ARRANTZALE EGUNA
KREAZIOAREN ZAINTZARAKO MEZA
Sarrera
Gaur
Bermeoko gure herriak Arrantzale Eguna ospatzen dau. Aurten …… (Izenak) gogoratu
gura doguz.
Honegaz
batera, Leon Aita Santuak Kreazioa jagoteko otoitza eskatzen deusku. Itsasoa
dogu kreazio handi horren parte handi bat. Aberastasuna eta arriskua. Jagoteko
erronka. Otoitz egiteko, eskatzeko kanta eta eskertzeko salmoa.
Otoitza
Jainko Aita,
izaki guztietan
lehen-sortua dan Kristogan
gauza guztiak izatera deitu dituzu;
egizu, zure Espirituaren bizi-arnasaren esana betez,
maitasunez zaindu dezagula zure eskuen lana.
Zure Seme Jesu Kristo
gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu
Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi baita gizaldi
eta gizaldietan.
Lehen Irakurgaia Itun Barritik
Kol 1, 15-20
Jainko
ikusezinaren irudi da Kristo,
izaki
guztietan lehenengo-sortua.
Beraren
bidez sortu zituan Jainkoak
zeru-lurretan
diren gauza guztiak,
agiri diranak
eta ez diranak:
munduan
agintzen daben ahalmen,
nagusi,
aginte eta podereak.
Kristo da
sortua izan dan guztiaren
eredu eta
helburu.
Gauza
guztiak baino lehenago da bera,
eta
berari esker diraue alkarri loturik.
Kristo da
gorputzaren burua,
Hau da, Elizarena.
Bera da
hasiera,
Hilen artetik
lehenengo biztua,
eta gauza
guztietan
lehentasuna
dagokio;
ze, Jainkoak gura izan dau
bere izakeraren
betea
Kristorengan
egotea,
eta honen
bitartez gauza guztiak
beragaz adiskidetzea,
bai
zerukoak eta bai lurrekoak,
berak kurutzean
isuritako odolaz
bakea
ekarriz.
Erantzun-salmoa
Gora Jainkoa zeruetan
Gora itsaso-mendietan
Ebanjelioa
Mt 8, 23-27
Jesusek txalupara igon eban zen eta
ikasleek jarraitu egin eutsoen.
Bat-batean,
ekatx handia sortu zan itsasoan, eta olatuek txalupa estaldu egiten eben.
Jesus, barriz, lo egoan. Ikasleek
hurreratu eta itzartu egin eben, esanez:
–Salbatu gagizuz, Jauna! Galtzera goaz!
Harek
esan eutsen:
–Zergaitik zarie hain bildur, siniste gitxikook?
Eta, zutundurik, hasarre egin eutsen haizeari eta itsasoari,
eta barealdi handia egin zan. Ikasleek, harriturik, hauxe inoen: «Nor ete
dogu berau, haizeak eta itsasoak be berak esana egiten dabe-eta?»
GOGOETA
Herri otoitza
Izaki guztiakaz
eta mundu osoan zabalik dan Eleizagaz bat eginda, egin deiogun otoitz uste osoz Kreatzaileari, guztion
salbamenaren eta danona dan etxearen zaintzaren alde eskatuz.
1. Eleizaren alde. Jainkoak
egindako lur-itsasoa maitasunez
zaintzen erakutsi
daian. Eskatu deiogun
Jaunari.
2. Herrietako arduradunen alde. Ingurumenaren eta
ahulenen aldeko erabaki ausart eta zuzenak
hartu daien. Eskatu deiogun
Jaunari.
3. Itsasoan hil diran guztien alde. Benetako bizia eta
ozriona izan dagin zeruan, hau da, Jainkoarengan. Eskatu deiogun Jaunari.
4. Pobreen eta sufritzen
dagozanen alde. Pobre eta baztertuek, alkartasuna eta itxaropena aurkitu daiezan guregan. Eskatu
deiogun Jaunari.
5. Gu guztion alde. Izaki guztiakaz orekan bizitzen ikasi
daigula, eurengan Jainkoaren ontasuna autortuz. Eskatu deiogun Jaunari.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Oparigaien gainekoa
Onartu, Aita Ona, Lurraren, itsasoaren eta gure eskuen lanaren fruitu honeek, eroan eurengan bere betera zure kreazioaren lana,
Espiritu Santuak eraldaturik
betiko biziaren janari eta edari izan daitezen guretzat. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
Jaunartze ondorengoa
Aita Ona, hartu dogun batasun sakramentuak
areagotu dezala gugan zurekiko eta senideekiko batasuna, zeru, itsaso eta lur berriak itxaronez,
izaki guztiekiko harmonian bizitzen ikas dagigun. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario