente.

Vosotros sois la luz del mundo. No se puede ocultar una ciudad puesta en lo alto de un monte. Tampoco se enciende una vela para meterla debajo del celemín, sino para ponerla en el candelero y que alumbre a todos los de casa.

Alumbre así vuestra luz a los hombres, para que vean vuestras buenas obras y den gloria a vuestro Padre que está en el cielo».



HOY, NUESTRA HORA

Es posible que nuestra forma de ver la vida, nos diga que es necesario hacer “grandes cosas” para que puedas ser alguien importante, de quien se hable y se reconozcan sus “enormes” méritos. Es posible. Al contrario, quienes viven casi en el “silencio”, en una vida sencilla, ésos no aportan nada al caminar de la historia y de la humanidad. Conformarse con poco; vivir con enorme sencillez de vida; “hacer de forma extraordinaria lo ordinario” (como afirmaba otro joven santo casi de nuestros días)… parece que no cuenta.

Pero no es verdad. Los CAMINOS de Dios y sus criterios de ver y entender la vida son DIFERENTES. Esto es lo que se atreve a afirmar la Comunidad Cristiana, los seguidores de Jesús.

Domingo Iturrate tampoco ha destacado por nada especial. Su “SECRETO” es algo bien diferente: vivió la vida en plenitud con el único objetivo de asumir, gustar y de vivir la VOLUNTAD de Dios.

Eso puede sonar a “música celestial” en muchas ocasiones. Pero cuando a los veintitantos años, la enfermedad entra a formar parte de tu vida, y tienes que aprender a convivir con ella… entonces, acoger los caminos de Dios y llegar a leerlos y vivirlos como “voluntad de Dios”… entonces, el tema cambia. Aquí contemplamos y admiramos a Domingo, en su “calvario personal”, pero siempre dispuesto a vivir plena y profundamente los caminos de Dios.

Desde aquí podemos entender el mensaje del texto evangélico que hoy se nos propone: “Sois la sal de la tierra…”; Sois la luz del mundo…”. No es, pues, por lo que se hace, sino por el cómo se hace y se vive. ¡Curiosos estos caminos de fidelidad que se nos proponen! Todo será cuestión de descubrir el “SECRETO” de estas vidas. ¡Esto puede ser más complicado!

Y, además, así resulta que es como muchos hombres y mujeres descubren el ROSTRO de Dios: “Vean vuestras buenas obras y den gloria a vuestro Padre que está en los cielos”. Está claro que Dios no necesita precisamente de héroes, sino de corazones generosos y abiertos que estén dispuestos a vivir en fidelidad y entrega. ¡Vaya propuesta!

Ojalá la celebración de la fiesta de Domingo, un hombre sencillo de nuestra querida tierra de Euskal Herria, nos anime a vivir lo sencillo de forma extraordinaria”.



ORACIÓN

Dios, Padre bueno y lleno de misericordia.
Tú elegiste a Domingo Iturrate
para seguir las huellas de tu Hijo amado
de forma radical y extraordinaria,
y para ello le llenaste de tus dones
y de la fuerza de tu mismo Espíritu;
concédenos que, siguiendo sus enseñanzas,
vivamos las “cosas pequeñas” de cada día
con amor y profundidad,
de manera que seamos siempre
agradables a tu corazón,
lleno de amor y deseoso de lo mejor para nosotros.



PON TUS MANOS SOBRE MÍ

Pon tus manos sobre mí, Jesús,
tus manos humanas,
curtidas y traspasadas:
comunícame tu fuerza y energía,
tu anhelo y tu ternura,
tu capacidad de servicio y de entrega.

Pon tus manos sobre mí, Jesús,
y abre en mi ser y vida
surcos claros y ventanas ciertas
para el Espíritu que vivifica;
líbrame del miedo y de la tristeza,
de la mediocridad y de la pereza.

Pon tus manos sobre las mías, Jesús,
que están sucias y perdidas;
dales ese toque de gracia que necesitan:
traspásalas, aunque se resistan,
hasta que sepan dar y gastarse
y hacerse reflejo claro de las tuyas.

Déjame poner mis manos en las tuyas
y sentir que somos hermanos,
con heridas y llagas vivas
y con manos libres,
fuertes y tiernas, que abrazan.

Ulibarri, Fl.




Publicar un comentario