Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GABON-OSTEKO II. DOMEKEA A B C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Gabon-jaien barruan, barriro ere Jaunaren Eguna ospatzeko
alkartuta gagoz. Belenen agertu jakun Jesus umeagan gauza harrigarri bat
gertatzen da: Jaungoikoagan egoan Berbea gure artera etorri da, gu
Jaungoikoaren seme-alaba egiteko
Hauxe da gaurko meza santuan hausnartuko dogun misterio pozgarria. Hasi daigun otoitzaldi hau, abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok: gure artean dagoan Jaunaren berba santua entzun aurretik eta Berak emongo deuskun ogi santuan parte hartu baino lehen, geure hutsegite guztiakaitik parka eskatu deiogun:
- Jesus Jauna, betiko biziaren hitzak dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Liburu Santuen bidez berba egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zeuk Aitari entzundakoa esaten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 24, 1-4. 12-16:
Gaurko lehenengo irakurgaiak Jakituria dala-ta berba egiten deusku. Eta, Idazti Santuetan, izen honegaz Israel herriaren erdian bizi dan Jaungoikoaren Espiritua adierazoten da.
Erantzun-Salmoa: 147. salmoa
Salmo egileak, Jerusalengo judutarrei, Jainkoa goratzera dei egiten deutse . Guk ere goratu dagigun gure Jainkoa, bere Semeak gure artean bizilekua ipini dauelako.
"Hitza haragi egin jaku. Gurean Haren bizi leku".
Ef 1, 3-6. 15-18:
San Pauloren berbak, Jaungoikoak Kristogan agertzen deuskun asmo salbagarriagaitik, eskerrak emotera eroan nahi gaitue.
Jn 1, 1-18:
Poztasunez beterik onartu dagigun bere bizilekua gure artean jarri dauan Jaungoikoaren Berbea.
"Aleluia.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gure otoitz honetan, gogoan izan dagiguzan gizarteko preminak, txikien eta zapalduen estutasunak, eta Jaungoikoaren guganako maitasuna:
- Elizearen alde: lagundu dagitsela gaurko gizakiei gure artean bizi dan Jaungoikoaren arpegia aurkitzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure herriko bakearen alde, bake-bideari benetako izanbidea urratseko gure harremanak justiziazkoak eta askatasunezkoak izan daitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Gaixoen alde, behartsu eta zaharren alde: Jaungoikoaren maitasunak argitu dagizala euren bizitzak eta gu hurrean ikusteaz poztu daitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Hemen alkartuta gagozan guztion alde: urte honetan ahalegindu gaitezala Jaungoi- koaren Berbea gogoz entzuten eta beteten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko gure Aita: zure guganako maitasuna betidanikoa da; lagundu eiguzu behar orduan, Zugandik urrindu ez gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN-AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta elizatik urtetera goaz. Baina, gogoan izan dagigun egun osoa dala Jaunaren Eguna, eta ordu guztiak dirala onak Jaunaren maitasuna gure inguruan zabaltzeko.
"Jesus, munduko Argia..."
GABON-OSTEKO II. DOMEKEA A B C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri
zarenoi:
Gabon-jaien barruan, barriro ere Jaunaren Eguna ospatzeko
alkartuta gagoz. Belenen agertu jakun Jesus umeagan gauza harrigarri bat
gertatzen da: Jaungoikoagan egoan Berbea gure artera etorri da, gu
Jaungoikoaren seme-alaba egiteko
Dios nos llama y confía en nosotros; nos hace hijos suyos
y testigos de su amor. Recordamos una vez más al Hijo de Dios, Palabra que se hace carne y pone su tienda de
campaña en medio de nosotros
Hasi daigun otoitzaldi hau, abestuz
DAMU-OTOITZA
Senideok: gure artean dagoan Jaunaren berba santua entzun aurretik eta Berak emongo deuskun ogi santuan parte hartu baino lehen, geure hutsegite guztiakaitik parka eskatu deiogun:
- Jesus Jauna, betiko biziaren hitzak dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Liburu Santuen bidez berba egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zeuk Aitari entzundakoa esaten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 24, 1-4. 12-16:
Gaurko lehenengo irakurgaiak Jakituria dala-ta berba egiten deusku. Eta, Idazti Santuetan, izen honegaz Israel herriaren erdian bizi dan Jaungoikoaren Espiritua adierazoten da.
La Sabiduría de la
que habla esta primera lectura, es el mismo Dios que sale a nuestro encuentro.
Erantzun-Salmoa: 147. salmoa
Salmo egileak, Jerusalengo judutarrei, Jainkoa goratzera dei egiten deutse . Guk ere goratu dagigun gure Jainkoa, bere Semeak gure artean bizilekua ipini dauelako.
El salmista anima al pueblo de
Israel a cantar a Dios, porque Él defiende y salva a su pueblo. Unámonos
nosotros a esta alabanza.
"Hitza haragi egin jaku. Gurean Haren bizi leku".
Ef 1, 3-6. 15-18:
San Pauloren berbak, Jaungoikoak Kristogan agertzen deuskun asmo salbagarriagaitik, eskerrak emotera eroan nahi gaitue.
La lectura que vamos a escuchar es un canto de alabanza a
Dios porque nos ha elegido para ser sus hijos
Jn 1, 1-18:
Dios muestra su plan de salvación y manifiesta su
amor en la persona de Jesucristo, su Hijo. Él vive en medio de nosotros.
Poztasunez beterik onartu dagigun bere bizilekua gure
artean jarri dauan Jaungoikoaren Berbea.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gure otoitz honetan, gogoan izan dagiguzan gizarteko preminak, txikien eta zapalduen estutasunak, eta Jaungoikoaren guganako maitasuna:
- Elizearen alde: lagundu dagitsela gaurko gizakiei gure artean bizi dan Jaungoikoaren arpegia aurkitzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gaixoen alde, behartsu eta zaharren alde: Jaungoikoaren maitasunak argitu dagizala euren bizitzak eta gu hurrean ikusteaz poztu daitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los creyentes de todas las religiones, para que nos encontremos unidos en la defensa de la dignidad y derechos humanos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los aquí reunidos, para que no desfallezcamos en el compromiso por la justicia y la paz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Jainko gure Aita: zure guganako maitasuna betidanikoa da; lagundu eiguzu behar orduan, Zugandik urrindu ez gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN-AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta elizatik urtetera goaz. Baina, gogoan izan dagigun egun osoa dala Jaunaren Eguna, eta ordu guztiak dirala onak Jaunaren maitasuna gure inguruan zabaltzeko.
Dios ha venido
a nosotros y ha puesto su tienda de
campaña en medio de nosotros. Que sintamos su presencia salvadora y su gracia
nos ayude a vivir un mundo de paz y fraternidad.
"Jesus, munduko Argia..."

No hay comentarios:
Publicar un comentario