Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 7 de marzo de 2023

Garizumako 3. domekea A


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.  


                                            
                                        

                                           

                                                                                                                    

                                            GARIZUMAKO III. DOMEKEA - A

Jesusegaz   HOBE

OTOITZA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

Hamabost egun daroaguz Pazkorako bidean eta gaur Jesusek emakume samariarragaz topo egiten dau;  bat egite horrek, emakumearen bizitzan egundoko arrastoa ixten dau. Jesukristok baita,  gutako bakotxagan gaurkotu gura dauan bat egite hori.

Hirugarren domeka dogu Jesusegaz HOBE goiburuaz, gaurkoan, OTOITZA azpimarratuta; eta zer da otoitza, Jesusegaz hartu-emonean jartzea baino? Ahalegindu gaitezan Jesusegaz  topo egiteko geure denpora hartzen eta Jesusek  ur bizia emongo deusku. Orduan bai esango dogula: Jesusegaz HOBE!

             Goazen ba gu ere bere bila, abestuz eskatu dagigun, Jesusenganako  egarri bizia.

            "Zure aurpegi bila.."

 

ABADEAREN AGURRA

 

Jesukristo dogu betiko biziraino isurtzen dan ur biziaren iturria. Bere grazia eta bakea izan bediz zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

·        Zuk etekina ataraten deutsazu beti edozein abaguneri gure bila urteteko. Erruki, Jauna!

 ·        Zuk gure pekatua autortzen eta gure zoritxarretatik askatzen laguntzen deuskuzu. Kristo, erruki!

 ·        Zu, gure zentzu-egarriarentzat eta itxaropenarentzat ur bizia zara. Erruki, Jauna!

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 17, 3‑7:

            Israel herria basamortuan ibili zaneko jazoera bat eskeiniko deusku gaurko lehenengo irakurgaiak. Bidean nekatuta eta urik barik, herriak Jaungoikoaganako uste ona galdu egin dau: "Gure artean ete dago Jauna?" galdetzen deutsoe alkarri. Jaungoikoak ura emonez erantzungo deutse.

 

Erantzun‑Salmoa:  94. salmoa 

             Jainkoari leial izatera, gure ustea Haren berbetan ipintea, gonbidatzen gaitu salmo-egileak

 "Entzungo al dozue gaur, Jaunaren berbotsa: ez gogortu zuen bihotza!"

 

 Erm 5, 1‑2. 5‑8:

            San Pauloren berbetan, fedea, maitasuna eta itxaropena dira Pazkoarako bidean eutsiko deuskuenak.

 

Jn 4, 5‑42:

Gertatu gaitezan Jesusi entzuteko. Emakume samaritarrarengana hurreratu zan lez, gugana be hurreratzen da. Bera da ur biziaren  iturria. Goratu daigun geure argia dan Jesus: "Aintza, Jesus, Zuri beti..."

 Homili ondoren

 

Iturri zaharretik

ura barri beti

eten barik isuriz

dario emeki.

Nire otoitzan holan

irauten baneki

nire bihotza, Jesus, 

legoke ireki.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 Eskatu deiogun ur biziaren iturria dan Jesusi gure alde eta gizadi guztiaren alde.     

 §  Elizea osotzen dogunon alde. Aldi barrien preminak zeintzuk diran jakiteko zuhur bizi gaitezan, eta gaurko gizon-emakumeen egarriei eta gurariei erantzuten jakin dagigun. Egin dagigun otoitz.

 §  Sufritzen dabenen alde, porrot egin dabenen, baztertuta eta aldenduta dagozanen alde. Gure laguntza eta alkartasuna izateaz gain, beti aukera barriak eskeintzen deutsezan Jaungoiko Aita ezagutu ahal izan dagien. Egin dagigun otoitz.

 §  Norberen denpora eta bizitza zati bat besteen egarriak asetzeko eskeintzen daben guztien alde: ekintza horretan Jaunaren laguntza eta bizi-poza sentidu dagien. Egin dagigun otoitz.

 §  Beti be ahots profetikoak izan dagiguzan, bildur barik, gure erosotasuna salatu dagien eta Ebanjelioaren eskakizunak gogoratuazo deiguezan. Egin dagigun otoitz.

             Zeuk dozu, Jauna, gure beharrizanen barri. Onartu orain aurkezten deutsaguzanak zure Seme Jesukristoren eskeintza eta testigantzaren bitartez. Errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldi guztietan. Amen.

 


OHARRA

Gogoratu datorren domekan,  San Jose egunez, gure elizbarrutietako  Misio Eguna ospatzen dogula. 75 urte Euskalerritik 8 misiolari joan ziren. Gu hemendik konpromiso horregaz jarraituz gogoan izango ditugu,  gure misiolari izatea barriztatuko dogu otoitz eta daukagunetik partekatuz.

Martxoaren 15an, eguaztena, arratsaldeko 18:30etan Andra Mari Parrokiko lokaltean The letter peikulea. Erderaz da. Aita Santuagaz, Laudato Si' entziklikari buruzkoa.

 OTOITZA

Jesus Jauna, beste askotako moduan, salbamena danontzat dala erakutsi deuskuzu: andra-gizonentzat, judutar eta hala ez garenontzat. Gaurko irakatsi honegaz, ikasi daigula gure inguruko guztiak errespetuz tratatzen, onberatasunez, bardintasunez, behar daben guztian onena emonez. Ez gaitezala indarkeriaren eta errespetu faltaren bihozbakokerian jausi. Jesusen gorputzetik eta odoletik jan dogunok Haren ur bizia apaltasunez eta errukiz zabaltzen ikasi daigula. AMEN.

AZKEN AGURRA

             Jesusek emon deuskun ur bizitik edan dogunok, Meza honetan Kristogaz aurkitu garanok, Samariako emakumearen antzera, emon daigula Haren barri bizitzako bideetan zehar.

 Abestia: Ama maite Maria



                                      


GARIZUMAKO III. DOMEKEA – A

Jesusegaz   HOBE

OTOITZA-ORACIÓN

SARRERAKO OHARKIZUNA

 Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

Hamabost egun daroaguz Pazkorako bidean eta gaur Jesusek emakume samariarragaz topo egiten dau;  bat egite horrek, emakumearen bizitzan egundoko arrastoa ixten dau. Jesukristok baita,  gutako bakotxagan gaurkotu gura dauan bat egite hori.

            Llevamos tres domingos diciendo: Jesusegaz HOBE, mejor con Jesús, hoy subrayamos la O de oración, y precisamente hoy el evangelio nos presenta el relato maravilloso de Jesús con la samaritana, que transforma su vida para siempre en ese encuentro y que hoy Jesús quiere actualizar en cada uno de nosotros.

            Goazen ba gu ere bere bila, abestuz eskatu dagigun, Jesusenganako  egarri bizia.

            "Zure aurpegi bila.."

 ABADEAREN AGURRA

 Jesukristo dogu betiko biziraino isurtzen dan ur biziaren iturria. Bere grazia eta bakea izan bediz zuekin.


DAMU OTOITZA

 ·        Zuk etekina ataraten deutsazu beti edozein abaguneri gure bila urteteko. Erruki, Jauna!

 ·        Tú, nos ayudas a reconocer nuestro pecado y a liberarnos de nuestras miserias. Kristo, erruki!

 ·        Zu, gure zentzu-egarriarentzat eta itxaropenarentzat ur bizia zara. Erruki, Jauna!

 

HITZAREN LITURGIA

 Ex 17, 3‑7:

             Israel herria basamortuan ibili zaneko jazoera bat eskeiniko deusku gaurko lehenengo irakurgaiak. Bidean nekatuta eta urik barik, herriak Jaungoikoaganako uste ona galdu egin dau: "Gure artean ete dago Jauna?" galdetzen deutsoe alkarri. Jaungoikoak ura emonez erantzungo deutse

            El pueblo de Israel siente la tentación de abandonar a su Dios, porque tiene sed en el desierto. Dios  ama a su pueblo y le da el agua. El hace manar de la sequedad de nuestra existencia, agua que inunde el Desierto.

 Erantzun‑Salmoa:  94. salmoa 

             Jainkoari leial izatera, gure ustea Haren berbetan ipintea, gonbidatzen gaitu salmo-egileak

            El salmista nos invita a cantar a Dios y poner en El, nuestra confianza

 "Entzungo al dozue gaur, Jaunaren berbotsa: ez gogortu zuen bihotza!"

 Erm 5, 1‑2. 5‑8:

            San Pauloren berbetan, fedea, maitasuna eta itxaropena dira Pazkoarako bidean eutsiko deuskuenak.

            La lectura que vamos a escuchar, es como un cántico pascual. Se nos dirá que la salvación nos viene de Dios. Porque nos ama, nos ha salvado y nos da su Espíritu.


Jn 4, 5‑42:

            Todos los pozos de la tierra son sólo cisternas incapaces de retener el agua por largo tiempo. Sólo Jesús, don del Padre, es capaz de saciar nuestra sed.

            Emakume samaritarrarengana hurreratu zan lez, gugana be hurreratzen da. Bera da ur biziaren iturria. Goratu daigun geure argia dan Jesus: "Aintza, Jesus, Zuri beti..."

Homilia ondoren

Iturri zaharretik

ura barri beti

eten barik isuriz

dario emeki.

Nire otoitzan holan

irauten baneki

nire bihotza, Jesus, 

legoke ireki.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 Eskatu deiogun ur biziaren iturria dan Jesusi gure alde eta gizadi guztiaren alde.     

 §  Elizea osotzen dogunon alde. Aldi barrien preminak zeintzuk diran jakiteko zuhur bizi gaitezan, eta gaurko gizon-emakumeen egarriei eta gurariei erantzuten jakin dagigun. Egin dagigun otoitz.

§  Por las personas que sufren, por quienes se sienten fracasados, despreciados o excluidos, para que además de contar con nuestro apoyo y solidaridad, puedan también reconocer al Dios Padre-Madre que siempre brinda una nueva oportunidad. Egin dagigun otoitz.

§  Por tantas personas, que con su entrega generosa se desviven por los demás, remueve nuestras entrañas y nos impulse, a dedicar lo que somos y tenemos al servicio de los demás, en especial de los más necesitados.   Egin dagigun otoitz.

§  Beti be ahots profetikoak izan dagiguzan, bildur barik, gure erosotasuna salatu dagien eta Ebanjelioaren eskakizunak gogoratuazo deiguezan. Egin dagigun otoitz.

             Zeuk dozu, Jauna, gure beharrizanen barri. Onartu orain aurkezten deutsaguzanak zure Seme Jesukristoren eskeintza eta testigantzaren bitartez. Errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

AVISO 

El próximo domingo tenemos un motivo especial para celebrar el día de las misiones diocesanas. Hace 75 años se embarcaron hacia las tierras de misión 8 sacerdotes vascos. Nuestro compromiso misionero nos anima a compartir con ellos la oración y el aporte económico.

Martxoaren 15an, eguaztena, arratsaldeko 18:30etan Andra Mari Parrokiko lokaltean The letter peikulea. Erderaz da. Aita Santuagaz, Laudato Si' entziklikari buruzkoa.


            AZKEN AGURRA

            Jesusek emon deuskun ur bizitik edan dogunok, Meza honetan Kristogaz aurkitu garanok, Samariako emakumearen antzera, emon daigula Haren barri bizitzako bideetan zehar.

            La mujer samaritana anunció a Jesús a los habitantes de la aldea. Que nuestra vida sea también un anuncio dela Buena Noticia que se nos ofrece en Jesús.

Abestia: Ama maite Maria


 

GARIZUMAKO III. DOMEKEA                                                    

Emoiguzu ura edateko.

Urteera liburutik (Ur 7, 3-7)

            Egun hareetan, herria egarri zan, eta Moisesen kontra marmarka ziharduan: «Honetarako atara al gaituzu Egiptotik gu geu, gure seme-alabak eta abereak egarriz hilteko?» Moisesek deadar egin eutson Jaunari: «Zer egin behar dot nik herri honegaz? Harrika egingo deuste laster».
            Jaunak erantzun eutson Moisesi: «Jarri zaitez herriaren aurrean eta eroan zeugaz herri-arduradun batzuk. Hartu eskuan Nilo ibaia joteko erabili zenduan makilea, eta zoaz. Han zure aurrean izango nozu Ni, Horeb mendiko harkaitz gainean. Harkaitza jo eta ura sortuko da handik, herriak edan dagian».
            Halan egin eban Moisesek Israelgo arduradunen aurrean. Toki hari Masa eta Meriba —hau da, Tentaleku eta Auzileku— ezarri eutson izena, han berari aurpegia emon eta Jauna tentatu ebelako, esanez: «Gure artean al dago Jauna, bai ala ez?»

Erantzun-salmoa Sal 94, 1-2. 6-7abc. 7d-9

Entzun, guztiok, Jaunaren hitzak...

      Zatoze, kanta  Jainkoari,
osasun dogun  Harkaitzari, 
Goazen eskerrak  emotera,
soinu ta kantuz  goratzera.

      Zatoze, jarri  belauniko,
gure Egilea  gurtuteko.
Gu Haren herri  txit maitea,
Bera Artzain dauan artaldea.


Jainkoaren maitasuna gure bihotzetara isurita dago,
Emon jakun Espiritu Santuaren bitartez.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei (Erm 5, 1-2. 5-8)

Senideok: Fedearen bidez Jainkoak zuzentzat hartu gaituan ezkero, bakean gagoz Beragaz, Jesu Kristo gure Jaunari esker. Beroni esker, sinismenaren bidez emon deusku Jainkoak grazi egoera honetan bizitzea, eta harro gagoz Jainkoaren aintza jadetsiko dogun itxaropenez.
Itxaropenak ez dau huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri deusku-eta bihotzetara, emon deuskun Espiritu Santuaren bitartez. Izan ere, oraindino pekatupean indar barik gengozala, Kristo, Jainkoak erabagitako sasoian, gaiztoen alde hil zan. Nekez onartuko leuke norbaitek pertsona zuzen baten alde hiltea; halan ere pertsona on baten alde baleiteke norbait hilteko prest egotea.
Baina Kristo gu oraindino pekatari gineala hil zan gure alde: honan erakusten dau Jainkoak guretzat dauan maitasuna.


Betiko bizia darion iturburu
bihurtuko da ur hau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 4, 5-42)

            Aldi haretan, Jesus Sikar deritzon Samariako urira heldu zan, Jakobek bere seme Joseri ondare emondako lur-arlo ondora. Han egoan Jakoben putzua. Jesus, bideaz nekaturik, putzu ertzean jesarri zan. Eguerdi ingurua zan.
            Ikasleak urira joanak ziran, jatekoak erostera. Horretan, Samariako emakume bat etorri zan ura ataratera, eta Jesusek esan eutson:
             «Emoidazu  edaten».
            Emakume samariarrak esan eutson: «Zelan zuk, judua izanik, eskatzen deustazu edatekoa niri, samariarra nazan honi?» (Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dabela alkarregaz hartuemonik).
            Jesusek erantzun eutson:
            «Jainkoaren dohaina zein dan eta edatekoa nork eskatzen deutsun jakingo bazendu, zeuk eskatuko zeunskio berari, eta Harek ur bizia emongo leuskizu».
            Emakumeak esan eutson:
             «Jauna, ez dozu ura zegaz atara, eta putzua sakona da; nondik atara behar dozu ur bizi hori? Gure aita Jakobek emon euskun putzu hau eta hemendik edan eben harek, haren seme-alabek eta abereek. Ha baino handiagoa al zara Zu?"
            Jesusek erantzun eutson:
            «Ur honetatik edaten dauana, barriro ere egarritu egiten da; Nik emoten deutsodan uretik edaten dauana, ostera, ez da gehiago egarrituko sekula; izan ere Nik emongo deutsodan ura, betiko bizia darion iturburu bihurtuko da-eta Haregan».
            Orduan, emakumeak:
            «Jauna, emoidazu ur hori, barriro egarritu ez naiten, eta hona ur bila etorri beharrik izan ez dagidan».
            [Jesusek esan eutson:
            «Zoaz, deitu zeure senarrari eta bihurtu hona».
             Emakumeak erantzun eutson:
             «Ez dot senarrik».
            Eta Jesusek:
             «Ondo esan dozu ez dozula senarrik; bost izan dozuz, eta oraingoa ez dozu senarra; horretan egia dinozu».
            Emakumeak esan eutson:]
            «Jauna, ikusten dot profeta zareala. Gure gurasoek mendi honetan emon eutsoen kultua Jainkoari; zuek, juduok, barriz, Jerusalemen emon behar jakola dinozue».
            Jesusek erantzun eutson:
            «Sinistu egidazu, emakume: badator ordua, ez mendi honetan, ez Jerusalemen,
Aita adoratuko ez dozuena. Zuek ez dakizue zer adoratzen dozuen; guk badakigu zer adoratzen dogun, salbamena juduokandik dator-eta. Baina badator ordua —hobeto esan, heldu da— egiazko adoratzaileek Aita espirituz eta egiaz adoratuko dabena. Izan ere, Aitak honako adoratzaileak gura ditu. Jainkoa espiritua da, eta Ha adoratzen dabenek espirituz eta egiaz adoratu behar dabe».
            Emakumeak esan eutson:
             «Badakit Mesias, hau da Kristo, etortekoa dala, eta Harek, etortean, gauza guztiak agertuko deuskuz».
            Eta Jesusek:
            «Neu nozu, zugaz berbetan diharduan hauxe».
            [Une haretan etorri ziran ikasleak eta harritu egin ziran emakume bategaz berbetan zihardualako. Halan ere, ez eutson inork itaundu zer gura eban edo zertaz ziharduan emakumeagaz.
            Emakumeak ur-ontzia han itzi, urira joan eta jenteari esan eutson: «Zatoze egin dodan guztia esan deustan gizona ikustera. Ez ete da bera Mesias?»
            Jentea uritik urten eta Jesusegana joan zan.
            Bitartean, ikasleak arrenka hasi jakozan:
            «Maisu, jan egizu!»
            Baina Harek esan eutsen:
            «Badot Nik beste janari bat, zuek ez dakizuena».
            Ikasleek itaundu eutsoen alkarri:
            «Norbaitek ekarri ete deutso, bada, jatekorik?»
            Jesusek esan eutsen:
            «Nire janaria bialdu nauanaren guraria egitea da eta haren salbamen-egintza burutzea. Ez al dozue esaten zuek: Lau hilabete barru uztaroa dogu? Horra, bada, Nik esan: Jaso begiak eta ikusi gari-soloak, uztarako horituak. Eta dagoaneko dihardu igitariak lansaria hartzen eta betiko bizitzarako frutua batzen, zelan ereilea halan igitaria, biak poztu daitezan. Honetan bai beteten dala esaerea: “Batek erein, besteak batu”. Zeuek landu ez dozuena batzera bialdu zaituet Nik: beste batzuek egin dabe lana eta zuek hareen lanaren saria jasoten dozue».
            Uri haretako samariar askok sinistu eben Jesusegan [emakumeak egindako autormenagaitik: «Egin dodan guztia esan deust».]
            Samariarrek, Jesusegana etorri ziranean, eurakaz gelditzeko eskatu eutsoen, eta egun bitan egon zan han. Jesusen berbea entzutean, askoz gehiagok sinistu eben. Eta emakumeari esaten eutsoen: «Orain ez dogu zure esanagaitik sinisten; geuk entzun deutsogu, eta badakigu Hau dana egiaz munduaren Salbatzailea».


No hay comentarios: