Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok: Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz
Gaurko Hitza argia
eta garbia dogu: Jainkoak gutariko bakotxari asko parkatu deusku, eskatu barik
eta baldintza barik. Guk ere gure anai-arrebei – neba-arrabei neurri barik
parkatu behar deutsegu.
Jainkoak alkar parkatuz bizitzeko egiten deuskun dei hau, gaur ere baliotsua da gure alkartearentzat eta gure gizartearentzat; egindako zauriak osatzeko bidea dogu.
Jainkoaren errukiari zabalik eta anai-arreben arteko parkamena onartuz, hasiera emoten deutsagu gaurko ospakizunari.
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Domeka honetako Jaungoikoaren Berbeak parkamenaren gaia dakarzku gogora. Jaungoikoak bere parkamena eskeintzen deusku; baina, baldintza bategaz: geu ere parkatzeko prest egon gaitezala beti.
- Jesus Jauna, errukiaren eta parkamenaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gorrotoa eta bengantzea onartzen ez dituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, alkarri parkatzeko adorea emoten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 27, 33-28, 9:
Gaurko lehenengo irakurgaian gogoratuko jaku, Jaungoikoaren borondatea bilatzen eta beteten dauanak, bere lagunurkoari parkatu egiten deutsala.
Erantzun-Salmoa: 102. Salmoa
Jainkoaren errukiari begira jartzen
gaitu salmoak. Guri, erruki hori eskertzea eta jarraitzea dagokigu.
"Erruki hutsa dogu Jauna..."
Erm 14, 7-9:
San Paulok esango deusku, bizitzan eta heriotzan, edozein egoeratan, Jaunarenak gareala.
Mt 18, 21-35:
Jesusen ikaslea danak, ez behin edo birritan bakarrik, beti egon behar dau parkatzeko gertu.
Goratu daigun Jauna, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jaungoikoak errukiz eta maitasunez onartzen gaitu. Eskatu dagigun erruki hori gizon-emakume guztientzat:
- Gure eliz-alkartearen alde: bizi garan herrian eta gizartean, bake eta alkartasun seinale izan daitela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gorrotoz, alkarren artean konpondu-ezinik edo zatituta bizi diranen alde: Jaungoikoaren Berbeak alkar besarkatzera eta onartzera eroan dagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Ikasturtea hasi barri dogun une honetan, guztiok saiatu gaitezan alkar zaintzen eta beharrizanean dagoenari maitasunez BEGIRATU eta alkartasunaz jokatzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Otoitzean alkartu garanon alde, gure etxeko eta lagunen alde: bakea ereinez, gure arteko alkarte bizitza erreztu eta poztu dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita, gure eskariak eta isuri zure maitasun betea gizon-emakume guztien gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK:
1- GOAZEN Elizbarrutiko pastoral ikasturtearen hasiera. Aurten Durangon
Aurten ere batzen dan dirua Caritas eta Pastoral ekintzak aurrera eroateko izango da.
2.- Eskerrik asko diru batzeagaitik
3.- Santa Eufemia mezea, 11:00etan
AZKEN AGURRA
Jesusek parkamenerako egiten deuskun deia bizitzea ez da erreza, baina parkamenak pertsonea erabarritzen dau, eta beste erabateko hartuemonak izatera eroaten. Jesusek eskatzen deuskun eran parkatzen badogu bakarrik egingo dogu gure arteko alkartea.
Hartu daigun Jainko errukitsuaren bedeinkapena.
"Alkartuta goazen.."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok: Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz
Gaurko Hitza argia
eta garbia dogu: Jainkoak gutariko bakotxari asko parkatu deusku, eskatu barik
eta baldintza barik. Guk ere gure anai-arrebei neurri barik parkatu behar
deutsegu.
El perdón no es una palabra, es una actitud,
una conciencia profunda de nuestra necesidad y que hace comprender la necesidad
y el pecado de los otros. Sólo los humildes perdonan. Pidamos hoy a Dios fuerza
para perdonar y abramos nuestros ojos a los propios defectos para así
comprender al hermano.
Jainkoaren errukiari zabalik eta anai-arreben arteko
parkamena onartuz, hasiera emoten deutsagu gaurko ospakizunari.
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Domeka honetako Jaungoikoaren Berbeak parkamenaren gaia dakarzku gogora. Jaungoikoak bere parkamena eskeintzen deusku; baina, baldintza bategaz: geu ere parkatzeko prest egon gaitezala beti.
- Jesus Jauna, errukiaren eta parkamenaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gorrotoa eta bengantzea onartzen ez dituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, alkarri parkatzeko adorea emoten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 27, 33-28, 9:
Gaurko lehenengo irakurgaian
gogoratuko jaku, Jaungoikoaren borondatea bilatzen eta beteten dauanak, bere
lagunurkoari parkatu egiten deutsala.
Dios abre su corazón de Padre y perdona a quienes están
dispuestos a recibir el perdón y a perdonar a los demás.
Erantzun-Salmoa: 102. Salmoa
Jainkoaren errukiari begira jartzen
gaitu salmoak. Guri, erruki hori eskertzea eta jarraitzea dagokigu.
El salmo 102 es un canto de profundo
agradecimiento a Dios por la ternura que siente hacia sus hijos y por la
generosidad con que perdona sus culpas.
"Erruki hutsa dogu Jauna..."
Erm 14, 7-9:
San Paulok esango deusku,
bizitzan eta heriotzan, edozein egoeratan, Jaunarenak gareala.
No tenemos otro Señor que Jesucristo. Él es el “único”, en la vida y en la muerte.
Mt 18, 21-35:
Jesusen ikaslea danak, ez behin edo birritan bakarrik, beti egon behar
dau parkatzeko gertu.
Recordemos siempre que hemos sido perdonados, así no nos
será tan difícil perdonar.
Goratu daigun Jauna, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jaungoikoak errukiz eta maitasunez onartzen gaitu. Eskatu dagigun erruki hori gizon-emakume guztientzat:
- Gure eliz-alkartearen alde: bizi garan herrian eta gizartean, bake eta alkartasun seinale izan daitela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gorrotoz, alkarren artean konpondu-ezinik edo zatituta bizi diranen alde: Jaungoikoaren Berbeak alkar besarkatzera eta onartzera eroan dagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que hemos empezado el nuevo curso, para que sepamos MIRAR a toda persona desde el corazón y seamos capaces de tender nuestra mano al necesitado. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los que estamos reunidos en la eucaristía: que aumente el amor en nuestros corazones y seamos instrumentos de reconciliación. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita, gure eskariak eta isuri zure maitasun betea gizon-emakume guztien gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AOHARRAK:
1- GOAZEN Elizbarrutiko pastoral ikasturtearen hasiera. Aurten Durangon
Aurten ere batzen dan dirua Caritas eta Pastoral ekintzak aurrera eroateko izango da.
2.- Eskerrik asko diru batzeagaitik
3.- Santa Eufemia mezea, 11:00etan
AZKEN AGURRA
Jesusek eskatzen deuskun eran parkatzen badogu bakarrik egingo dogu gure arteko alkartea.
Somos enviados para ser
apóstoles del perdón y la reconciliación. Contamos con la fuerza del Espíritu.
Hartu daigun Jainko errukitsuaren bedeinkapena.
"Alkartuta goazen.."