Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 28 de febrero de 2023

Garizumako 2. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.






GARIZUMAKO II. DOMEKEA - A

Jesusegaz   HOBE

HITZA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Jaunaren izenean, egun on guztioi.

 

            Astero lez, Jaunak bere etxera dei egin deusku; bere bihotzeko asmoak agertu nahi deuskuz eta kristau alkartean, Jaunaren inguruan batuta,  bere HITZA entzun  nahi dogu. Gaur Jainko Aitak bere seme kutunagan dauan maitasuna adierazten deusku: “Hauxe da nire Semea, nire Maitea: Entzun egiozue”

            Bai, Pazkorako ibilbide honetan, ahalegindu gaitezan  ez bakarrik Jesusek ebanjelioan esaten deuskuna entzuten, baizik irakurten, hausnartzen, bizitzen eta zabaltzen.

 

            Hasi gaitezan abestuz.    Zure aurpegi bila….

 

ABADEAREN AGURRA

 

Entzun eta jarraitu nahi deutsagun

Jesukristo, Jainkoaren seme maitea,

izan bedi zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

          Pekatari gara, baina baita Jainkoaren seme-alaba be. Jainkoaren errukian eta parkamenean uste on osoa jarrita, jo dagigun Berarengana.

 

·        Jesus Jauna, eurengana hureraturik, pekatariak onartzen dozuzana. Erruki, Jauna

 

·        Jesus Jauna, fedea eta itxaropena izatera dei egiten deuskuzuna. Kristo, erruki

 

·        Jesus Jauna, oparotasun guztiz zeure burua gure onerako eskeiniz, Kurutzeari zentzun baikorra emoten deutsazuna eta Salbamena bideratu deuskuzuna. Erruki, Jauna.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Gn 12, 1‑4:

 

            Israel herriak hasieratik dauka uste pozgarri bat, "Jaungoikoak bedeinkatu dituan" eta maitasunez begiratzen deutsen ustea. Orain entzungo ditugun berbak bide luze baten hasierea gogora ekarten deuskue: Abrahanek eta Jainko herri osoak jarraitu eben fedearen bidearen hasierea.

 

Erantzun‑Salmoa:  32. Salmoa

            Gu gara, Jainkoak bere Semearen bidez, “bedeinkatu” duen herria. Abestu dagigun esker onez Jainkoaren bedeinkapena.

 

"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria"

2 Tm 1, 8b‑10:

 

            Nondik jatorko fededunari Jesusen bidea egiteko ahalmena? Zeintzuk dira horretarako ditugun aberastasunak eta laguntzak? Entzun daigun San Paulok emongo deuskun erantzuna.

 

Mt 17, 1‑9:

 

                        Jainkoaren “aintzan” sartzeko, bide luze eta sarritan gogorra erabili behar da. Prestau gaitezan Jesusen irudi‑aldatzearen kontakizuna entzuteko, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

Homili amaieran

 

Iturri zaharretik

beti ur barria

zure Hitza guretzat

ur bizigarria

munduan zabaltzeko

dogu dei larria

Zugan ase dagigun

Jainko egarria.

 


 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Jesusengan, bere kurutzean, gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako Kurutziltzatuari begiratuz egin dagigun otoitz:

  

§   Bizkaiko eliza osotzen dogun guztion alde: Jesusen Barri Ona, HITZA, ebanjelioa geuganatuz, geure eguneroko bizitzan, hitzez eta bizikeraz Jesusen mezulari izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

 

§  Guganaino heltzen diharduen gure nebarreba etorkinen alde. Gure alkartasunaren bidez, ikusi dagiela eurekin sufritzen dauan eta eurekin alkartzen dan Jainkoa eurengandik hur dagoala. Egin dagigun otoitz.

 

§  Gure inguruan bizi diran ume eta gaztetxoen alde. Euren kristau hazkundean lagundu deiegun, gure fede eta bihozbarritze testigantza eskeiniz. Egin dagigun otoitz.

 

§  Eukaristia ospatzeko batu garan guztion alde. Entzun barri dogun HITZAren argiak eta erdibanatuko dogun Ogiaren indarrak kristau alkarteko kide izate hori sendotu deiguen. Egin dagigun otoitz.

 

          Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

OHARRAK

Martxoak 7 marzo, martitzena/martes, Garizumako gogoeta Ana Berrizbeitia: Jesusekin beti hobe. Alkarrekin urrinago. Gernikako Andra Mari lokaletan, 19:30. 


AZKEN AGURRA

 

            Jainko Aitak bere Seme kutunari entzuteko esan deusku. Aurrerantzean jo dagigun   Ebanjelioa  entzun, irakurri, hausnartu eta Jesusen Barri Ona gure  inguruetan  zabaltzera.

Abestia: Pekatariok Ama














GARIZUMAKO II. DOMEKEA - A

Jesusegaz   HOBE

HITZA

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Jaunaren izenean, egun on guztioi:

 

            Astero lez, Jaunak bere etxera dei egin deusku; bere bihotzeko asmoak agertu nahi deuskuz eta kristau alkartean, Jaunaren inguruan batuta,  bere HITZA entzun  nahi dogu. Gaur Jainko Aitak bere seme kutunagan dauan maitasuna adierazten deusku: “Hauxe da nire Semea, nire Maitea: Entzun egiozue”

          En este camino hacia la Pascua, Dios Padre nos presenta a Jesús como su Hijo querido y nos invita a escucharle. Si, sabemos que con Él caminaremos mejor. Escuchemos su Palabra- Fuente de vida.

            Pazkorako ibilbide honetan, ahalegindu gaitezan  ez bakarrik Jesusek ebanjelioan esaten deuskuna entzuten, baizik irakurten, hausnartzen, bizitzen eta zabaltzen.

 

            Hasi gaitezan abestuz.   Zure aurpegi bila….

 

ABADEAREN AGURRA

 

Entzun eta jarraitu nahi deutsagun

Jesukristo, Jainkoaren seme maitea,

izan bedi zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

          Pekatari gara, baina baita Jainkoaren seme-alaba be. Jainkoaren errukian eta parkamenean uste on osoa jarrita, jo dagigun Berarengana.

 

·        Jesus Jauna, eurengana hureraturik, pekatariak onartzen dozuzana. Erruki, Jauna

 

·      Tú, que nos llamas a la fe y a la esperanza. Cristo. Kristo, erruki

 

·        Jesus Jauna, oparotasun guztiz zeure burua gure onerako eskeiniz, Kurutzeari zentzun baikorra emoten deutsazuna eta Salbamena bideratu deuskuzuna. Erruki, Jauna.

 

 HITZAREN LITURGIA

 

Gn 12, 1‑4:

 

            Israel herriak hasieratik dauka uste pozgarri bat, "Jaungoikoak bedeinkatu dituan" eta maitasunez begiratzen deutsen ustea. Orain entzungo ditugun berbak bide luze baten hasierea gogora ekarten deuskue: Abrahanek eta Jainko herri osoak jarraitu eben fedearen bidearen hasierea.

 

            Abraham todo lo deja para encontrar la Tierra Prometida. Su único apoyo, la fe y la esperanza en la Palabra de Dios que no puede fallar. Como él, dejando la adoración de los ídolos de este mundo, caminemos hacia la Tierra Nueva, que Dios nos ha prometido.

 

 

Erantzun‑Salmoa:  32. Salmoa

 

            Gu gara, Jainkoak bere Semearen bidez, “bedeinkatu” dauen herria. Abestu dagigun esker onez Jainkoaren bedeinkapena.

            Puesta nuestra confianza en el Señor, alabemos a nuestro Dios que bendice a su pueblo.

 

"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria"

 

2 Tm 1, 8b‑10:

 

            Nondik jatorko fededunari Jesusen bidea egiteko ahalmena? Zeintzuk dira horretarako ditugun aberastasunak eta laguntzak? Entzun daigun San Paulok emongo deuskun erantzuna.

            San Pablo insiste en esta carta, para que nos esforcemos y trabajemos con afán, en la dura tarea de la evangelización.

 

Mt 17, 1‑9:

 

            El evangelio nos presenta un mensaje exigente, pero merece la pena. Escuchemos con fe y dejémonos transformar por su palabra

            Jainkoaren “aintzan” sartzeko, bide luze eta sarritan gogorra erabili behar da. Prestau gaitezan Jesusen irudi‑aldatzearen kontakizuna entzuteko, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

 Homili amaieran

 

Iturri zaharretik

beti ur barria

zure Hitza guretzat

ur bizigarria

munduan zabaltzeko

dogu dei larria

Zugan ase dagigun

Jainko egarria.

 

 


 

 

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jesusengan, bere kurutzean, gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako Kurutziltzatuari begiratuz egin dagigun otoitz:

  

§   Bizkaiko eliza osotzen dogun guztion alde: Jesusen Barri Ona, HITZA, ebanjelioa geuganatuz, geure eguneroko bizitzan, hitzez eta bizikeraz Jesusen mezulari izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

 

§   Por las hermanas y hermanos inmigrantes que siguen llegando hasta nosotros. Para que, a través de nuestros apoyos solidarios, perciban la presencia cercana del Padre-Dios que sufre y se hace solidario con ellos. Egin dagigun otoitz

 

§  Por los niños y preadolescentes que viven junto a nosotros. Para que sepamos acompañarles en su crecimiento cristiano, ofreciéndoles cada día nuestro testimonio de fe y conversión.  Egin dagigun otoitz

 

§  Eukaristia ospatzeko batu garan guztion alde. Entzun barri dogun HITZAren argiak eta erdibanatuko dogun Ogiaren indarrak kristau alkarteko kide izate hori sendotu deiguen. Egin dagigun otoitz.

 

          Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

OHARRAK

Martxoak 7 marzo, martitzena/martes, Garizumako gogoeta Ana Berrizbeitia: Jesusekin beti hobe. Alkarrekin urrinago. Gernikako Andra Mari lokaletan, 19:30. 


AZKEN AGURRA

 

            Jainko Aitak bere Seme kutunari entzuteko esan deusku. Aurrerantzean jo dagigun   Ebanjelioa  entzun, irakurri, hausnartu eta Jesusen Barri Ona gure  inguruetan  zabaltzera.

            Recordemos que en cuaresma peregrinamos hacia la Pascua y hoy se nos invita de forma especial a escuchar al Hijo Predilecto del Padre.

 

Abestia: Pekatariok Ama











GARIZUMAKO II. DOMEKEA

Deia, Jainkoaren herriaren aita Abrahami.

Hasiera liburutik (Has 12, 1-4a)

            Egun hareetan, Jaunak esan eutson Abrami:
«Itzi zeure lurraldea,
zeure tartekoak eta zeure aitaren etxea
eta zoaz Nik erakutsiko deutsudan lurraldera.
Herri handi egingo zaitut
eta bedeinkatuko,
izen handia emongo deutsut
eta bedeinkapen-iturri izango zara.
Bedeinkatuko ditut zu bedeinkatzen zaituenak
eta madarikatuko zu madarikatzen zaituenak.
Zure bitartez bedeinkatuko ditut
lurreko herri guztiak».
            Holan, joan egin zan Abram, Jaunak agindu lez.

Erantzun-salmoa Sal 32, 4-5. 18-19. 20 eta 22

Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan dogu‑ta gure uste ona.

Zuzena da Jaunaren Hitza,
leiala Harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
Haren graziaz lurra dago bete.

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana,
Haren maitasuna itxaroten dabenakana;
heriotzatik ditu atarako,
eta gosetean aseko.

Gure, bihotza Jaunaren zain daukagu,
lagun eta babes Bera dogu.
Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan dogu‑ta gure uste ona.









Jainkoak dei egiten deusku,
eta argitzen gaitu.

San Paulo Apostoluak Timoteori ( 2 Tm 1, 8b-10)

            Anaia maite hori: Jainkoaren indarraz fidaturik, eroan egizuz nekeak nigaz batean Barri Onaren alde. Berak salbatu ginduzan eta dei egin euskun biziera santura, ez gure egiteakaitik, bere erabagiagaitik baino eta gizaldi guztiak baino lehen Kristo Jesusegan emon euskun graziagaitik.
            Grazia hau orain agertu da, Kristo Jesus gure salbatzailea munduan azaldu danean; Honek heriotza ezereztu dau eta bizia eta hilezkortasuna argitara atara, Barri Onaren bidez.


Aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 17, 1-9)

            Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta honen anaia Joan eta mendi garai batera eroan zituan aparte. Eta antzaldatu egin zan hareen aurrean: aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon eta jantziak argia baizen zuri. Haretan, Moises eta Elias agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.
            Orduan, Pedrok esan eutson Jesusi: «Jauna, bai ederto gagozala hemen! Gura badozu, hiru txabola egingo ditut: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
            Berbetan ziharduala, hodei argi batek estaldu ebazan, eta ahots batek esan eban hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea, berau dot atsegin. Entzuiozue». Hori entzutean, ahuspez lurrera jausi ziran ikasleak, bildurraren bildurrez.
            Hurreratu jaken Jesus, ikutu eta esan eutsen: «Jagi zaiteze; ez izan bildurrik». Begiak jasorik, Jesus bakarrik ikusi eben, beste inor ez.
            Menditik behera jaisterakoan, Jesusek agindu eutsen: «Ez esan inori ikusi dozuen hau, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik biztu arte».




No hay comentarios: