Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 14 de febrero de 2023

Urtean zeharreko 7. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.




                                  

                                     

                                    URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKEA - A

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on  Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Domeka guztietan  lez, Jaungoikoak deuskun maitasuna ospatzeko alkartu gara. Maitasun horrek alkar maitatzera eta alkarri parkatuz bizitzera bultzatzen gaitu. Gure artean sarri izaten ditugu hasarreak; pertsona batzuk areriotzat ere badaukaguz. Baina, sinistedun izatea, Jaunaren gogoa ontzat hartzea da eta Harek nahi dauan lez bizitzea. Gaur, Jaungoikoaren Berbeak argi esango deusku gorrotoa geure barrutik kendu egin behar dogula eta arerioak ere maite izan behar ditugula.

 

            Hasi dagigun Meza santua, "Igandetan elizan..." abestuz.

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jaungoikoak gure bihotzak maitasunez bete nahi ditu. Zabaldu deioguzan geure barruak, garbitu eta barriztatu gagizan:

 

            - Jesus Jauna, zeureak azkeneraino maitatu dituzuna. ERRUKI, JAUNA.                   

 

            - Jesus  Jauna,  zeure  arerioak  ziranen  alde  ere  otoitz  egin  zenduana.  K.   ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, guztiak maitatzeko agintzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Leb 19, 1-2. 17-18:

 

            Jaungoikoaren izatea eta jokabideak bereganatzen ahalegindu behar dau fededunak: santua izatera eta maitatzera deitua da.

 

Erantzun-Salmoa 102. salmoa

            Parkatzaile izan nahi dauanak, parkamenaren esperientzia izan behar dau bere bihotzean. Salmisteagaz batera, abestu eta eskertu dagigun Jainkoaren guganako maitasuna.

 

 "Erruki hutsa dogu Jauna.."

 

1 Kor 3, 16-23:

 

            San Paulorentzat, fededunen arteko zatiketeak Jaungoikoaren etxea hondatzea dakar. Baztertu dagiguzan gure alderdikeria guztiak, eta emon deiogun garrantzia batzen gaituan Kristori.

 

 

Mk 5, 38-48:

 

            Jesusen jarraitzaileek danentzat izan behar dabe bihotz ona. Parkatu, maitatu, aurka dagozanen alde ere otoitz egin... hona hemen Jesusen bide barria. Gertatu gaitezan Jaunaren Berbea entzuteko "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, gizon-emakume guztienganako maitasuna agertu dagigun, euren beharri-zanen alde otoitz eginez:

 

            - Elizearen alde: bere berbaz eta egitez, Jaungoikoaren maitasuna iragarri eta zabaldu   dagiala gure gizartean. Egin dagigun otoitz

 

- Alkar ezin eroanez eta ezin parkatuz bizi diran fededunen alde: Jesusen antzera                  jokatzeko behar daben  indarra, santutasunaren iturri dan Jaungoikoagan bilatu dagiela. Egin dagigun otoitz

 

            - Jaungoikoaren bila dabilzan gizon eta emakume guztien alde: bizitzearen bihotzean,      behartsuakanako solidaritzan, besteen zerbitzuan eta zuzentasunaren aldeko burrukan       aurkitu dagiela. Egin dagigun otoitz

 

- ...-ko Kristau-alkartearen alde: ez gaitezala jausi inoiz ere gorrotoaren eta bengantzearen tentazinoan, eta, bai familian eta bai gizarteko bizitzan, alkar ondo eroatea,  parkamena eta adiskidetasuna bilatu dagiguzala beti. Egin dagigun otoitz

 

            Maitasuna zarean Jaungoikoa, irakatsi eta lagundu egiguzu Zeuk lez maitatzen, benetan zure seme-alaba izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

OHARRA

-Hauts Eguna hasierea emoteko Garizumari. Aurtengaia Jesusegaz HOBE!
-Bakearen Topaketa. Bakeari kanta! Barikuan, arratsaldeko 7etan Gernikako San Frantzisko Parrokian. Erdu!

JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA

Errukiaren Jauna, ez gara konturatzen zenbat bider parkamen beharreko egoten
garan. Sarritan egiten deutsagu kalte gure senideari, begirada oker, berba zentzun
bako edo ekintza bihotz bakoak eginda. Edo bihotz gogorrez, geuri eginak ez
doguz parkatzen. Hasiko dogun Garizumaldia izan daigula kontu horreetan
hausnartzeko sasoia. Gatx egiten jaku zure modukoak izatea, baina erakutsi
eiguzu bihozberak izaten, geuri txarto eginak parkatzen eta inori egindakoengaitik
parkamena eskatzen. Horretara, gure ingurua zure Erreinuaren antzekoago egiten
ahalegindu gaitezala. Amen.

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, gure kristau izateak ezaugarri bi honeek ditu: domekeroko Meza santua ospatzea  eta egunero maitasunean bizitzea. Ezaugarri nahiko bereziak dira, gaur egun; Jesusen jarraitzaile gareanok, benetan hartu behar ditugu. Aste osoan zehar, bizi dagigula Jaungoikoaren maitasuna gure artean.

 

Bai, eskerrak emon, zeru-lurretan





                                  URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKEA - A

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on  Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Domeka guztietan lez, Jaungoikoak deuskun  maitasuna ospatzeko alkartu gara. Maitasun horrek alkar maitatzera eta alkarri parkatuz bizitzera bultzatzen gaitu. Gure artean sarri izaten ditugu hasarreak; pertsona batzuk areriotzat ere badaukaguz. Baina, sinistedun izatea, Jaunaren gogoa ontzat hartzea da eta Harek nahi dauan lez bizitzea. Gaur, Jaungoikoaren Berbeak argi esango deusku gorrotoa geure barrutik kendu egin behar dogula eta arerioak ere maite izan behar ditugula.

            Jesús nos invita al amor por encima de odios y venganzas. Los seguidores  de Jesús debemos  sentir la experiencia del amor y del perdón; por eso empezamos la eucaristía acogiendo el perdón de Dios.

 

            Hasi dagigun Meza santua, "Igandetan elizan..." abestuz.

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jaungoikoak gure bihotzak maitasunez bete nahi ditu. Zabaldu deioguzan geure barruak, garbitu eta barriztatu gagizan:

 

            - Jesus Jauna, zeureak azkeneraino maitatu dituzuna. ERRUKI, JAUNA.                   

 

            - Jesus  Jauna,  zeure  arerioak  ziranen  alde  ere  otoitz  egin  zenduana.  KRISTO,   E.

 

            - Jesus Jauna, guztiak maitatzeko agintzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Leb 19, 1-2. 17-18:

 

            Jaungoikoaren izatea eta jokabideak bereganatzen ahalegindu behar dau fededunak: santua izatera eta maitatzera deitua da.

            Hemos sido creados a imagen y semejanza de Dios; por eso debemos ser como Él.

 

 

Erantzun-Salmoa:  102. Salmoa

 

            Parkatzaile izan nahi dauanak, parkamenaren esperientzia izan behar dau bere bihotzean. Salmisteagaz batera, abestu eta eskertu dagigun Jainkoaren guganako maitasuna.

            El salmista canta el amor y la bondad de Dios, que se compadece y perdona siempre.

 

"Erruki hutsa dogu Jauna.."

 

 

1 Kor 3, 16-23:

            San Paulorentzat, fededunen arteko zatiketeak Jaungoikoaren etxea hondatzea dakar. Baztertu dagiguzan gure alderdikeria guztiak, eta emon deiogun garrantzia batzen gaituan Kristori.

            El amor de Dios manifestado por Jesús, es el fundamento de la vida del cristiano. El amor que lleva consigo el perdón como ley suprema.

 

Mk 5, 38-48:

            Jesusen jarraitzaileek danentzat izan behar dabe bihotz ona. Parkatu, maitatu, aurka dagozanen alde ere otoitz egin... hona hemen Jesusen bide barria.

            Jesús abre un camino ancho para que podamos vivir y actuar como discípulos suyos: es el camino del amor y del perdón.

 

            "Aleluia".

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, gizon-emakume guztienganako maitasuna agertu dagigun, euren beharri-zanen alde otoitz eginez:

 

            - Elizearen alde: bere berbaz eta egitez, Jaungoikoaren maitasuna iragarri eta zabaldu   dagiala gure gizartean. Egin dagigun otoitz

 

-  Para que se ponga fin al odio, al racismo, a la pobreza, al maltrato, a la esclavitud.  Egin dagigun otoitz

 

- Para que en nuestra convivencia familiar, de amistad, de vecindad, de trabajo tenga cada vez más fuerza el deseo de fraternidad y ayuda. Egin dagigun otoitz

 

- ...-ko kristau alkartearen alde : ez gaitezala jausi inoiz ere gorrotoaren eta bengantzearen tentazinoan, eta, bai familian eta bai gizarteko bizitzan, alkar ondo eroatea,  parkamena eta adiskidetasuna bilatu dagiguzala beti. Egin dagigun otoitz

 

            Maitasuna zarean Jaungoikoa, irakatsi eta lagundu egiguzu Zeuk lez maitatzen, benetan zure seme-alaba izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


 OHARRAK

-Hauts Eguna hasierea emoteko Garizumari. Aurtengaia Jesusegaz HOBE!
-Bakearen Topaketa. Bakeari kanta! Barikuan, arratsaldeko 7etan Gernikako San Frantzisko Parrokian. Erdu!

 

AZKEN AGURRA

            Senideok, gure kristau izateak ezaugarri bi honeek ditu: domekeroko Meza santua ospatzea  eta egunero maitasunean bizitzea. Ezaugarri nahiko bereziak dira, gaur egun; Jesusen jarraitzaile gareanok, benetan hartu behar ditugu. Aste osoan zehar, bizi dagigula Jaungoikoaren maitasuna gure artean.

            “Sed santos como vuestro Padre celestial es santo” nos ha dicho Jesús. Que a lo largo de la semana y durante toda la vida se vaya haciendo realidad en cada uno de nosotros. Para ello recibamos la bendición

 

Bai, eskerrak emon, zeru-lurretan




URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKEA  A

Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez.

Levitarrak liburutik (Lv 19, 1-2. 17-18)

Jaunak honan berba egin eutson Moisesi: Esan israeldarren alkarte osoari: "Izan zaiteze santu, Ni, Jauna, zuen Jainkoa, santua naz-eta.
Ez izan bihotzean gorrotorik zeure senidearentzat; baina zentzarazo zeure herritarra, haren pekatuen erantzunkizunik izan ez dagizun. Ez egin mendekurik, ez izan erresuminik zeure herritarrarentzat. Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez. Neu naz Jauna".

Erantzun-salmoa Sal 102,1-2.3-4.8 eta 10.12-13


Errukior da Jauna, eta gupidabera.

Ene arima, goratu egizu Jauna,
neure barru osoak Haren izen deuna.
Ene arima, goratu egizu Jauna,
eta ez ahaztu Harek zuri egina.

Harek parkatzen ditu-eta zure hobenak,
Osatzen zure gaitz danak;
begiratzen dau heriotzatik zure bizia,
emoten deutsuz buruntzat grazia eta errukia.

Errukiorra da Jauna, eta gupidabera,
berant-hasarre eta guztiz onbera.
Ez dihardu gugaz gure hobenen neurrira,
ez deusku ordaintzen geure erruen harira.

Sortalde-sartaldeak urrun dira-eta alkarregandik,
hain urrun bialtzen ditu gure gaiztakeriak gugandik.
Aita bere seme-alabez errukitu ohi dan lez,
bildur deutsoenentzat errukidun da Jauna.

Dana zeuena da, zuek Kristorenak,
eta Kristo Jainkoarena.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 3, 16-23)

Senideok: Ez al dakizue, Jainkoaren tenplu zareela eta Jainkoren Espiritua zuekan bizi dala? Jainkoaren tenplua hondatzen dauana, hondatu egingo dau Jainkoak, Jainkoaren tenplua santua da-eta: tenplu hori zeuek zaree.
Ez begi inork bere burua engainatu. Zuetako norbait, mundu honen arabera jakitun dala uste badau, egin bedi zoro, benetan jakitun izateko. Izan ere, mundu honetako jakituria zorakeria da Jainkoaren aurrean, Liburu Santuak dinoan lez: “Euren maltzurkerian harrapatzen ditu jakitunak”. Eta beste hau ere badino: “Badaki Jaunak jakitunen asmoak ustelak dirala”.
Beraz, ez bedi inor gizakiez harrotu, dana zuena da-eta: Paulo, Apolo, Pedro, mundua, bizitza, heriotzea, oraingoa eta gerokoa; guztia zuena da. Zuek, ostera, Kristorenak zaree, eta Kristo Jainkoarena.

Maitatu egizuez zeuen arerioak.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 5, 38-48)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: “Entzuna dozue antzinakoei agindutakoa: "Begia begiaren ordain, agina aginaren ordain". Nik, ostera, hau dinotsuet: Gaizkileari ez erantzun txarto; bestela baino, eskumako matrailan joten zaituanari eskeini beste matrailea ere; soinekoa kentzeko auzitara eroan gura zaituanari emon soingainekoa ere; norbaitek mila pauso egitera behartzen bazaitu, egin bi mila beragaz. Eskatzen deutsunari emon, eta dirua izteko eskatzen deutsunari ez ukatu.
Entzun dozue antzinakoei agindutakoa: "Maitatu egizu zeure lagun hurkoa eta gorrotatu zeure arerioa". Nik, ostera, hau dinotsuet: Maitatu egizuez zeuen arerioak eta egin otoitz erasoten deutsuenen alde zeruetan dagoan zeuen Aitaren seme eta alaba izan zaitezen, Harek gaiztoentzat eta zintzoentzat ataratzen dau-eta eguzkia eta zuzenentzat eta zuzenbakoentzat egiten euria.
Izan ere, maite zaituenak bakarrik maite badozuez, zer sari zor jatzue? Zergalariek ere ez al dabe beste horrenbeste egiten? Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badozuez, zer egiten dozue berezirik? Jentilek ere ez al dabe beste horrenbeste egiten? Izan zaiteze, beraz, guztiz onak, zeruetako zuen Aita guztiz ona dan lez”.





 

No hay comentarios: