Jesusen hitza

miércoles, 15 de diciembre de 2021

Adviento con sabor sinodal 05 Zelako abendua, halako gabona: Elkarregaz ibili


Se acerca el adviento. Un tiempo de esperanza activa. De movimiento. De alegría y solidaridad. Este año con el inicio del sínodo.

El cuestionario del sínodo no es sencillo. Hemos reducido el trabajo a tres bloques y la pregunta principal. Así y todo no es fácil. ¿Es para una iglesia de élites? ¿Cómo iniciar en el tema a los dominicales?

La asamblea principal, semana a semana, de los creyentes de los pueblos pequeños es la misa o celebración semanal. Y,  ¿si a  las celebraciones de adviento y a la penitencia comunitaria les damos un sabor a sínodo?

Como María, un tiempo para levantares, caminar, entrar, acoger y ayudar. A Isabel y a los pobres. A una Iglesia renovada y agitada por el Espíritu.

Pronto aquí mismo más detalles.



Badator abendua. Itxaropen eragileko sasoia. Mogitzeko. Alaitasuna eta alkartasuna uztartzeko. Aurten, sinodoaren hasierarekin.

Sinodoaren itaunketea ez da erreza. Lana hiru multzotara eta galdera nagusira murriztu arren. Hala ere, ez da erraza. Eliteen eliza baterako al da? Zelan landu gaia domeketan?

Herri txikietako fededunen batzar nagusia asteroko meza edo ospakizuna da. Eta abendualdiko ospakizunei eta penitentzia komunitarioari sinodo airea emoten badeutsegu?

Mariak bezala, altxatzeko, ibiltzeko, sartzeko, onartzeko eta laguntzeko aldia. Isabel eta pobreak. Espirituak barritutako eta eragindako Eliza bat.

Laster berton xehetasun gehiago:


Elkarrizketa
Ebatzi
Elkarregaz ibili


 Abendua sinodo aldian

Fededun batek itaundu eustan:   

Eleizea nora doa?

Hiru berbatan azaldu daigun,      

ez bada be komodoa:

Alkartasuna oinarri dogu,             

parte hartze metodoa,

Misinoagaz osatzen dabe            

hirurak ba sinodoa.

 

Beti betiko, Jesusek dino,           

gauza bi bakarrik dira,

Markosek holan idatzi eban          

barri onaren argira:

Gure munduan negarretan dan   

behartsuari begira,

Maitez gu zaintzen Jesus datorku    

alkarte erdi erdira!

(Mk 16,20 eta 14,7)


Elkarregaz ibili

Gabonen atarian, abendualdiko laugarren domekan, Mariaren irudia gogoratzen deusku ebanjelioak. Mariaren eredua: Jaiki, joan, sartu, agurtu, lagundu… Berba baten: ekin. Betikoa ez da beti ona. Eliza hierarkiakotik demokratikoago baten bila pausuak emoteko be, Sinodoaren bidea erabiliz, gu be jaiki behar dogu gure ohitura eta loalditik; joan pobreengana, ezbardinengana; sartu formazino prozesuetan, ez konformatu esku artean dogunagaz; agurtu sasoi barriak; lagundu gure premina daukan munduari.

         Zelan zehaztu hau gaur egun. Hona Arratiako talde batek emoten deuskuzan pistak:

“-Nahi daben eta prestatuta dagozan emakumeen partaidetza sustatzea.

-Beharrizana dagoen tokietan, emakume eta gizonek konsagrazinoa ospatzeko aukera emon, parrokia ardurea eroan dagiela. Abadeen ezkontzeko aukera onartu.

-Baztertuta dagozan kolektiboenganako jarrera normalizatzea.

-Zabaldu gure eleiza beste mundu batzutara, erlazinoak normalizatuz.

-Eliza jerarkikotik Eliza sinodalera pausuak emon.

         Eskerrik asko Jauna, pertsona zehatz batzuen bitartez bisita egin deustazulako, zure maitasuna eta sinismena zabalduz. Eskerrik asko, Maria lez, beste pertsona batzuengana zure agurra, zure gonbitea eroaten daben fededun guztiengaitik, euren ekintza eta berben bitartez.

         Zatoz Jauna, zure zain gagoz!


Abenduko otoitzaldia Retiro de adviento


Ebatzi

Sinodo giroko abendualdi honetan, hirugarren pausua hauxe da Ebatzi. Ebatzi ebanjelioaren erizpideak kontuan hartuz, eta ez edozein modutan. Holako zeozer gertatu jakon herriari sasoi haretan: Zer egin? Itaunduten deutso herriak Joani. Ez egin betikoa. Zalantzak onartu. Arriskatu. Hiru bide argi doguz horretarako: alkarbanatu, justizia eta ebanjelioa. Ebazteko hiru erizpide on.

         Gure egoera eta herri txikietan, Arratiako talde batek, sinodoa lantzen, hiru bide errez proponidu deuskuz:

“Herrietako eta eskualdetako pastoral batzordeetan, ekonomia batzordeetan, familia batzordeetan partez hartuz.

Formazinoaren bidez. Formazinoa (Katekesiko gurasoei formazino hitzaldiak eskeiniz…) tresna garrantzitsutzat joten da, partaidetza sustatzeko.

Arratiako Eliza web orria bultzatuz, Arratian mailan bere biztanleengana hurbilduz eta beraien bizitzetan murgilduz”.

Jesus Jauna, gaur Joan Bateatzailearen bitartez oso jarrera zehatzak eskeintzen deuskuzuz gure bizitzarako. Gabon Jaietan gure bila zatozela ospatuko dogu. Emoiguzu zure bidera urtetea eta gure premina dabenengana urreratzea.

Zatoz Jauna, zure zain gagoz!


Adviento con sabor sinodal: Testimonio de Luis Manuel refugiado nica


Elkarrizketea

Abendualdia sinodo giroan. Gaur, bigarren domeka honetan, Joan Bateatzailea agertzen jaku ebanjelioan. Bildur barik berba egiten, bihotz barritzea eskatzen.

Entzutea ez da nahikoa, alkarrizketa sano bati ez badeutsagu biderik emoten. Horren bildurra kentzea eskatzen dau. Eta Jainkoa gure alde dagoela jakiteak adoretu egiten dau gure ahulezia.

Arratiako talde batek holan erantzun dau gai hau sinodo lantzen: “Eleizaren barruan, sarri askotan, pentsakera desbardina dauana baztertuz eta zigortuz. Gardentasuna eta koherentzia beharrezkotzat jotzen dira. Sarri askotan gure gizarteko kolektibo batzuen (homosexualak, adibidez) egoera ukatuz eta baztertuz. Sarritan gaur egungo gizarteko balore askorengandik oso urrun sentitzen da Eleiza, eta goi mailako kargu batzuengandik egiten diren adierazpenak ez dabe ezer laguntzen, gizartearekiko urruntasuna nabarmenduz. Ez da aipatzen Arratia moduko Eleiza txikietan egiten dan lana. Gaur egun minoriazko egoeran egotea eta horren aurrean apaltasunez jokatzea kostatzen jako gaurko Eleizeari”.

         Jauna, lagundu zure bideak prestatzen, alperkeria alde batera izten, gure senideakaz alkarrizketa jarrera apalak zabaltzen. Zure Berbea entzun eta onartu daigun gure bihotzean, berak esandako betez zure laguntzaz. Zatoz Jauna, zure zain gagoz!


Entzun!

Abendualdia hasten dogu senideok. Esperantzako aldia. Itxaropena ez da itxarotea, ezer egin barik, autobusa noiz datorren itxaroten gagozan legez. Itxaropena eragilea da. Jesusen Jaiotza ospatu gura dogu, alde batetik. Eta bere Erreinua gure artean ezartzea bestetik.

Batzuk triste dagoz. Elizan gitxi eta zahar gagozelako. Ez dira konturatzen Jainkoa gure alde dagoela, eta beti gugaz. Batzuk triste dagoz, egiten dauenak balioko ete dauan. Ez dira konturatzen Jesus gure artean dagoela.

Eta abendualdi hau Sinodo giroan dagigu. Munduko kristau askogaz batera Eliza barritu gurean. Lehen jarrera Entzun! da. Eta Arratiako talde batek holan erantzun dau: “Entzun: Pastoral batzordeetan, Familiaren inguruko batzordeetan, Karitasen parte hartzearen bidez.  Emakume eta gazte askoren lana boluntaritza munduan handia da, baina ez jake entzuten, lan hori ez da inon agertzen ezta goraipatzen. Teorian emakumearen papera Eleizaren barruan onartzen da, baina praktikan, eleizaren egituraren barruan ez dauka behar leuken tokia”.

Emoiguza Juana, abendualdi honetan, jarrera zabala eta entzute gaitasuna. Zure Espirituaz besarkatzen gaituzu, ez deuskuzu inoiz eskutik itxiko. Zatoz Jauna, zure zain gagoz!

Ab01C.tk


No hay comentarios: