Arratiako KT Gabon Jaia Artean Clic en la imagen para + info

martes, 2 de noviembre de 2021

Nora galduak + In manus tuas Domine: Xabier Lete Antton Valverde kantariaren abotsean




Nora galduak zineten gure lagun hurbilak
bizitzaren ibiltari egun batean hilak
zuen itzalek  diraute gaur, gaueko ametsetan...
Diska barri atara dau Antton Valverdek: Gaua. Ausentziaren itzala izenagaz. Pozik hartu dogu. Hainbat kantaren artean, Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak liburuko poema bi dakarz musikatuta. Aldi berean Bitoriano Gandiagaren Errekan behera zortzikoa.



(Bitoriano Gandiaga, Jexux Artxe
eta Julen Lekuona gogoan)

Nora galduak zineten gure lagun hurbilak
bizitzaren ibiltari egun batean hilak
zuen itzalek  diraute gaur, gaueko ametsetan
bizidunaren solasgai diren min handietan.

Ederrak ziren egunak, arratsalde beteak
baratzaren loredira zeramaten ateak
zuen pozak, hunkipenak, irriaren zantzuak
hainbat aldiz izoztuak aladura antzuak,
izan zineten, osorik, gorputz eta izpirituz
itsaso baten ertzean harriduraz geldituz.

Orain zuen bideetatik doa gure bizitza
zuentzat gure negarra, maitasunezko hitza,
ez zaudete guztiz urrun, guregan zuen egoitza
zuengan gure iragana, oroitza eta otoitza
bizien eta hilen loan besarkatuko dira,
han gaude orduaren zain, azkenari begira.

(Xabier Lete)



Jaso nazazu, maitea, azken egunean,
zatoz nire bidera eta adeitsu, irriz,
dei nazazu nere izenez
zi zure erruki handian salbatua izan nadin,
salbatuak elkarrekin eta maitasunean glorifikatuak betirako.

(Xabier Lete)



Klikatu hemen ezin badozu entzun

Errekan behera ura
gero ta beherago
bizitza hasburutik
ibilian dago,
batzuena geldiro,
besteena azkarrago,
gehienena nahi baino
askoz bizkorrago.

Akaberan amaia
nahitaez heltzen da,
erreka itsasoan
betiko galtzen da,
ur bata beste uraz
batean biltzen da,
zihoana zegoen
hartan murgiltzen da.

Bitoriano Gandiaga









Azkenik esku hutsik hiltzen gara
biluztasunak itzultzen gaitu
gure lehen sorlekua izan zen loaren atsedenera,
zetarako orduan ospea, garaipena,
afanaren ondasun pilatuak,
bide bat izan genuen mundutik ibiltzeko
eta gero urratsik gaeb gelditu
bizitzaren eraikuntza gainbeheratzean,
horrela izan da handientzat, ttikientzat 
denontzat horrela beti 
hain izanik iragankorrak 
zu, ni, hura eta denok batera azken ordua arte, 
azkenean azkenak berdindu ditzan 
gure demak, gure lehiak, 
esku hutsik hiltzen gara ordu kunplituan.

(Xabier Lete)

No hay comentarios: