Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 16 de julio de 2024

Urtean zeharreko 16. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.

                                                                                                     URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

           

            Egun on guztioi:

            Gaurko ebanjelio txatalean, aparteko dei bat egingo deusku Jesusek: "Zatoze, zeuok bakarrik, leku baztertu batera atseden pixka bat hartzeko".

            Larrituta, urduri eta prisaka bizi gara. Askotan, geure bakea galduta gabiltz, batetik bestera. Gaur Jaunaren egun honetan barriro Eukaristia ospatzera etorri gara eta guretzat Eukaristiak izan behar dau Jesusen presentziaz beteten gaituan leku lasaia; asteko lanen eta nekeen ostean indarbarritzen gaituana eta gure konpromisoari adore barriz begiratzen lagunduko deuskuna.

Lasai, hasi dagigun ospakizuna.

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jaunak, gure pekatuak parkatuz, bere bakea emoten deusku. Apaltasunez eta uste osoz hurreratu gaitezan Haregana:

 

            - Jesus Jauna, gure Artzain Ona zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, guretzat bidea, egia eta bizia zareana. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, gizadi osoaren Argia eta Itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jr 23, 1-6:

 

            Israel herria, izan dituen agintari gaiztoen erruz, galduta eta erbestean aurkitzen da. Jeremias profeteak barri on bat iragarriko deutso: Jaungoikoak Artzain On bat bialduko deutsee, Errege on bat sortuko dau Dabiden familian.

 

Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa

 

            Artzain onaren salmo hunkigarria errezatuko dogu orain, Jainkoak esan deuskunari erantzunez.

 

 "Jauna dot Artzain..."

 

Ef 2, 13-18:

 

            Israeldarrek uste eben eurak bakarrik salbauko zirala. Baina, San Paulok esango deuskunez, Jesusek danontzat ekarri dau bakea eta salbamena.

 

 

 

Mk 6, 30-34:

 

            Prestatu gaitezan Jesusen berba pozgarriak entzuteko.  "Aleluia". abestuz


  HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU

 


Ordu osoak, ordu gozoak
sendo guran sinismena,
eskatu edo eskertu ere
itxaropena zuzena,
ur biziaren iturri bizi
maitasuna da lehena.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, uste osoz otoitz egin deiogun Jaungoiko gure Aitari. Jesus Artzain Ona bitarteko dogula, aurkeztu deioguzan gure beharrizanak eta asmoak:

 

- Eleizearen eta hori gidatzen daben artzainen alde: inongo irabazi interes barik zerbidu daiezan gizakiak eta euren ardurapeko artaldea. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Munduko gizon-emakume guztien alde: artzainik bako ardiak lez ez daitezala ibili; eta Egiaren, Maitasunaren eta Itxaropenaren bideak aurkitu dagiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Etorkizunaren aurrean bildurrez bizi diranen alde; gehien  sufritzen dagozanen alde; gaixoen alde; txarto ikusiak eta txarto erabiliak diranen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Gure parrokiako Alkartearen alde: zabaldu daizala leihoak jendeen eta taldeen errealitateaz, gizarteko gosetuen eta baztertuen egoereaz konturatu daiten.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Entzun, Aita ona, gure deia. Zure maitasunak emon deiskuzala gure bizitzan beharrezko ditugun dohai guztiak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 azken otoitza gura badogu

Jauna, izan zaitez betiko gure Artzain on, gure jagole. Ondo baino hobeto dakizu zer behar dogun, guk ezer esan baino arinago. Udaldi honetan, emoiguzu azken urtean bizi izan doguna hausnartzeko astia, gure ingurukoekin eta maite ditugunekin lasai egoteko tartea, Zugaz egotekoa ere bai. Gure barruko tira-birak eta korapiloak askatzeko momentuak izan daiguzala, Zuk ondo zainduko gaituzula jakinda. AMEN.

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: aste osoan zehar, gogoan izan dagiguzala Jesusek esan deuskuzan berbak. Lanean edo atsedenean aurkitzen gareala, Jesusen lagun lez agertu gaitezala beti.

 

            "Bai eskerrak emon zeru-lurretan..."









URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA - B

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi:

            Gaurko ebanjelio txatalean, aparteko dei bat egingo deusku Jesusek: "Zatoze, zeuok bakarrik, leku baztertu batera atseden pixka bat hartzeko".

            Larrituta, urduri eta prisaka bizi gara. Askotan, geure bakea galduta gabiltz, batetik bestera. Gaur beste domeketan lez, Eukaristian Jaunaren Berbea bihotz zabalez eta lasai entzun eta hausnartu dagigun.

 

San Marcos, en el Evangelio de hoy, nos muestra a Jesús que se encuentra con sus amigos cuando éstos vuelven de anunciar al Dios Amor. Los acoge, y les busca un lugar tranquilo donde puedan escucharse unos a otros, descansar y llenarse del gozo de la tarea bien hecha y compartida.

  Lasai, hasi dagigun ospakizuna.

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

DAMU-OTOITZA

            Senideok, Jaunak, gure pekatuak parkatuz, bere bakea emoten deusku. Apaltasunez eta uste osoz hurreratu gaitezan Haregana:

 

            - Jesus Jauna, gure Artzain Ona zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, guretzat bidea, egia eta bizia zareana. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, gizadi osoaren Argia eta Itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jr 23, 1-6:

 

            Israel herria, izan dituen agintari gaiztoen erruz, galduta eta erbestean aurkitzen da. Jeremias profeteak barri on bat iragarriko deutso: Jaungoikoak Artzain On bat bialduko deutsee, Errege on bat sortuko dau Dabiden familian.

En esta lectura, Dios acusa a los reyes del pueblo elegido de ser los responsables de la tremenda desgracia de la deportación.

En el Señor, Pastor de Israel en cambio, la compasión divina se concretará con la venida de un descendiente de David, el Mesías, misionero perfecto de la voluntad de Dios

 

Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa

 

            Artzain onaren salmo hunkigarria errezatuko dogu orain, Jainkoak esan deuskunari erantzunez.

            La persona de Jesús y su vida recogen definitivamente estas imágenes del Antiguo Testamento. Jesús es el Buen Pastor que da la vida por sus ovejas y que al final de los tiempos las conducirá a fuentes de agua viva.

 

 "Jauna dot Artzain..."

 

Ef 2, 13-18:

 

            Israeldarrek uste eben eurak bakarrik salbauko zirala. Baina, San Paulok esango deuskunez, Jesusek danontzat ekarri dau bakea eta salbamena.

            Si Cristo derramó su sangre por las multitudes fue para crear una Iglesia abierta a todos y no un nuevo gueto ni una nueva sinagoga. Jesús acercó a las personas entre sí y con el Padre.

 

Mk 6, 30-34:

Los apóstoles vuelven a encontrarse con Jesús tras su tarea de anunciar lo que habían visto y oído; Jesús se alegra de encontrarse con los suyos y los anima a descansar. La tarea de los discípulos será ir mostrando a Jesús que comparte, que ayuda, que camina con las personas...

 

            Prestatu gaitezan Jesusen berba pozgarriak entzuteko.     "Aleluia" abestuz

 HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU

 


Ordu osoak, ordu gozoak
sendo guran sinismena,
eskatu edo eskertu ere
itxaropena zuzena,
ur biziaren iturri bizi
maitasuna da lehena.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, uste osoz otoitz egin deiogun Jaungoiko gure Aitari. Jesus Artzain Ona bitarteko dogula, aurkeztu deioguzan gure beharrizanak eta asmoak:

 

- Eleizearen eta hori gidatzen daben artzainen alde: inongo irabazi interes barik zerbidu daiezan gizakiak eta euren ardurapeko artaldea. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Munduko gizon-emakume guztien alde: artzainik bako ardiak lez ez daitezala ibili; eta Egiaren, Maitasunaren eta Itxaropenaren bideak aurkitu dagiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por los pastores de la Iglesia, para que descubran su vocación de crear unidad, de ayudar a los más débiles, de mostrar con su entrega la entrega de Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por nuestra comunidad parroquial, para que en la celebración de la Eucaristía nos sintamos renovados y enviados por Jesús para anunciar a todos el Reino del amor, el Reino de Dios.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Entzun, Aita ona, gure deia. Zure maitasunak emon deiskuzala gure bizitzan beharrezko ditugun dohai guztiak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

  azken otoitza gura badogu

Jauna, izan zaitez betiko gure Artzain on, gure jagole. Ondo baino hobeto dakizu zer behar dogun, guk ezer esan baino arinago. Udaldi honetan, emoiguzu azken urtean bizi izan doguna hausnartzeko astia, gure ingurukoekin eta maite ditugunekin lasai egoteko tartea, Zugaz egotekoa ere bai. Gure barruko tira-birak eta korapiloak askatzeko momentuak izan daiguzala, Zuk ondo zainduko gaituzula jakinda. AMEN.


AZKEN AGURRA

            Senideok: aste osoan zehar, gogoan izan dagiguzala Jesusek esan deuskuzan berbak. Lanean edo atsedenean aurkitzen gareala, Jesusen lagun lez agertu gaitezala beti.

La Iglesia seguirá siendo misionera en la medida en que los cristianos conserven la compasión por las masas. El ancho campo del mundo sigue abierto, hoy, a la caridad misionera de la Iglesia.

 

            "Bai eskerrak emon zeru-lurretan..."







URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA

Neuk batuko ditut nire artaldearen hondarrak,
eta zainduko dabezan artzainak sortuko deutsedaz.

Jeremias Profetearen liburutik   
(Jr 23, 1-6)

    Hau dino Jaunak: «Zoritxarrekoak nire larreko artaldea sakabanatzen eta galtzen izten daben artzainak».
    Beraz, honan dinotse Jaunak, Israelen Jainkoak, herria gidatzen daben artzainei: «Zeuok sakabanatu eta jaurti dozuez nire ardiak eta ez zaree hareetaz arduratu. Bada, kontuak eskatuko deutsuedaz zeuen jokabide txarragaitik» —dino Jaunak—.
    «Neuk batuko ditut bizirik gelditutako neure ardiak, sakabanatu nituan lurralde guztietatik; euren larreetara ekarriko ditut barriro, eta hazi eta ugaritu egingo dira. Ondo zainduko dabezan artzainak sortuko deutsedaz; ez dira inoiz bildurtuko, ez izutuko, eta ez da bat ere galduko» —dino Jaunak—.
    Hau dino Jaunak:
«Badatoz egunak,
eta egun horreetan Davidi legezko muskila sortuko deutsat.
Errege zentzundun lez gobernatuko dau
eta zuzenbidea eta justizia ezarriko ditu lurrean.
Haren egunetan Juda salbatuko da
eta Israel seguru biziko.
Eta izen hau emongo deutsoe:
"Jauna gure justizia".

Erantzun-salmoa
(Sal 22, 1-3. 4. 5. 6)

Jauna dot artzain
ez naz ezeren beharrean.

Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean:
larra gurietan etzunazoten nau.
Atsedenezko iturrira naroa,
eta bizkortu egiten deust barrua.
Banaroa bidezidor zuzenetatik,
bere izenagaitik.

Ibar ilunetan banabil ere,
ez nago gatx-bildur,
Zu neugaz zagoz-eta:
Zure zigorra eta makilea,
honeek dira nire poza.

Atontzen deustazu mahaia,
arerioak daukadazala begira;
orioz igurtziten deustazu burua,
gainezka dago nire edontzia.

Zoriona eta grazia ditut aldean,
nire bizi guztiko egunetan;
eta Jaunaren etxean naz biziko
luzaroen luzaro.

Kristo da gure bakea;
bat egin ditu Berak herri biak.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 2, 13-18)

    Senideok: Orain, Kristo Jesusegan zagoze. Sasoi batean urrun zineenok, hurreratu egin zaree Kristoren heriotzeari esker.
    Izan ere, Kristo da gure bakea. Bat egin ditu Berak herri biak, bereizten ebazan hesia, heriotza, deseginez. Beraren gorputzean balio barik itzi dau Legea bere agindu eta arauekin, eta herri biekin gizadi barri bakarra sortu dau, bakeak eginez. Herri biak Jainkoagaz adiskidetu ditu eta kurutzeko heriotzearen bidez gorputz bakar batean alkartu, hareen arteko areriotza eureengan hondatuz.
    Bere etorrereagaz bakearen Barriona ekarri eban: bakea zuei, urrun zineenoi, eta bakea hurrean ziranei; izan ere, bai batzuk eta bai besteok beraren bidez hurreratu gaitekez Aitagana Espiritu beragan alkarturik.

Artzainik bako ardiak lez egozan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 6, 30-34)

    Aldi haretan, apostoluek, barriro Jesusegana batu ziranean, egin eta irakatsi eben guztiaren barri emon eutsoen. Jesusek esan eutsen: «Zatoze zuek bakarrik leku bazter batera, eta hartu atseden apur bat». Asko ziran-eta joan-etorri ebilzanak, eta ez eben jateko ere astirik.
    Orduan, bazter batera joan ziran eurak bakarrik, txalupaz. Baina jente askok ikusi ebazan alde egiten, eta nora joiazan igarri ere bai, eta herri guztietatik leku haretara jo eben oinez lasterka, hareei aurrea hartuz.
    Txalupatik urtetean, Jesusek jentetza handia ikusi eban. Errukitu egin jaken, artzain bako ardiak lez ebilzalako, eta luzaro irakasten hasi jaken.



No hay comentarios: