Arratiako Eliza 2021

miércoles, 22 de diciembre de 2021

Ipini Jesus zure Gabonetan Pon a Jesús en tu Navidad



Nos siguen llegando fotos y fotos de los nacimientos puestos en las casas de kt. De Lemoa, Igorre, Arantzau, Artea, Zeanuri... Grandes y pequeños. Envíanos la foto del tuyo!

Hamarnaka jaiotza argazki heldu jaku. Zer zagoz itxaroten zurea bialtzeko? Ikusi jasotako danak hemen barruan. Gabonetako txartela eta guztiz. Bikain benetan!
Agindu eiguzu zure etxeko jaiotzaren argazkia!

  Clic aquí para ver la foto de tu nacimiento del año pasado y de este año!

Pon a Jesús en tu Navidad      Ipini Jesus zure gabonetan

Es curioso. Las vueltas que da el mundo. ¿En qué se parecen los carteles de propaganda de El Corte Inglés en navidades con los programas de actividades de un pueblo de Arratia?

Los colores, la alegría... y que la imagen de Jesús ha desaparecido. Sí. Navidad sin Jesusito. En nombre del comercio feroz de la navidad consumista. O en nombre de la inclusión que margina. Los extremos se tocan.

Sin Jesús, ¿qué quedará de la Navidad? Las compras, las actividades... ¡Quién mantendra viva nuestra esperanza? ¿Quién hará solidaria nuestra Navidad?

Por eso, nuestra invitación. Pon a Jesús en tu navidad.

Un nacimiento en casa o en la tienda. Una oración antes de cenar o comer. Un dibujo Jesús hecho por los pequeños de casa. Un villancico aunque desafinemos un poco.


Bitxia da. Munduak ematen dituen bueltak. Zertan dute antza El Corte Inglesen Gabonetako propaganda kartelek Arratiako herri bateko gabon jarduera programekin?

Koloreak, alaitasuna... eta zelan desagertu den Jesusen irudia. Bai. Jesusitorik gabeko Gabonak. Eguberri kontsumistaren merkataritza basatiaren izenean. Edo baztertzen duen inklusioaren izenean. Muturrak ukitzen dira.

Jesus gabe, zer geratuko da Gabonetatik? Erosketak, jarduerak... Nork mantentzen du bizirik gure itxaropena? Nork egingo ditu solidarioak gure Gabonak?

Horregatik, gure gonbidapena. Jarri Jesus zure gabonetan.

Jaiotza bat etxean edo dendan. Otoitz bat afaldu edo bazkaldu aurretik. Etxeko txikiek egindako Jesusen marrazkia. Gabon-kanta bat, nahiz eta pixka bat desafinatu.



Bases del juego:

Monta el Belén en casa y este año no te olvides de que aparezca la tarjeta con la actividad de Adviento + Navidad (Ver aquí clicando) Toma la foto y enviala a nuestro blog: arratiaeliza@gmail.com

Jolasaren oinarriak:


Muntatu jaiotza etxean eta aurten ez ahaztu Arratiako KTko txartela Abendua + Gabonetako ekintzagaz. (Ikusi hemen klikatzen) Atara aefazkia eta bialdu gure blogera: arratiaeliza@gmail.com



Jaiotzak konpartitzeak saria dauka Arratian




 Jaiotzaren jatorria Erdi Aroan dago. 1223ko Gabon gauean, San Frantzisko Asiskoak Greccioko (Italia) ermitatik gertu dagoen kobazulo batean kristau tradizioa erreproduzitzea erabaki ebanean, Jesukristoren jaiotza gogoratzeko jaiotza antolatu zan gabonetako lehen ospakizuna izan zan.

  Clic aquí para ver la foto de tu nacimiento del año pasado y de este año!

Ordutik hona hamaika herritan bizirik dirau tradizino honek, Arratian ere bai, jakina. Etxe askotan, baserri zein pisu, jaiotza jartzen da egunotan. Handiagoa edo txikiagoa, apalagoa edo detailez josia, Jesusen jaiotza erakusten da, sasoi hartako pertsonaiak gain, gaur egungo irudiak etab. jarriz. Umearen irudimenak ez dauko mugarik, eta gurasoek pozik laguntzen dabe zeregin honetan, behar bada, euren umearo gogoratuz.

 

Jaiotzak coronavirus aldian

 

Aurten arazo txiki bat egon da, ezin bisitatu lagunen etxeak euren jaiotzak ikusteko eta alkarregaz komentatzeko. Arazo hori polito konpondu dabe Arratiako katekesiko familiek: etxeko jaiotzari argazkia egin eta sareetan konpartidu dabez.

 

Bedia, Lemoa, Igorre, Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanuriko hamaika jaiotzen argazkiak guasapez gausap ibili dira edota blogean batu. Aurten danak detaile bat izan dabe, jolas honetan parte hartzeko: Arratiako tranbia solidarioaren maketa agertu behar zan jaiotzan: Arratiatik Belenera, bidaia magiko bat eginaz, eta pobreari eskua luzatuz, Palestina eta Bizkaia uztartuz. Tranbia solidarioa tranbia magikoa bilakatu da.

 

Txapelketarako epaileak

 

Konpartidu eta sareratu diran jaiotzak saria izan dabe. Lehengo eta behin olgeteak dakarren pozak, lagunei erakustea zer egin dan etxean, datorren urterako ideiak hartzea…

 

Arratiako herri artean norgehiagoka sano bat dagoenez eta katekesiko arduradunek ez egiteko inoren alde, jaiotza guztiak izen barik sareratu ziran. Horrez gain, hirukote epaile jator bat egon da epaile lanak egiteko. Epaileak Bilboko Elizbarrutiko Komunikabide arloko kazetari eta langileok izan dira: Dorleta Alberdi, Bego Kareaga eta Fernan Gorrotxategi. Eta euren arrazoiak emon dabez  finalista keta saridunak aukeratzeko orduan. Hirurek herri ezbardinetan bizi dira, eta hirurak Arratiatik kanpo. On line egin dabe lan txukuna aurtengo finalistak aukeratzeko lan gogorrean.

 

Jaiotza ekologikoak, kirolzaleak, euskaldunak eta nikaraguatarrak

 

Ez dabe lan erreza izan. Halan da guztiz be, hona euren epaia:

 

Lehen saria: Puy Arrieta eta Izaro Etxebarriak irabazi dabe. “Jaiotza oso naturala, ingurumenari balioa emonez” esan eben epaileak. Ez jaken arrazoirik falta. Gorbeiako iñarra arbolak irudikatuz, misterioa enbor hutsitu baten… 


 

 

Bigarren saria: Nerea Ibarretxe eta Leire Arrizabalaga. Hona epaileen arrazoia: “Jaiotzaren misterioa ingurunean errotuta dagoen entitate batekin uztartzen dau”. Aitak Arratia futbol taldean jokatu eban gaztetan eta taldearen bufandak oinarria eta kirolzaletasuna emoten deutso jaiotzari.


 

 

Hirugarren sari bi egon dira, biak bardinduta. Bata euskal jaiotza, Jon eta Sabin Martinez eta Ainara Pagazaurtunduak aurkeztua. Zer dinoe epaileek jaiotza honen gainean: “Bere artisau estiloagaitik, jaiotza bat izateagaitik, baita Olentzeroren irudia barne hartzeagaitik ere”.


 

 

Eta Euskal Herritik Nikaraguara. Era sinbolikoan, jakina. Amets, Aimar eta Lezuri Bilbao Bollar neba-arrebak, amak Nikaraguatik ekarritako irudi artesanalak hartu dabez oinarri euren jaiotza egiteko.

 


Sari moduan Kidenda alkarteko bidezko merkataritzazko produktuz osatutako otzarak, Gorbeia inguruko ipuinen liburua, Manu Etxebarriak idatzia, edota Juanjo Elezkanoren kanten CDak banatu dira. Baina saririk onena tradizino honi eustea, egindako lantxoak partekatzea eta alkarregaz jolastea.

 

Ipini Jesus Gabonetan

 

Sariketa honek hirugarren edizinoa izan dau aurtengoagaz. Urtean urtean jaiotza gehiago konpartitzen dira. Non dik zortu zan ekimen hau?

 

Bitxia da. Munduak emoten dituen bueltak. Zertan dabe antza El Corte Inglesen Gabonetako propaganda kartelek Arratiako herri bateko gabon jarduera programekin?

Koloreak, alaitasuna... eta zelan desagertu dan Jesusen irudia. Bai. Jesusitorik gabeko Gabonak. Eguberri kontsumistaren merkataritza basatiaren izenean. Edo baztertzen dauen inklusioaren izenean. Muturrak ukitzen dira.

Jesus gabe, zer geratuko da Gabonetatik? Erosketak, jarduerak... Nork mantentzen dau bizirik gure itxaropena? Nork egingo ditu solidarioak gure Gabonak?

Horregaitik, gure gonbidapena. Jarri Jesus zure gabonetan.

Jaiotza bat etxean edo dendan. Otoitz bat afaldu edo bazkaldu aurretik. Etxeko txikiek egindako Jesusen marrazkia. Gabon-kanta bat, nahiz eta pixka bat desafinatu.

 

 


 Clic aquí para ver la foto de tu nacimiento del año pasado y de este año!

Bere artisau estiloagaitik, jaiotza bat izateagaitik, baita Olentzeroren irudia barne hartzeagaitik ere. Por su estilo artesanal, por ser un belén incluso incluyendo la figura del Olentzero.
 

Jaiotza oso naturala, ingurumenari balioa emonez. Un belén muy natural, poniendo en valor el medioambiente.
 

Jaiotzaren misterioa ingurunean errotuta dagoen entitate batekin uztartzen dau. Conjuga el misterio del nacimiento enraízado con una entidad con arraigo en el entorno.

 
 Clic aquí para ver la foto de tu nacimiento del año pasado y de este año!

La iniciativa de organizar este juego familiar donde, de forma sencilla, compartíamos el nacimiento de nuestra casa con las demás familias de KT de Arratia surgió de esta reflexión navideña. Eso sí, el año 2020 ponemos en el nacimiento la maqueta del tranvía solidario de kt llegando a Belén.










Gabon maitasun, izan gaitezen

Jesusen maite opari,

Gabon itxaron ta esperantzaz

bihotzak bete ugari,

Gabon bake da, hartu eskutan

emon bake auzoari,

Gabon argi da, argitu eizu

bidean triste danari,

Gabon poza da, poztu zaitez ta

poza bedi zure sari. 


Haitiko otoitz baten oinarritua
 
Zorionak!




No hay comentarios: