SINESGUNEREN TOPAKETA
Kristau Euskaldun bidelagunak
2026ko irailaren 29a
Agur t’erdi, adiskideok!
Uztailean bidalitako mezuan
SinesGuneren hurrengo topaketaren berri eman genizun, hots, urriaren 17an,
larunbata, Arantzazuko santutegian egingo dugunarena.
Dakizunez, gaia Bitoriano Gandiaga
izango da, haren heriotzaren 25. urteurrena dela-eta. Hortaz, topaketaren
helburua Gandiagaren lanaz gogoeta egitea, haren ondareaz jabetzea eta haren
lanak gaur egun zer dioskun hausnartzea izango da.
Hiru hizlari izango ditugu: Jose Mari Kortazar,
Paulo Agirrebaltzategi eta Sebastian Gartzia Trujillo. Goizean, ordu erdiko
hitzaldi bana eskainiko digute, bakoitzak bere aurkezpenean Gandiagaren lanaren
alde bat aztertzeko:
-
“Arantzazu:
Harri eta elorri… Euskal Herri” (Paulo Agirrebaltzategi).
-
“Euskal
erlijioaren markak Gandiagarengan” (Sebastian Gartzia).
-
“Erlijio
gaia Gandiagaren poesian” (Jose Mari Kortazar).
Hori horrela, goizeko egitaraua ondorengoa
izango da: ordu erdiko hitzaldi bat entzun eta horretaz beste ordu erdiko
solasaldia izan guztion artean. Hortaz, goizez, hiru hitzalditxo eta hiru
solasalditxo izango genituzke.
Arratsaldez, mahai-inguru bat egingo dugu hiru
hizlariekin. Mahai-inguruko horren mintzagaia ondorengo hau izango da:
Gandiagaren lanak (pentsaera, gogoetak, kezkak…) zer diosku euskaldun fededunoi
gaur egun; zertan lagundu gaitzake, zer iradokizun egiten dizkigun…
Azkenik, arratsaldean bertan, eukaristia
ospatuko dugu, hainbat arrazoi baititugu eskerrak emateko.
Larunbateko saioaz gain, nahi dutenek igandean
ere jarraitu dezakete eta gaua Arantzazun bertan eman. Igandeko plana
erretiroaren modukoa izango litzateke, Gandiagaren testuek lagunduta, otoitz
egin eta gure otoitza partekatu eta gure fedea ospatu. Ziur aski, igandeko
saioan parte hartzeko lekua mugatua izango da, ostatuko baldintzak direla-eta;
hortaz, kopuruz gaineko eskaera balego, izena ematearen hurrenkeraren arabera
egingo genuke.
Honekin batera, inprimaki bat bidaltzen dizugu
izena emateko. Larunbateko kostua (lekua eta janaria) 40 euro izango da.
Larunbataz gain, igandean ere parte hartu dutenentzako kostua hau izango da:
-
Gaua eta
gosaria: 35 euro
-
Bazkaria: 30
euro.
Izena emateko, inprimaki bat bidaltzen dugu, epea urriaren 7ra arte zabalarik dagoelarik.
Ordainketa egiteko moduari dagokionez, izena emanda izango dutenei esango diegu
Galderarik, iradokizunik eta proposamenen bat
baduzu, ez izan zalantzarik eta idatzi edo deitu iezaguzu
(sinesgune@gmail.com).
Animatu zaitez eta eman izena!
Besarkada bero bat
Fededun euskaldunen edo euskaldun
fededunen taldea
Arrasti on San Bartolome
elizan alkartu zarien guztioi!
Agurtzane Mallona naz,
mungiarra eta Jose Mari Kortazarrek gonbidatuta natortzue sortzekotan dan talde
baten barri emoten.
Ez dakit pertsonarik
egokiena nazen taldea aurkezteko, saltsa honeetan ibili diren beste asko
dagoalako ni baino hoberik. Baina talde honetako batzordean nagoanez tokatu
egin jatala esango dot.
Joan dan irailaren 13an,
30 pertsonatik gora alkartu ginen Loiolan, euskera, euskal kultura eta kristau
fedea zelan josi eta zelan landu gogoan genduala. Euskal Herri osoko jendea
batu zan: Nafarroakoak, Iparraldekoak, Arabakoren bat eta Gipuzkoa eta
Bizkaikoak. Batzuk aspaldi baten antzeko talde batean ibiliak ziren, Jose Mari
Kortazar bera eta beste batzuk. Gehienak laikoak eta hori gogoan hartzekoa da.
Alkar aurkeztu ondoren,
taldea zeren inguruan sortu edo eratu gura genduan , bakoitzak buruan zer
ekarren azaltzen ibili ginen.
Oso argi daukagu ez
gatozela inoren lana baztertzera, alderantziz, dagoanaren barri emon eta alkar
aberasten baino. Aspaldiko urteotan, baliabide digitalek lagunduta, webgune
batzuk sortu dira. Lan ikaragarria egiten da, baina askotan haien barri
handirik izan barik geratzen dira. Paperean ere agertzen dira oraindino
argitalpen batzuk (Hemen aleak, esaterako). Elizaren inguruan
gabiltzanontzat oso lagungarria da hori guztia, baina hori baino urruntxoago
heldu gura dogu.
Gure asmoa da euskaldunok
fedea zelan bizi dogun ezagutzea, euskaldun izateak zer berezitasun emoten
deutson gure fedeari aztertzea, gai sakonen bidez, lekukotasunen bidez eta gure
bizipenak partekatuz. Ez da langintza makala!
Jakina, abade, fraile,
moja edo laiko konprometituen kontua bakarrik ez da. Kristau normalak, domeketan
edo noizean behin elizara hurreratzen direnengan ere pentsatu dogu, eta
fedearen edo kristautasunaren inguruan kezkaren bat dabenengan. Fedea bizitzeko
beste bide batzuk urratu beharra ikusten dogu, alkarregaz egon eta daukaguna
ospatu beharra ere bai.
Halan ba, zelako gaiak
jorratu eta zer formatu izan leitekean egokia pentsatu eta hasierako pausoak
emoteko, borondatezkoen batzorde bat eratu zan, bost pertsonakoa. Gure
lehenengo lana izango da taldeari izen bat emotea, izena daukanak izana ere
badaukala gogoratuta. Ondoren, lehenengo noiz alkartu eta zertarako erabagiko
dogu. Printzipioz, agindua daukagu martirako asteburu bateko jardunaldia
antolatzeko, gai baten inguruan eta bertara hurreratu gura daben guztiekaz
ospakizuna egitea. Hiru une garrantzitsu izango leukez jardunaldiak: otoitza
(espiritualtasuna), mintegi bat gai baten inguruan (formatua erabagi barik dago
oraindino) eta danok batera ospatzea. Mintegian lantzen dana, Hemen aleak argitalpenean
argitaratu leiteke. Urtean holako bilera nagusi bi egingo geunkez. Lehenengoa
egindakoan ikusiko dogu.
Datorren astean alkartuko
gara (online) lehenengoz batzordekoak eta emongo doguz lehenengo pausoak izena
erabagiteko eta martikoari itxura emoteko (kontatu labur). Batzordekideak
nortzuk garan? Koldo Katxo (jesuita), Luzio Uriarte (ADSIS komunitatekoa),
Simon López Artetxe (laikoa), Jon Mentxakatorre (EHUko Filosofiako irakaslea),
Arantzazu Zulaika (katekista Donostian), Marijoxe Azurtza (laikoa) eta ni neu
(laikoa).
Nik neuk esan gura
deutsuet talde honetan zuentzako tokia badagoala, bakoitzak gura dauan
punturaino konprometitu daitekeela eta kristau fedea euskeraz bizitzeko
abiapuntu bat dala. Ez da jende jantziarentzat bakarrik, danok daukagu lekua
eta danok daukagu zer erakutsia. Edadeak ere ez dauka ardura handirik: jende
nagusia, helduak, gazteak, danek dauke lekua eta danetarikoa egotea da onena.
Borondatea eta gogoa da inportanteena. Eta zergaitik euskeraz? Gure hizkuntza
dalako, gure burua euskeraz antolatuta daukagulako, euskaldun izateak fedeari
ekarpena egiten deutsola sinistuta gagozalako.
Ez dakit zeuen aldetik
galderaren bat dagoan.
Bermeon urriak 5, domekea 12:30etan (meza ostean) Santa Eufemia Parrokian.
Gernikan, Agurtzane Mallonak lagunduko deusku. Bera ituzltzailea da lanbidez Deustuko Unibertsitatean eta Liturgia laguntzailea Mungiako parrokian.
Erdu!
Gaur aurkeztu da, Loiolan,Fededun euskaldunen biltzarra.
33 fededun bilatzaile batu gara Loiolako basilikaren gerizpean, gure fede bizipena partekatzeko.
Otoitz txiki bategaz Kepa Aranbarrik girotu dau topaketea.
Ondoren aurkezpen lasai bat. Gehienak laikoak, bost abade err bai, Iparralde, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiatik etorriak.
Kafearen ostean gogoeta hasi da. Arlo ezbardinak landu dira, eta zehaztuteko aukerea bazkal osteko lanaldian burutu da.
Batzorde eragila bat izendatu da boluntarioekaz, eta hurrengo batzarra martxoaren 13-15era izango da, espiritualtasuna, gogoeta eta kultura josiz.
Sarea, foroa, bidez bide, euskal herriko kristauak... izen definitiboa zehaztuteko geratu da, baina jende gehiago gonbidatzeko eta aurrera egiteko asmoagaz.
Jubileroaren ototzagaz amaitu dogu, Peio Ospitalek lagundurik Bake-mina abestuz.
Txalo bero bat Kldo Katxori topaketa hain egoki prestatzeagitik.
Aurkezpenak gure bikaritzan
Talde hoen barri emoteko aurkezpen bi ospatuko dira gurean:
Gernikan, urriaren 3an, barikua, arratsaldeko 7etan, San Bartolome parrokian. Agurtzane Mallonak lagunduko deusku. Bera ituzltzailea da lanbidez Deustuko Unibertsitatean eta Liturgia laguntzailea Mungiako parrokian.
Bermeon, urriaren 5ean, domekea, 12etako meza ostean Santa Eufemia parrokian.








1 comentario:
Oso batzar mamitsua izan zen, inondik be. Kate luzen baten lehenengo urratsa, espero dezagun. Aurrera!
Kalekume
Publicar un comentario