Gora Zu gure Jauna gora!

sábado, 14 de mayo de 2011

Domingo Iturrate: erromesaldia

Aurreko zapatuan, maiatzak 7, Dimako parrokiak antolatuta, hamaikagarren urtez egin zan Aita Domingo doatsuaren jaiotetxera erromes-otoitzaldia. 
 
Alkartutako lagun taldeak Dimeko plazatik urten ondoren jai giroan bete eban Biteriñoko baserri artera dagozan kilometroak, otoitzeako etenaldi bi eginez, Santiago eta San Millan ermitetan. 
 
Azkenean, Aita Domingoren etxean ospatu zan mezea, Algortako Hirukoiztarren, Dimeko parrokoaren eta Dimeko koruko kideen partehartzeaz eta bertan, Emauseko ikasleen irakurgaian oinarritutako hausnarketa eskeini zan. 
 
Amaieran bertaratutako guztientzako mokautxoa egon zan, trikitrilarien musika lagun zala.
 
Iurdana
 
 

No hay comentarios: